Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2011ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
4596

EDIKTUA, guraso-ahala osorik edo zati baten kentzeari buruz bideratutako 244/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 244/10 prozedura arrunta bideratu da, Yanira Matamoros Meza-k eskatuta, Hector Manuel Rodriguez Gomez-en aurka (gaia: judizio arrunta, guraso-ahala osorik edo zati baten kentzea). Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

19/11 EPAIA

Epailea: Israel Pérez Soto.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamaikako otsailaren hamarra.

Alderdi demandatzailea: Yanira Matamoros Meza.

Abokatua.

Prokuradorea: Jose Eizaguirre Arocena.

Alderdi demandatua: Hector Manuel Rodriguez Gomez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: Guraso-ahala osorik edo zati baten kentzea.

EPAITZA

Héctor Manuel Rodríguez Gómez-en aurka, Yanira Matamoros Meza-k aurkezturiko demanda osorik baiesten dut; eta XXXXX alaba adingabearekiko guraso-ahala osorik kentzen diot aipatu jaunari. Baina, berriro azaldu eta adingabearekiko interesa agertu balu, baluke alaba horrekin harremanka izatea, betiere amarekin hitzartu eta hartarako interesa eta gaitasuna agertuz gero; izan ere, alaba komunarentzako onena litzateke guraso-ahala partekatua errekuperatzea. Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Epaia irmoa delarik, bidal bekio horren testigantza Erregistro Zibilari, idazpen egokian orri-bazterreko oharra egin dezan, zertarako-eta, XXXXX adingabekoari dagokionez, adierazteko ezen, Héctor Manuel Rodríguez Gómez demandatua guztiz gabetzen dela guraso-ahalaz.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta, halaber, bere aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb-ren 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1832 0000 00 0382/07. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa) Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Hector Manuel Rodriguez Gomez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abuztuaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala