Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2011ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5733

EDIKTUA, seme-alabatasunari buruz bideratutako 102/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 102/2011, filiazioa.

Alderdi demandatzailea: Asier Martinez Ferradas.

Alderdi demandatua: Maria Eila Paz Rios.

Gaia: filiazioa.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da, eta hau dio, hitzez hitz:

XEDAPENAK

Maria Eila Paz Rios eta Ministerio Fiskalaren aurka, Asier Martinez Ferradas-en izenean eta ordez, Asier Martinez Ferradas-en filiazioa legez zehazteko aurkeztutako demanda, Acquisto Toña prokuradoreak sustatutakoa, onartu egin da izapideak egiteko. Demanda hori hitzezko judizioaren izapideen bidetik gauzatu da, hain justu ere PZLb-ko 753., 766. eta 767. artikuluetan aurreikusitako zehaztapenekin bat etorriaz.

2.- Helaraz bekie demanda alderdi demandatuari eta fiskalari, demandaren kopia bat eta demandari erantsitako agirien kopia bat emanez, hain justu ere, epatzearen egunaren biharamunetik hasita hogei egun balioduneko epearen barruan demandari erantzun diezaien. Jakinaraz bekio alderdi demandatuari, epean agertzen ez bada, auzi-iheslari deklaratuko dela (PZLb-ren 496 artikulua). Jakinaraz bekio, halaber, prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLb-ren 750. artikulua).

3.- Egin bedi epatzea auzi-jartzaileak adierazitako helbidean.

Epatzea helbide horretan egin dadin, bidal bedi exhortoa Mundakako Bake Epaitegira.

4.- Ebazpen honetako kautelazko neurrien eta neurri partikularren gaineko testigantzarekin osa bedi pieza bereizia, eta in audita parte neurriak hartzeko urgentziazko arrazoiak badirela ez badu azaltzen parte demandatuak, dei egin beki parteei aldez aurretiko bistarako, PZLko 734. artikuluan aurreikusitarako, eta hartarako, hurrengo apirilaren seiko 12:30erako hitzordua finkatzen da.

5.- Bigarren gehigarrian eskatutako lekukotza-froga kontuan izanik, parteari honako hau jakinarazten zaio: PZLko 440.1 artikuluan zehazten denez, euren kabuz azaldu ezin diren lekukoei bakarrik egiten zaie zitazio judiziala. Beharkizun hori kontuan izaik, eta gertaera eztabaidagarri bat dagoenez, ez dira hiru baino lekuko gehiago onartuko; haietariko baten bati zitazioa judiziala egitea egoki den ala ez adierazi beharko du parteak; izan ere, proposatutako gehienak familiakoak dira-eta.

6.- Hirugarren gehigarriari dagokionez, egoki dira 1.A, 1.c eta 1.D ofizioak.

.B eta 2. A direlakoei dagokienez, bista-ekitaldian bidezko direla erabakiko da. Bista-ekitaldian burututako frogaren bidez erabakiko da ADN froga.

7.- Gurasoen eta seme-alaben arteko neurriei dagokienez, filiazioaren gaineko epaian ezin izan zen ezarri bisita-erregimena. Gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak hartzea eskatu behar da.

Aurka egiteko modua: auzitegi honetan aurkeztutako berraztertze-errekurtsoaren bidez; eta hala egiten bada ere, gauzatu egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idatziz, eta errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; baldintza horiek betetzen ez badira, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 25 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4769 0000 00 0102 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 00-Berraztertzea). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

(Ikus .PDF)

Judizio horretan Maria Eila Paz Rios alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzea agintzen duen auzitegia: Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Erabakiaren gaia: Maria Eila Paz Rios-en filiazioa erabakitzeari buruzkoa, gorago aipatutakoa.

Epatzen den pertsona: parte demandatua denez Maria Xeila Paz Rios. Helbidea: Florentino Larrinaga kalea 7, PO3.-48630.-Mundaka.

Epatzearen xedea: demandatu den aldetik, aipatu judizioan agertzea, demandari idatziz erantzun diezaion. Honekin batera demandaren kopia, aurkeztutako dokumentuena eta demanda onartzeko autoarena erantsi dira.

Ondoko epaitegian agertu behar dute: epaitegi honen egoitzan.

Agertzeko epea: hogei egun baliodun, epatzeko agiri honen egunaren biharamunetik aurrera.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.- Agertu ezean, auzi-ihesean dela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena egin ostean ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 496. eta 497. artikuluak -PZLb-).

2.- Prokuradore bitartez agertu beharko da judizioan, abokatu baten laguntzarekin (PZLb, 750. artikulua).

3.- Prozesua gauzatu artean helbidea aldatzen bada, epaitegi honetan jakinarazi beharko da (PZLb, 155.5 artikulua, lehen paragrafoa).

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2011ko martxoaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, jakinarazpe- era epatze-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2011ko urriaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala