Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2011ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5725

243/2011 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko azaroaren 16ko Akordioa onartzeko dena. Akordio horren gaia hauxe da: Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako zereginei eta zerbitzuei atxikitako ondare- eta giza-baliabideak aldatzea. Zeregin eta zerbitzu horiek lan eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arlokoak dira.

Dekretu honen xedea bikoitza da: alde batetik, azaroaren 18ko 1712/2011 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko azaroaren 16an onartutako akordioa onartzea eta argitaratzeko agintzea. Akordio horren bidez, aldatu egiten dira Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako zereginei eta zerbitzuei atxikitako ondare- eta giza-baliabideak. Zeregin eta zerbitzu horiek lan eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arlokoak dira. Hori guztia, gainera, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak onartutako Akordioaren 2. artikuluaren arabera eta errege-dekretu horretan agintzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera.

Horregatik guztiagatik, Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea den Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko azaroaren 22an egindako bileran gai hori aztertu eta onartu zuela ikusita, honela

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko azaroaren 16an onartutako akordioa onartzea, betiere azaroaren 18ko 1712/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Akordio horren bidez, aldatu egiten dira Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako zereginei eta zerbitzuei atxikitako ondare- eta giza-baliabideak. Zeregin eta zerbitzu horiek lan eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arlokoak dira.

Era berean, agintzen da errege-dekretu hau, dekretu honen eranskin gisa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila osorik.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 22a.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburu eta Transferentzien Batzorde Mistoko lehendakariordea,

RODOLFO ARES TABOADA.

ERANSKINA, AZAROAREN 22KO 243/2011 DEKRETUARENA

1712/2011 ERREGE DEKRETUA, AZAROAREN 18KOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI EKAINAREN 24KO 895/2011 ERREGE DEKRETUAREN BIDEZ ESKUALDATUTAKO ZEREGINEI ETA ZERBITZUEI ATXIKITAKO ONDARE- ETA GIZA-BALIABIDEAK ALDATZEKOA DENA. ZEREGIN ETA ZERBITZU HORIEK LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZAK BETETZEN DITUEN IKUSKARITZAKO FUNTZIO PUBLIKOAREN ARLOKOAK DIRA

Konstituzioak 149.1.7 artikuluan adierazten du Estatuak duela laneko legeriaren arloko eskumen esklusiboa, autonomia-erkidegoetako organoek betearaztearen kalterik gabe.

Halaber, Konstituzioaren 149.1.18 artikuluak Estatuari esleitzen dio administrazio publikoen araubide juridikoaren oinarrien eta funtzionarioen estatutu-araubidearen oinarrien gaineko eskumen esklusiboa, administratuei araubide horietan tratamendu berdina emango zaiela bermatzeko.

Bestalde, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak -abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak- 12.2 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio laneko legeriaren arloko Estatuko legeak betearaztea, bere gain hartuz Estatuak lan-harremanen inguruan gaur egun dituen ahalmenak eta eskumenak; bai eta, Estatuko goi-ikuskaritzarekin batera, Estatuaren zerbitzuak antolatzeko, gidatzeko eta zaintzeko ahalmena ere, lan- arloko legegintza betearazteko, lan-baldintzak gizartearen garapen eta aurrerapen mailaren araberakoak izan daitezen, langileen kualifikazioa eta prestakuntza integrala sustatuz.

Horrez gain, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute Estatuaren Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modua eta prozedura.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Bitariko Batzordeak, 2011ko azaroaren 16ko bilkuran hartutako akordio baten bidez, Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako zereginei eta zerbitzuei atxikitako ondare- eta giza-baliabideak aldatzea erabaki zuen. Zeregin eta zerbitzu horiek lan eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arlokoak dira. Akordio hori errealitatean gauzatuko bada, ordea, ezinbestekoa izango da Gobernuak onarpena ematea, errege-dekretu bidez.

Hori dela-eta, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuko bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, Lurralde Politika eta Administrazio Publikoko ministroaren proposamenez eta Ministroen Kontseiluak 2011ko azaroaren 18ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Onartu egiten da Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean adierazten den Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko azaroaren 16ko osoko bilkuran hartutako akordioa, hau da, Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako zereginei eta zerbitzuei atxikitako ondare- eta giza-baliabideak aldatzeari buruzkoa. Zeregin eta zerbitzu horiek lan eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arlokoak dira. Errege-dekretu honen eranskin gisa dator transkribatuta akordioa.

2. artikulua.- Horrenbestez, aldatu egiten dira Bitariko Batzordeak ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez onartutako akordioan agertzen diren ondare- eta giza-baliabideak, bertan zehazten diren moduan eta baldintzetan.

3. artikulua.- Bitariko Batzordearen akordioan zehaztutako egunetik aurrera hartuko du indarra aldaketak.

AZKEN XEDAPENA.- Indarrean sartzea.

Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da errege-dekretu hau, aldi berean; eta argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Madrilen, 2011ko azaroaren 18an.

JUAN CARLOS E.

Lurralde Politikarako Gobernuko lehendakariorde eta Lurralde Politika eta Herri Administrazioko ministroa,

MANUEL CHAVES GONZÁLEZ

ERANSKINA, AZAROAREN 18KO 1712/2011 DEKRETUARENA

AKORDIOA, 2011KO AZAROAREN 16KOA, TRANSFERENTZIEN BITARIKO BATZORDEARENA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI EKAINAREN 24KO 895/2011 ERREGE DEKRETUAREN BIDEZ ESKUALDATUTAKO ZEREGINEI ETA ZERBITZUEI ATXIKITAKO ONDARE- ETA GIZA-BALIABIDEAK ALDATZEKOA DENA. ZEREGIN ETA ZERBITZU HORIEK LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZAK BETETZEN DITUEN IKUSKARITZAKO FUNTZIO PUBLIKOAREN ARLOKOAK DIRA.

Antonio López Soto eta Juan Ignacio Urresola Arechabala jaunek, Euskal Herriko Autonomia Estatutuko bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Bitariko Batzordeko idazkariek, honako hau

ZIURTATZEN DUTE:

Bitariko Batzordeak 2011ko azaroaren 16an egindako osoko bilkuran akordio bat hartu zuen, zeinen bidez aldatzen dira Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako zereginei eta zerbitzuei atxikitako ondare- eta giza-baliabideak. Zeregin eta zerbitzu horiek lan eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arlokoak dira. Jarraian zehazten den eran egin dira aldaketak:

A) Aldaketaren oinarri diren konstituzio-eta estatutu-arauak.

Konstituzioak 149.1.7 artikuluan adierazten du Estatuak duela laneko legeriaren arloko eskumen esklusiboa, autonomia-erkidegoetako organoek betearaztearen kalterik gabe.

Halaber, Konstituzioaren 149.1.18 artikuluak Estatuari esleitzen dio administrazio publikoen araubide juridikoaren oinarrien eta funtzionarioen estatutu-araubidearen oinarrien gaineko eskumen esklusiboa, administratuei araubide horietan tratamendu berdina emango zaiela bermatzeko.

Bestalde, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak -abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak- 12.2 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio laneko legeriaren arloko Estatuko legeak betearaztea, bere gain hartuz Estatuak lan-harremanen inguruan gaur egun dituen ahalmenak eta eskumenak; bai eta, Estatuko goi-ikuskaritzarekin batera, Estatuaren zerbitzuak antolatzeko, gidatzeko eta zaintzeko ahalmena ere, lan- arloko legegintza betearazteko, lan-baldintzak gizartearen garapen eta aurrerapen mailaren araberakoak izan daitezen, langileen kualifikazioa eta prestakuntza integrala sustatuz.

Azkenik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute Estatuaren Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modua eta prozedura.

Konstituzio- eta estatutu-aurreikuspen horietan oinarrituta, aldatu egiten dira Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako zereginei eta zerbitzuei atxikitako ondare- eta giza-baliabideak. Zeregin eta zerbitzu horiek lan eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arlokoak dira.

B) Aldatutako ondasunak, eskubideak eta betebeharrak.

Ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren 1.1 eta 1.3 zenbakidun zerrenden ordez, hurrenez hurren, 1.1 eta 1.2 zenbakidun zerrendak eransten zaizkio akordio honi, zehazten den eran.

C) Aldatu nahi diren giza-baliabideak.

Aldatuta geratzen da ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren 3.1 eta 3.2 zenbakidun zerrendetan agertzen den «Produktibitatea» zutabea. Horren ordez, erantsitako 2.1 eta 2.2 zenbakidun zerrendetan agertzen den zutabea ezarri da.

D) Aldatzen diren ondare- eta giza-baliabideei buruzko dokumentazioa eta espedienteak

Aldatzen diren ondare- eta giza-baliabideei buruzko dokumentazioa eta espedienteak ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuan ezarritako eran entregatuko dira.

E) Aldaketaren eraginkortasun-data.

Akordio honen bidez onartu den ondare- eta giza-baliabideen aldaketa 2012ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Eta jasota gera dadin, ziurtapen hau ematen da, Madrilen, 2011ko azaroaren 16an. Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariak, Antonio López Soto jauna eta Juan Ignacio Urresola Arechabala jauna.

1. ZERRENDA

1.1 zerrenda.- Estatuaren Ondarearen lokalak, Lan eta Immigrazio Ministerioari atxikiak, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak okupatzen dituenak. Eskualdatu egiten dira

(Ikus .PDF)

1.2 zerrenda.- Eskualdaketak eragiten dien lokal alokatuak

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala