Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6207

AGINDUA, 20011ko urriaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Ortuellako (Bizkaia) «San Félix de Cantalicio» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzeko eskatuz Ortuellako (Bizkaia) «San Félix de Cantalicio» Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Honen jarraian zehazten den ikastetxeari 2011-2012 ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzeko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 48007594.

Izen espezifikoa: «San Félix de Cantalicio».

Titularra: Bilboko Elizbarrutia.

Helbidea: Lasagabaster 1.

Udalerria: Ortuella.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate 2 gehitzea, 50 ikaspostutarako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:

● unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostutarako edukiera.

● unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukiera.

● 3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostutarako edukiera.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntza: 9 unitate, 225 ikaspostutarako edukiera.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezia: unitate 1.

2. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 27a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala