Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Kultura Saila
5633

IRAGARKIA, euskarazko eduki entziklopediko berriak sortzeko, jadanik existitzen diren eduki entziklopedikoak egokitzeko eta eduki guzti horiek euskarazko Wikipedian sartzeko behar den aholkularitza eta laguntza teknikoa izateko kontratuaren esleipenaren berri emateko dena (Espedientea: K-16/2011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea bideratzeko arduraduna: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: K-16/2011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: iragarki honen izenburuan adierazitakoa.

c) Loteak: ez.

d) Zein aldizkari edo buletinetan eta zein egunetan argitaratu zen lizitazio-iragarkia: 2011ko maiatzaren 27ko EHAA, 100. zenbakia.

3.- Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohizkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kopurua, guztira: kontratuaren gehienezko aurrekontua 199.892 eurokoa da, BEZa barne.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2011ko uztailaren 29a.

b) Kontratistak:: Elhuyar Fundazioa.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: kontratuaren gehienezko aurrekontua 161.014,70 euro izango da eta 28.982,75 euro BEZari dagokiona.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑIGO CORTÁZAR IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala