219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
5635
IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, kanpoko bezeroei laguntza multikanala emateko zenbait zerbitzu kontratatzeko dena (Espedientea: R.LAN/A-047/2011).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Nagusiak.
c) Espedientearen zenbakia: R.LAN/A-047/2011.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: bi urte, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: hainbat esleipen-irizpide.
- Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa, 60 puntu. Orotara, 60 puntu.
- Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: zerbitzua betearazteko proposamena eta eskainitako telefono-euskarria: 40 puntu. Orotara: 40 puntu.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: zazpiehun eta hirurogei mila euro (760.000) + BEZaren ehun eta hogeita sei mila eta zortziehun euro (136.800). Guztira: zortziehun eta laurogeita hamasei mila eta zortziehun euro (896.800), BEZa barne.
5.- Behin-behineko fidantza: ez.
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 - 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Telefaxa: Posta elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.net.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko abenduaren 13a.
7.- Kontratistaren betebehar espezifikoak.
a) Sailkapena: bai. Hiru sailkapen hauek egon beharko dira:
Taldea: L; azpitaldea: 3; maila: C.
Taldea: L; azpitaldea: 6; maila: C.
Taldea: V; azpitaldea: 1; maila: C.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: pleguetan zehaztuta daude.
8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko abenduaren 13a, 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehazten den edukia dutela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 - 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
9.- Eskaintzak irekitzea (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia Sala).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2011ko abenduaren 20a.
5) Ordua: 10:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia Sala).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2011ko abenduaren 27a.
5) Ordua: 10:00ak.
10.- Bestelako argibideak: pleguetan zehaztuta daude.
11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2011ko azaroaren 3a.
13.- Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren Internet-helbidea, deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orrialdea: www.lanbide.net.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 4a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2011ko urtarrilaren 27ko Ebazpenaren arabera. Ebazpen horren bidez, Baliabideen zuzendariari eskuordetzen zaio kontratazio eta langileen inguruko hainbat egintzen izenpea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Baliabideen zuzendaria,
ESTEBAN RUIZ ÁLVAREZ.