Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2011ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4587

AGINDUA, 2011ko irailaren 13koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikaria aukeran karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egiteko dena.

Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuak (2008ko irailaren 30eko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan karrerako funtzionario izateko 2008. urteko enplegu publikoaren eskaintza onartu zuen. Eskaintza horretan, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikaria aukerako plaza huts 1 sartuta dago, dagokion hautaketa-prozesuaren bitartez bete beharrekoa.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduak (2010eko maiatzaren 5eko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko Enplegu Publikorako Eskaintzatik eratorritako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak onartzen ditu.

Horiek horrela, aginduzko txostenak eman eta gero, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak langileak hautatzeari buruz 23. artikuluan eta II. tituluaren IV. kapituluan ezartzen duenarekin bat etorriz, eta lege horretako 6.1.i) artikuluaren bidez emandako ahalmenez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikaria aukeran karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko Enplegu Publikorako Eskaintzatik eratorritako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Agindutik eratortzen da deialdi hau.

Bigarren artikulua.- Deitutako kidegoarentzako oinarri espezifikoak eta gai-zerrenda onartzea. Horiek guztiak I. eta II. eranskinetan ageri dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 13a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

I. ERANSKINA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREAN, LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOKO NEKAZARITZAKO ETA ABELTZAINTZAKO ENPRESEN KUDEAKETA ETA ANTOLAMENDUKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA AUKERAN, KARRERAKO FUNTZIONARIO IZATEKO HAUTAKETA-PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.- Helburua.

Oinarri hauen helburua da 2010eko maiatzaren 5eko EHAAn argitaratutako oinarri orokorrekin batera ezartzea arauak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikaria aukerako plaza lehiaketa-oposizioaren sistemaren bidez betetzeko.

2.- Eskabideak aurkezteko epea.

2011ko urriaren 10eko 16:30ean bukatuko da eskabideak aurkezteko epea.

3.- Deitutako plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikaria aukeran plaza 1erako deialdia egiten da.

Plaza txanda irekikoa eta parte hartze orokorrekoa da.

Deialdiko plaza betetzeko, ez da hizkuntza-eskakizunik eskatzen.

Plaza betetzeko, B gidabaimena behar da.

4.- Parte hartzeko bete beharreko baldintzak.

4.1.- Plaza eskuratu nahi dutenek oinarri orokorretako 3.3 oinarrian ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte.

4.2.- Plaza eskuratu nahi dutenek oinarri hauetako 3. atalean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epean.

4.3.- Oinarri orokorretako 3.3.e) oinarriari dagokionez, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikaria aukerara sartzeko, titulazio hau eskatzen da: Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikaria, edo horren baliokideak.

www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan daude argitaratuta aipatutako tituluaren baliokideak.

Atzerrian eskuratutako titulazioek, homologatuta edo konbalidatuta daudela frogatzen duen egiaztagiria izan behar dute. Baldintza hau ez zaie aplikatuko Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean araututako profesionalen arloan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortzen dutenei.

4.4.- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikariaren aukeran parte hartzeko tasa 13,82 euro-koa da. Ordaintzeko modua oinarri orokorretako 4.5 oinarrian ezarrita dago (2010eko maiatzaren 5eko EHAA).

5.- Hautaketa-prozesua.

Lehenengo oinarrian adierazi bezala, lehiaketa-oposizioa izango da erabiliko den hautaketa-sistema.

5.1.- Oposizio-fasea.

Oposizio-fasean bi ariketa egin eta informatika-ezagupen jakin batzuk egiaztatu beharko dira. Hori guztia derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da.

Ariketetan gehienez 69 puntu lortu daitezke (lehenengo ariketan 42 puntu eta bigarrenean 27).

Lehenengo ariketak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian, lau erantzunen artean zuzena zein den aukeratu beharreko galdera-sortari erantzun beharko zaio; erantzun okerrak penalizatu egingo dira. Erantsitako II. eranskineko gai-zerrendako zati orokorrari buruzko galderak izango dira. Bigarren zatia, berriz, gai-zerrendako zati espezifikoari buruzkoa izango da. Epaimahaiak azterketaren datarekin batera argitaratuko du zati honetan nolako galderak jarriko diren (test-erakoak, erantzun laburreko galderak, edo garatu beharreko erantzunak).

Bigarren ariketa, praktikoa izango da. Gai-zerrendako zati espezifikoari buruzkoa izango da eta deialdiko lanpostuaren zereginekin zerikusia izango du (kasu praktikoak edo/eta zeregin-simulazioak).

Bi ariketak egun desberdinetan eta deialdi bakarrekin egingo dira.

Ariketak prestatzeko lagungarria izan dakien, oinarri orokorretako 6. oinarrian azaltzen den www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan aurkituko dute hautagaiek Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikaria aukeratik zein lanpostu eskuratu daitekeen, eta lanpostuaren deskribapen orokorra eta zeregin ohikoenak. Erreferentzia bibliografiko orientagarriak ere emango dira.

Test-erako ariketetan, erantzun oker bakoitzeko erantzun zuzen baten balioaren herena kenduko da. Hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa, gaizki erantzundako galderengatik kendu beharreko puntuak kendu eta ondo erantzundako galderen batuketatik ateratzen dena izango da. Epaimahaiak, hartu beharreko erabakia hartu ondoren, zuzentzat ematen dituen erantzunak argitaratuko ditu www.ivap.euskadi.net/ope web orrian.

