219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Bilboko Espetxeratuen Zaintzako Epaitegia
5632
EDIKTUA, baldintzapeko askatasuna baliogabetzeko 4829/11 espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik
Jakinarazten dut: nire kargu dagoen epaitegi honetan, Mamadu Aliu Balde Basauriko espetxean preso egon zenaren baldintzapeko askatasuna baliogabetzeari buruzko 4829/11 espedientea bideratu da; aipatu pertsona 1976-01-11n jaio zen Ginean, eta NIE-2846926-D du NAN-zenbakia; azken bizilekua Bilboko Arane kaleko 5.ean zuen, eta egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan autoa eman da 2011ko uztailaren 11n; hona hemen auto horren xedapenek diotena hitzez hitz: «ondoren zehazten den auzian Mamadu Aliu Balde presoari emandako baldintzapeko askatasuna baligabetzea:
- 5/00 Prozedura laburtua. Bilboko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.
- Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 116/00 zenbakiko erroilua (1. sekzioa).
- Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 5/01 zenbakiko erroilua (6. sekzioa), egun honetatik aurrerako ondorioekin; espetxera itzuli beharra du».
Mamadu Aliu Balde baldintzapean askatua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) 2011ko irailaren 16an; halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.
EPAILE MAGISTRATU IDAZKARIA.