Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2011ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4589

AGINDUA, 2011ko irailaren 13koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egiteko dena.

Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuak (2008ko irailaren 30eko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan karrerako funtzionario izateko 2008. urteko enplegu publikoaren eskaintza onartu zuen. Eskaintza horretan, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako teknikaria aukeran 2 plaza huts sartuta daude, dagokion hautaketa-prozesuaren bitartez bete beharrekoak.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduak (2010eko maiatzaren 5eko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko Enplegu Publikorako Eskaintzatik eratorritako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak onartzen ditu.

Horiek horrela, aginduzko txostenak eman eta gero, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak langileak hautatzeari buruz 23. artikuluan eta II. tituluaren IV. kapituluan ezartzen duenarekin bat etorriz, eta lege horretako 6.1.i) artikuluaren bidez emandako ahalmenez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko Enplegu Publikorako Eskaintzatik eratorritako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Agindutik eratortzen da deialdi hau.

Bigarren artikulua.- Deitutako kidegoarentzako oinarri espezifikoak eta gai-zerrenda onartzea. Horiek guztiak I. eta II. eranskinetan ageri dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 13a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

I. ERANSKINA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREAN, LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOKO ITSASONTZIKO MAKINEN ETA INSTALAZIOEN IKUSKAPEN ETA KONTROLEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA AUKERAN, KARRERAKO FUNTZIONARIO IZATEKO HAUTAKETA-PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.- Helburua.

Oinarri hauen helburua da 2010eko maiatzaren 5eko EHAAn argitaratutako oinarri orokorrekin batera ezartzea arauak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako teknikaria aukerako plazak lehiaketa-oposizioaren sistemaren bidez betetzeko.

2.- Eskabideak aurkezteko epea.

2011ko urriaren 10eko 16:30ean bukatuko da eskabideak aurkezteko epea.

3.- Deitutako plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikarien aukeran 2 plazarako deialdia egiten da.

2 plazak txanda irekikoak eta parte-hartze orokorrekoak dira.

Deialdiko plazak betetzeko, baldintza hauek eskatzen dira:

- 2. hizkuntza-eskakizuna.

- B gidabaimena.

- Itsasertzeko Patroia edo Kostaldeko Patroi Balioanitza lanbide-titulua.

4.- Parte hartzeko bete beharreko baldintzak.

4.1.- Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 oinarrian ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte.

4.2.- Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri hauetako 3. atalean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epean.

4.3.- Oinarri orokorretako 3.3.e) oinarriari dagokionez, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikarien aukerara sartzeko, titulazio hau eskatzen da: Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikaria, eta horren baliokideak.

www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan daude argitaratuta aipatutako tituluaren baliokideak.

Atzerrian eskuratutako titulazioek, homologatuta edo konbalidatuta daudela frogatzen duen egiaztagiria izan behar dute. Baldintza hau ez zaie aplikatuko Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean araututako profesionalen arloan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortzen dutenei.

4.4.- Deialdi honetan, Itsasertzeko Patroia edo Kostaldeko Patroi Balioanitza titulu profesionalaren betekizuna betetzat emango zaie titulu profesional hauetakoren baten jabe direnei:

- Merkataritza Itsasketako Kapitaina.

- Merkataritza Itsasketako 1. Mailako Pilotua.

- Merkataritza Itsasketako 2. Mailako Pilotua.

- Alturako Patroia.

- Alturako Arrantzako Patroia (iraungita).

- Kabotajeko Patroi Nagusia (iraungita).

- Kabotajeko Patroia (iraungita).

4.5.- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikaria aukeran parte hartzeko tasa 13,82 euro-koa da. Ordaintzeko modua oinarri orokorretako 4.5 oinarrian ezarrita dago (2010eko maiatzaren 5eko EHAA).

5.- Hautaketa-prozesua.

Lehenengo oinarrian adierazi bezala, lehiaketa-oposizioa izango da erabiliko den hautaketa-sistema.

