Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6208

AGINDUA, 2011ko urriaren 31koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) haur-eskola pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Vitoria-Gasteizen (Araba) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz, «Jardín de Infancia Villa Gasteiz, Sociedad Civil», entitatearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak bideratu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), dekretu horren lehenengo azken xedapena garatzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko apirilaren 10eko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA) eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- 2011/2012 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den haur-eskola pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da:

Kode-zenbakia: 01007087.

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Villa Gasteiz».

Titularra: «Jardín de Infancia Villa Gasteiz, Sociedad Civil».

Helbidea: Batan Ibilbidea, 1.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikastetxearen edukiera: 2 unitate, honelako edukierakoak:

● unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostutarako edukiera.

● unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukiera.

2. artikulua.- Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

3. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 31.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala