232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5903
EBAZPENA, 2011ko azaroaren 15ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleei banan banako diru-laguntzak ematen zaizkie, sail honek eskainitakoez kanpoko prestakuntza-jardueretan parte har dezaten laguntzeko.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko ekainaren 13koa Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleentzat banan banako diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, prestakuntza-jardueretan parte har dezaten (2011-08-30eko EHAA).
Deialdi honetarako esleitutako baliabide ekonomikoak ez dira nahikoa. Beraz, 3.3 artikulua aplikatuta, diru-laguntzak proportzio berean murrizten dira, harik eta erabili daitekeen aurrekontura egokitu arte.
Deialdiko 11. artikuluarekin bat etorriz, eta jasotako eskabideak eta eskabideen behin-behineko zerrendari egindako erreklamazioak aztertu ostean, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- I. eranskinean aipatutako eskabideak onartzea; diru-laguntzen kopuruak ere bertan azaltzen dira.
Bigarrena.- II. eranskineko eskabideak baztertzea; kasu bakoitzean adierazten da deialdiko Aginduaren zein artikulu hartzen den oinarritzat baztertzeko.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 15a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)