Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2011ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4593

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 6koa, Unibertsitateetako zuzendariarena, 2010-2011 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta beste goi-mailako ikasketa batzuk egiteko bekak emateko prozedura amaitutzat ematen duena (beka orokorrak, eguneroko garraioa ordaintzeko bekak, eta gutxitasuna duten ikasleen garraioa ordaintzeko bekak).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 23ko Aginduak Euskal Autonomi Erkidegoan administrazio-egoitza dutenen eta 2010-2011 ikasturtean unibertsitate ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten dituzten ikasleentzako beka hauek emateko deialdia egin zuen: orokorrak; eguneroko garraioa ordaintzekoak; eta gutxitasuna duten ikasleen garraioa ordaintzekoak.

Goian azaldutako Aginduaren I. eranskinaren 45. artikuluari jarraituz eta eranskin horren 44. eta 45. artikuluetan adierazitakoa egin denez, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Prozedura amaitutzat ematea, 2010-2011 ikasturtean unibertsitate ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beka ematen duena edo ematen ez duena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 23ko Aginduaren arabera.

Bigarrena.- Beka jaso dutenen edota ez dutenen zerrendak dagokien unibertsitateetan eta zentroetan jendaurrean azaltzeko agintzea. Zerrenda horiek jendaurrean egongo dira beka-kudeaketarako atalean, ekainaren 13tik ekainaren 24ra. Zerrenda horietan agertzen ez direnen eskabideak ez direla onartu ulertu behar dugu.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 6a.

Unibertsitateetako zuzendaria,

ZURIÑE GÓMEZ DE BALUGERA LÓPEZ DE ALDA.


Azterketa dokumentala