219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5620
EBAZPENA, 2011ko urriaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak eskatu du Koro Mendarte Barrenetxea andreak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorioz sortutako 323/2011-D prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea. Errekurtso hori, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2010eko uztailaren 21eko Ebazpenaren aurka jarri zen. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Langileriaren Kudeaketako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartzeko 2010eko maiatzaren 27an emandako Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Eskatutako administrazio-espedientea Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.
Bigarrena.- Prozedura honetan interesdun direnak epatzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epean aipatu prozeduran demandatu gisa aurkeztu ahal daitezen, betiere euren interesen alde egiteko bidezko baderitzote.
Mendarte andrea agertzen den zerrenda batzuetan eragina izan dezake epaiak (zerrenda guztiak Gipuzkoako lurralde historikokoak dira). Hauek dira zerrendak:
16 0951. Lehen Hezkuntza
16 0953. Aholkularia.
16 0957. Musika
16 0963. Euskal-hizkuntza eta -literatura
20 1521. Esku-hartze soziokomunitarioa
20 1568. Gizartearentzako zerbitzuak
21 0132. Filosofia
21 0256. Hezkuntza-orientabidea
21 0298. LPO
21 0986. Curriculum-aniztasun soziolinguistikoa
Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 28a.
Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ANA ISABEL CARO MUÑOZ.