5.1.- Oposizio-fasea.

Oposizio-fasean bi ariketa egin eta informatika-ezagupen jakin batzuk egiaztatu beharko dira. Hori guztia derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da.

Ariketetan gehienez 69 puntu lortu daitezke (lehenengo ariketan 42 puntu eta bigarrenean 27).

Lehenengo ariketak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian, lau erantzunen artean zuzena zein den aukeratu beharreko galdera-sortari erantzun beharko zaio; erantzun okerrak penalizatu egingo dira. Erantsitako II. eranskineko gai-zerrendako zati orokorrari buruzko galderak izango dira. Bigarren zatia, berriz, gai-zerrendako zati espezifikoari buruzkoa izango da. Epaimahaiak azterketaren datarekin batera argitaratuko du zati honetan nolako galderak jarriko diren (test-erakoak, erantzun laburreko galderak, edo garatu beharreko erantzunak).

Bigarren ariketa, praktikoa izango da. Gai-zerrendako zati espezifikoari buruzkoa izango da eta deialdiko lanpostuaren zereginekin zerikusia izango du (kasu praktikoak edo/eta zeregin-simulazioak).

Bi ariketak egun desberdinetan eta deialdi bakarrekin egingo dira.

Ariketak prestatzeko lagungarria izan dakien, oinarri orokorretako 6. oinarrian azaltzen den www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan aurkituko dute hautagaiek Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako teknikaria aukeratik zein lanpostu eskuratu daitekeen, eta lanpostuaren deskribapen orokorra eta zeregin ohikoenak. Erreferentzia bibliografiko orientagarriak ere emango dira.

Test-erako ariketetan, erantzun oker bakoitzeko erantzun zuzen baten balioaren herena kenduko da. Hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa, gaizki erantzundako galderengatik kendu beharreko puntuak kendu eta ondo erantzundako galderen batuketatik ateratzen dena izango da. Epaimahaiak, hartu beharreko erabakia hartu ondoren, zuzentzat ematen dituen erantzunak argitaratuko ditu www.ivap.euskadi.net/ope web orrian.

Epaimahaiak modu anonimoan zuzenduko ditu ariketak, hau da, hautagaiak zein diren jakin gabe. Eskatzen den gutxieneko maila eta ariketetan erakutsitako ezagupen-maila kontuan hartuta, ariketa bakoitza gainditzeko gutxieneko puntuazioa zein izango den erabakiko du hautagai bakoitza zein den jakin aurretik, eta erabaki hori argitara emango du.

Oinarri orokorretako 9.6) artikuluak ezartzen du IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez informatika-ezagupen hauek egiaztatu behar direla oposizio-aldiko azken ariketa egin aurretik:

- Microsoft Word 2007, 2003 edo XP aurreratua.

- Microsoft Excel 2007, 2003 edo XP oinarrizkoa.

- Microsoft Access 2007, 2003 edo XP oinarrizkoa.

- Microsoft Outlook 2003 edo XP.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

5.2.- Euskara-probak.

Euskara-probak 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko egingo dira.

5.3.- Lehiaketa-fasea.

Merezimenduen baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Lan-esperientzia.

Lanbide-esperientziatzat joko dira lan-kontratuarekin edo funtzionario gisa edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikaria aukeran edo antzeko lan-kategorietan, bai gainontzeko administrazio publikoetan horien baliokideak diren kidegoetan. Lanean jardundakoan lanpostuen zerrendetan kidego edo lan-kategoria horientzat irekita zeuden lanpostuetan egindako zerbitzuak ere esperientziatzat joko dira.

Aurreko paragrafoan esandakoaren ondorioetarako, ez dira Administrazio Publikoan emandako zerbitzutzat joko sozietate publikoetan eta fundazio publikoetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,12 puntu emango dira. Gehienez 22 puntu lortu ahal izango dira modu honetara.

