219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Herrizaingo Saila
5616
EBAZPENA, 2011ko urriaren 31koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetarako deia egiten duena.
Otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko (martxoaren 6ko EHAA, 45. zk.) 15.1.b artikuluak ezartzen du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak, aldizka, deialdiak egingo dituela Ertzaintzako funtzionarioek hizkuntza-eskakizunak egiaztatu ahal izateko probak egiteko. Ondorioz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengo artikulua.- Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko euskara-probak egiteko deialdia onestea, ebazpen honen 1. eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.
Bigarren artikulua.- Errekurtsoak.
Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren kontra, interesatuek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo zuzenean aurkatu ahal izango dute administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.
Aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztuz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu, ebazpen adierazia eman arte, edo, jarritako berraztertze-errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatu arte. Interesatuak administrazioarekiko auzien jurisdikzioa aukeratuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du eskumena duen Administrazio Auzien Epaitegiari zuzenduta, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz. Era berean, deialdi honetan, Epaimahai Kalifikatzaileen jardueratik eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dituzte interesatuek, administrazio prozedura erkideari buruzko arautegian ezarritako eran eta kasuetan.
Arkaute, 2011ko urriaren 31.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.
(Ikus .PDF)