Zerbitzu-aldiak zenbatzeko, lan egindako aldiak batuko dira eta, batu ondoren, alde batera utziko dira hilabetetik beherako zatiak. Hori egiteko, egutegiko 30 egunen multzoa joko da hilabetetzat.

b) Titulazio akademikoak edo titulu profesionalak.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikarien aukerarentzat irekita dagoen oposizioan parte hartu ahal izateko erabilgarritzat jotzen diren titulazio akademiko edo titulu profesional erabilgarriei gehienez 6 puntu emango zaizkie.

Ondorengo titulazioak balioetsiko dira, bakoitza 3 punturekin, betiere oposizioan parte hartzeko baldintzatzat aurkeztu ez badira:

- Akuikultura Produkzioko Goi Mailako Teknikaria.

- Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikaria.

- Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi Mailako Teknikaria.

- Itsasontziko Mekanikari Nagusiko Titulu Profesionala.

- Alturako Patroiaren Titulu Profesionala.

- Arrantza Kapitainaren Titulu Profesionala.

- Ontzigintzako Ingeniaritza Teknikoa, Ontziaren Propultsio eta Zerbitzuetako espezialitatea.

- Ontzigintzako Ingeniaritza Teknikoa, Itsas Egituretako espezializazioa.

- Ontzigintzako eta Ozeanoko Ingeniaritza.

- Itsasontzi Makinetako Diplomatura.

- Itsas Nabigazioko Diplomatura.

- Biologiako Lizentziatura.

- Nautika eta Itsas Garraioko Lizentziatura.

- Itsasontzi Makinetako Lizentziatura.

- Itsas Zientzietako Lizentziatura.

www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan daude argitaratuta titulu hauen baliokideak diren lehengo tituluak. Arlo horietako gradu-mailako titulazio berriak ere onartuko dira.

c) Informatika-ezagupenak.

Informatika-ezagupenengatik gehienez 2 puntu emango dira, baremo honi jarraituz:

- Internet Oinarrizkoa: 0,3 puntu.

- Microsoft Excel 2007, 2003 edo XP aurreratua: 0,7 puntu.

- Microsoft Access 2007, 2003 edo XP aurreratua: 0,7 puntu.

- Microsoft PowerPoint 2007, 2003 edo XP: 0,3 puntu.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntza-ezagupenak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B1 mailako edo goragoko ingeles- eta frantses-mailak baloratuko dira. Gehienez puntu 1 lortu ahal izango da, baremazio honen arabera:

- Ingelesa: puntu 1.

- Frantsesa: 0,75 puntu.

www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan daude zehaztuta hautaketa-prozesu honetarako balioko duten hizkuntza- ziurtagiri eta titulu baliokideak.

6.- Azken kalifikazioa eta berdinketak hausteko irizpideak.

6.1.- Azken kalifikazioa.

6.1.1.- Oinarri orokorretan ezarritakoarekin bat etorriz, oposizio-fasean eta merezimenduen balorazioan lortutako emaitzen batuketa izango da hautagai bakoitzaren azken kalifikazioa.

6.1.2.- Emaitza eta kalifikazio guztiak www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan eta oinarri orokorretako 6. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratuko dira. Aipatutako helbide elektronikoan kontsultak egiteko, NANa eta eskabidearen erreferentzia-zenbakia sartu beharko dira.

6.2.- Berdinketak hausteko irizpideak.

6.2.1.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 20.4.a) artikulua aplikatuz, hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan -ariketa guztiak egin eta baloratu eta hautagai bakoitzaren merezimenduak gehitu ondoren, alegia- puntu-berdinketarik egonez gero, berdinduta dauden hautagai guztiei gaitasun berbera aitortuko zaie. Deialdi honetan ez da aplikatuko aipatutako legean berdinketak hausteko aurreikusita dagoen klausula, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako teknikaria aukeran ez baitago emakumezkoen azpiordezkaritzarik.

6.2.2.- Berdinketarik egonez gero, irizpide hauek aplikatuz ezarriko da hurrenkera:

1.- Oposizio-fasean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

2.- Oposizio-faseko bigarren ariketan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

3.- Oposizio-faseko lehenengo ariketan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

4.- Esperientzian puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

5.- Lehiaketa-fasean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

6.- Titulazioetan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

7.- Informatikan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

8.- Hizkuntzetan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

II. ERANSKINA

GAI-ZERRENDA: LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOKO ITSASONTZIKO MAKINEN ETA INSTALAZIOEN IKUSKAPEN ETA KONTROLEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

ATAL OROKORRA

I.- Antolaketa politikoa eta administratiboa.

1.- 1978ko Espainiako konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. Eskubide eta eginbeharren bermea eta etetea. Konstituzio Auzitegia eta Herri Defendatzailea.

2.- Estatuaren lurralde-antolaketa Konstituzioan. Toki-administrazioa: probintzia eta udalerria. Autonomia-erkidegoak. Autonomia-estatutuak: edukia eta eskumenak.

3.- EAEko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua. Estatuaren eta EAEren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. EAE-ko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak.

4.- Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Printzipio orokorrak. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

5.- 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa: Aurrekariak. Legearen xedeak. Printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak. Zerbitzu elektronikoak.

II.- Administrazio-zuzenbidearen iturriak eta administrazio-prozedura.

6.- Administrazio-zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak Erregelamendua: Arauen arteko hierarkia. Legezkotasunaren printzipioa herri-administrazioan.

7.- Administrazio-antolaketa. Administrazioko organoak. Herri-administrazioen antolamendu-egitura. Bere burua antolatzeko ahala. Kide anitzeko organoak. Administrazioko organoen inpartzialtasun-printzipioa: parte ez hartzea eta errefusatzea.

8.- Administrazio-prozedura. Printzipio orokorrak. Herritarrak eta interesdunak. Herritarren eskubideak Administrazioarekiko harremanetan. Administrazio-erregistroak

9.- Administrazio-egintza: kontzeptua, produkzioa, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzen legezkotasun-presuntzioa. Administrazio-egintzaren eraginkortasuna. Administrazio-egintzen baliotasuna eta baliogabetasuna.

10.- Administrazio-prozeduraren aldiak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazioaren isiltasuna.

11.- Administrazio-egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Printzipio orokorrak. Errakuntza materialak zuzentzea. Kargak ezartzen dituzten egintzak eta inoren kalterako diren egintzak errebokatzea. Administrazio-errekurtsoak.

12.- Herri-administrazioen eta herri-administrazioetako agintari eta langileen erantzukizuna: erantzukizun-motak; herri-administrazioaren ondarezko erantzukizunaren kontzeptua eta printzipio orokorrak. erantzukizun-motak; herri-administrazioaren ondarezko erantzukizunaren kontzeptua eta printzipio orokorrak.

13.- Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.

III.- Herri-administrazioko langileak.

14.- Herri-administrazioetako langileak: Arau-esparru orokorra. Tipologia. Eskubide eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-erregimena.

15.- Euskararen erabileraren normalizazioa herri-administrazioan: Printzipio orokorrak. Lanpostuaren hizkuntza-eskakizunak eta hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

IV.- Herritarrenganako komunikazioa eta arreta.

16.- Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko teknikak.

17.- Komunikazioa Administrazioan: administrazio-hizkeraren erabilera zuzena, administrazio-hizkera ez-sexista.

18.- Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: Alderdi orokorrak, agiri motak, agirien diseinua eta sarri erabiltzeko agiriak.

V.- Lan-arriskuen prebentzioa.

19.- 31/1995 legea, azaroaren 8koa, lan-arriskuen prebentzioari buruzkoa: prebentzio-jardueraren xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak.

20.- Itsas jarduerarekin lotutako arriskuen prebentzioa: itsasoan gizakien bizitzaren segurtasuna bermatzeko nazioarteko hitzarmena eta itsasoko sorospen- eta segurtasun-sistema: lan-arrisku nagusiak. Banakako babes-ekipamenduak. Ontziak bete behar dituen baldintzak.

21.- Lehen laguntza: oinarrizko nozioak.

22.- Itsasoan gizakien bizitzaren segurtasuna babesteko lehen laguntza.

23.- Suaren eta su-itzalgailuen erabilerari buruzko zenbait nozio.

BERARIAZKO ATALA

I.- Arau esparru orokorra.

1.- Arrantza, itsaski bilketa eta akuikultura gaietako eskumenak: Estatuaren eta EAEren arteko eskumen banaketa Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan.

2.- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren egitura organikoa: arrantzarekin, akuikulturarekin eta itsaski bilketarekin zerikusia duten funtzioak eta jarduera eremuak. Arrantza eta Elikagai Industrietako Sailburuordetzaren eginkizunak, arrantza, itsaski bilketa eta akuikultura gaietan. Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza. Arrantza, itsaskiak eta akuikulturako lantegiak ikuskatzeko zerbitzua.

3.- 3/2001 Legea, Estatuko itsas arrantzari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Itsas arrantza kanpoko uretan. Arrantza sektorearen antolaketa. 6/1998 Legea, EAEko itsas arrantzari buruzkoa: Xedapen orokorrak eta definizioak. Arrantza, itsaski bilketa eta itsas hazkuntzako jardueren antolaketa eta arautzea.

II.- Kirol arrantza.

4.- Itsas kirol arrantza: EAEko barruko eta kanpoko uretan itsas kirol arrantza arautzen duten arauak. Kirol arrantzaleentzat debekatuak edo mugatuak dauden itsaski espezieak. Itsaski espezieen gutxieneko neurriak eta debekuak kirol arrantzaleentzat.

5.- Angularen arrantza EAEko barne uretan: Kontseilularen 1100/2007 (EE) Erregelamendua, 2007ko irailaren 18koa, neurriak ezartzen dituena europar aingiraren populazioa lehengoratu dadin. Euskal Autonomia Erkidegoan Europako aingira Lehengoratzeko Kudeaketa Plana: Helburuak. Aingira lehengoratzeko neurriak. Angularen arrantzarako dekretua EAEn: Baimenak. Baimen motak. Baimenen balio aldia. Arrantzarako tresnak.

III.- Itsaski bilketa eta eremu babestuak.

6.- Itsaski bilketa eta alga eta sargazoen bilketa eta merkaturatzea. Itsaski bilketaren antolaketa EAEn. Itsaski biltzaileen erroldan izena emateko baldintzak. Itsas hondoko alga eta sargazoen bilketa eta merkaturatzea EAEn. Itsaski espezieen gutxieneko neurri eta debekuen koadro orokorra. Itsaski espezieen neurketa.

7.- Soinbera maskor biko bizien merkataritzan aplikatzeko arauak xedatzen dituen Europako araudia. EAEko itsasertzean, soinbera maskor bikoak ekoizteko eremuen sailkapena.

8.- EAEko biotopo eta gune babestuetako arrantza eta itsaski bilketa: Gaztelugatxe inguruko biotopo babestua. Deba-Zumaia itsasertzeko biotopo babestua. Urdaibaiko itsasadarra. Donostiako Igeldoko itsasargitik Orioko Anarriko puntara bitartean lanperna biltzea galarazten duen agindua.

IV.- Arrantza profesionala. arrantzarako tresnak eta modalitateak.

9.- Arrantzaren erregulazioa, tresna txikien bitartez, EAEko barneko uretan.

10.- Arrantzaren erregulazioa, tresna finkoen bitartez, Kantauriko eta Ipar-Mendebaleko Arrantzagune Nazionalean. Bolanta, «rasco», hondoko tretza eta arrantza tresna txikiak. Bolanta eta «rasco» bidezko arrantza EAEn (debekatutako eremuak).

11.- Arrantzaren erregulazioa, inguratze tresnerien bitartez, EAEko uretan. Beita bizia EAEko barne uretan. Arrantzaren erregulazioa, inguratze tresnerien bitartez, Kantauriko eta Ipar-Mendebaleko Arrantzagune Nazionalean. Inguratze tresnerien bitartez harrapatzeko baimena duten espezieak, Kantauriko eta Ipar-Mendebaleko Arrantzagune Nazionalean. APA/2108/2007 Agindua, ekainaren 29koa, Kantauriko eta Ipar-Mendebaleko Arrantzagune Nazionaleko zenbait espezie pelagikoren (txitxarroa, sardina, sardina txikia) harrapaketa eta itsasontzietatik hustea arautzen duena.

12.- Hondoko herrestatze-tresneria bidezko arrantza, Kantauriko eta Ipar-Mendebaleko Arrantzagune Nazionalean. Arrantza plana hondoko herrestatze-tresneriak erabiltzen dituzten arrantza-ontzientzat, Kantauriko eta Ipar-Mendebaleko Arrantzagune Nazionalean. Arrantza debeku eremuak eta denboraldiak EAEko itsasertzean.

V.- Arrantza baliabideen babesa.

13.- Kontseiluaren 2371/2002 (EE) Erregelamendua, 2002ko abenduaren 20koa, arrantza politika komunean oinarriturik, arrantza baliabideen kontserbazioari eta ustiaketa jasangarriari buruzkoa. Aplikazio eremua eta helburuak. Kontserbazioa eta jasangarritasuna. Erabakiak hartzea eta kontsultak.

14.- Kontseiluaren 850/98 (EE) Erregelamendua, arrantza baliabideen kontserbaziorako egina, itsas organismo gazteen babeserako neurri teknikoak aplikatzearen bitartez. Itsas organismoen gutxieneko neurriak. Itsas organismoen tamainaren neurketa. Gutxieneko neurriak Kantauriko eta Ipar-Mendebaleko Arrantzagune Nazionalean, Cadizeko golkoan eta Mediterraneoko Arrantzagunean.

15.- Batzordearen 517/2008 Erregelamendua, arrantza sareen zuloen tamainari eta hari-bihurren lodierari buruzkoa.

16.- Kontseiluaren 1224/2009 Erregelamendua, arrantza politika komunari aplika dakiokeen kontrol erregimena ezartzen duena. Helburua, aplikazio eremua, xedapen nazional eta nazioartekoekiko erlazioa eta definizioak. Uretara eta baliabideetara heltzeko baldintza orokorrak. Printzipio orokorrak. Arrantzaren kontrola: Arrantza aukeren erabileraren kontrola, arrantza ahaleginaren kontrola, estatu kideen datuen erregistroa eta trukea, arrantzalekuak ixtea. Ontzidiaren kudeaketaren kontrola: arrantza ahalmena, potentzia higiarazlea. Hainbat urtetarako planen kontrola. Neurri teknikoen kontrola: arrantza tresnen erabilera, arrantza mugatuko eremuen kontrola, arrantzalekuen itxiera denbora errealean. Kirol arrantzaren kontrola.

17.- Kontseiluaren 1224/2009 Erregelamendua, arrantza politika komunari aplika dakiokeen kontrol erregimena ezartzen duena. Zainketa. Ikuskaritza eta prozedurak. Betetzea. Kontrol programak. Ebaluazioa eta kontrola, Europako Batzordearen aldetik. Estatu kideek arrantza politika komunaren helburuak beteko dituztela bermatzeko neurriak. Datuak eta informaziioa. Aplikazioa. Azken xedapenak.

18.- Arrantza Kontrolatzeko Europar Erkidegoko Agentzia: Helburuak. Definizioak. Aplikazio eremua. Funtzioa eta zereginak. Eragiketa koordinazioa. (Erregelamendua). Agentzia Kontseiluaren 1224/2009 Erregelamenduan, non arrantza politika komunari aplika dakiokeen kontrol erregimena ezartzen baita.

19.- Kontseiluaren 1005/2008 Erregelamendua, legez kanpoko arrantza, deklaratu eta arautu gabekoa eragozteko, adoregabetzeko eta ezabatzeko erkidegoko sistema ezartzen duena. Batzordearen 1010/2009 Erregelamendua, 1005/2008 Erregelamendua garapenerako arauak ezaratzen dituena. Espainiar estatuan arlo honetan onartutako araubidea.

20.- Europako arautegia, atun hegalaburra lehengoratzeko plana ezartzen duena. Estatuko garapen araudia.

21.- Europa hegoaldeko legatz populazioa eta Kantauri itsasoko eta iberiar penintsularen mendebaldeko zigala populazioa lehengoratzeko neurriak (2166/2005 Erregelamendua). Europa iparraldeko legatz populazioa lehengoratzeko neurriak (811/2004 EE Erregelamendua). Bi tona baino gehiago iparraldeko legatz itsasontzitik husteko baimena duten portuak.

22.- ARM/271/2010 Agindua, otsailaren 10ekoa, berdel kuotaren banaketa eta kudeaketarako irizpideak ezartzen dituena eta espezie horren arrantza eta itsasontzitik hustea arautzen duena. EAEko araudia, 2011ko kanpainarako EAEko berdel harrapaketa eta hustuketa bolumen handienak finkatzen dituena.

23.- Kontseiluaren 388/2006 Erregelamendua, 2006ko otsailekoa, hainbat urtetarako plana ezartzen duena Bizkaiko golkoko mihi-arrain populazioaren ustiaketa jasangarrirako.

24.- 520/2007 Erregelamendua, migrazio handiak egiten dituzten espezie jakin batzuetako populazioak kontserbatzeko neurri teknikoei buruzkoa. ARM/1647/2009 Agindua, migrazio handiak egiten dituzten espezieen arrantza arautzen duena. Kontseiluaren 1185/2003 (EE) Erregelamendua, 2003ko ekainaren 26koa, itsasontzietan marrazoei hegatsak ebakitzeari buruzkoa.

VI.- Arrantza produktuen merkaturatzea.

25.- Arrantza produktuen merkaturatzeari eta eraldatzeari buruzko oinarrizko araubidea 3/2001 Legean.

26.- Kontseilluaren 2406/96 Erregelamendua, arrantza produktu jakin batzuen komertzializaziorako hainbat arau komun ezartzen dituena.

27.- Komertzializazioaren kontrola Kontseiluaren 1224/2009 Erregelamenduan: Xedapen orokorrak; komertzializazioaren kontrola gobernatzen duten printzipioak, komertzializaziorako arau komunak, trazabilitatea. Ontzitik hustu ondorengo jarduerak. Ekoizleen erakundeak, prezio erregimena eta esku-hartzea.

28.- Arrantza produktuen lehen salmenta arautzen duen Estatuko araubidea.

29.- Arrantzako, akuikulturako eta itsaski produktuen identifikazioa: Produktu biziak, freskoak, hoztuak edo egosiak. Produktu izoztuak eta ultraizoztuak.

VII.- Arrantza ikuskaritza.

30.- Arrantza ikuskaritza: Subjektu ikuskatuen eskubideak eta betebeharrak. Ikuskatzaileak ez parte hartzeko zergatiak. Ikuskaritzaren praktika. Froga bitartekoak. Ikuskaritza akta. Ikuskatzaileak erresalbuzko neurriak hartzea, ikuskaritza egiten ari denean.

31.- Zigorra ezartzeko ahalmena egikaritzea, herri administrazioaren araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean. Zigortzeko ahalmenaren printzipioak. Zigor prozeduraren printzipioak.

32.- Zigorra ezartzeko ahalmena egikaritzea EAEko itsas arrantzari buruzko 6/1998 Legean. Lege-hausteak eta zigorrak. Prozedura eta eskumena. Erantzukizuna eta berorren iraungitzea.

33.- Lege-hausteak eta zigorrak arrantzaren antolaketan eta komertzializazioan, Estatuko itsas arrantzari buruzko 3/2001 Legean.


Azterketa dokumentala