Epaimahaiak modu anonimoan zuzenduko ditu ariketak, hau da, hautagaiak zein diren jakin gabe. Eskatzen den gutxieneko maila eta ariketetan erakutsitako ezagupen-maila kontuan hartuta, ariketa bakoitza gainditzeko gutxieneko puntuazioa zein izango den erabakiko du hautagai bakoitza zein den jakin aurretik, eta erabaki hori argitara emango du.

Oinarri orokorretako 9.6) artikuluak ezartzen du IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez informatika-ezagupen hauek egiaztatu behar direla oposizio-aldiko azken ariketa egin aurretik:

- Microsoft Word 2007, 2003 edo XP aurreratua.

- Microsoft Excel 2007, 2003 edo XP oinarrizkoa.

- Microsoft Access 2007, 2003 edo XP oinarrizkoa.

- Microsoft Outlook 2003 edo XP.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

5.2.- Euskara-probak.

Euskara-probak 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko egingo dira.

5.3.- Lehiaketa-fasea.

Merezimenduen baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Lan-esperientzia.

Lanbide-esperientziatzat joko dira lan-kontratuarekin edo funtzionario gisa edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikaria aukeran edo gainontzeko administrazio publikoetan horren baliokideak diren lan-kategorietan. Lanean jardundakoan lanpostuen zerrendetan kidego edo lan-kategoria horientzat irekita zeuden lanpostuetan egindako zerbitzuak ere esperientziatzat joko dira.

Aurreko paragrafoan esandakoaren ondorioetarako, ez dira Administrazio Publikoan emandako zerbitzutzat joko sozietate publikoetan eta fundazio publikoetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,12 puntu emango dira. Gehienez 22 puntu lortu ahal izango dira modu honetara.

Zerbitzu-aldiak zenbatzeko, lan egindako aldiak batuko dira eta, batu ondoren, alde batera utziko dira hilabetetik beherako zatiak. Hori egiteko, egutegiko 30 egunen multzoa joko da hilabetetzat.

b) Titulazio akademikoak.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikaria aukerarentzat irekita dagoen oposizioan parte hartu ahal izateko aurkeztu beharreko titulazioaz bestelako titulazio akademiko ofizial erabilgarriei gehienez 6 puntu emango zaizkie.

Titulazio hauek baloratuko dira, bakoitza 3 punturekin:

- Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoa (espezialitate guztiak).

- Basogintzako Ingeniaritza Teknikoa (espezialitate guztiak).

- Nekazaritza Ingeniaritza.

- Mendi Ingeniaritza.

- Natur eta Paisaia Baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako Teknikaria.

www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan daude argitaratuta titulu hauen baliokideak diren lehengo tituluak. Arlo horietako gradu-mailako titulazio berriak ere onartuko dira.

c) Informatika-ezagupenak.

Informatika-ezagupenengatik gehienez 2 puntu emango dira, baremo honi jarraituz:

- Internet Oinarrizkoa: 0,3 puntu.

- Microsoft Excel 2007, 2003 edo XP aurreratua: 0,7 puntu.

- Microsoft Access 2007, 2003 edo XP aurreratua: 0,7 puntu.

- Microsoft PowerPoint 2007, 2003 edo XP: 0,3 puntu.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntza-ezagupenak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B1 mailako edo goragoko ingeles- eta frantses-mailak baloratuko dira. Gehienez puntu 1 lortu ahal izango da, baremazio honen arabera:

- Ingelesa: puntu 1.

- Frantsesa: 0,75 puntu.

www.ivap.euskadi.net/ope web orrian daude zehaztuta hautaketa-prozesu honetarako balioko duten hizkuntza- ziurtagiri eta titulu baliokideak.

6.- Azken kalifikazioa eta berdinketak hausteko irizpideak.

6.1.- Azken kalifikazioa.

6.1.1.- Oinarri orokorretan ezarritakoarekin bat etorriz, oposizio-fasean, merezimenduen balorazioan eta egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen balorazioan (halakorik eskatzen bada) lortutako emaitzen batuketa izango da hautagai bakoitzaren azken kalifikazioa.

6.1.2.- Emaitza eta kalifikazio guztiak www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan eta oinarri orokorretako 6. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratuko dira. Aipatutako helbide elektronikoan kontsultak egiteko, NANa eta eskabidearen erreferentzia-zenbakia sartu beharko dira.

6.2.- Berdinketak hausteko irizpideak.

6.2.1.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 20.4.a) artikulua aplikatuz, hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan -ariketa guztiak egin eta baloratu eta hautagai bakoitzaren merezimenduak gehitu ondoren, alegia- puntu-berdinketarik egonez gero, berdinduta dauden hautagai guztiei gaitasun berbera aitortuko zaie. Deialdi honetan, aipatutako legean berdinketak hausteko aurreikusita dagoen klausula aplikatuko da berdinketa hausteko lehenengo irizpidetzat, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako teknikaria aukeran bai baitago emakumezkoen azpiordezkaritzarik.

6.2.2.- Berdinketarik egonez gero, irizpide hauek aplikatuz ezarriko da hurrenkera:

1.- Oposizio-fasean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

2.- Oposizio-faseko bigarren ariketan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

3.- Oposizio-faseko lehenengo ariketan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

4.- Esperientzian puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

5.- Lehiaketa-fasean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

6.- Titulazioetan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

7.-Informatikan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

8.- Hizkuntzetan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

II. ERANSKINA

GAI-ZERRENDA: NEKAZARITZAKO ETA ABELTZAINTZAKO ENPRESEN KUDEAKETA ETA ANTOLAMENDUKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

ATAL OROKORRA

I.- Antolaketa politikoa eta administratiboa.

1.- 1978ko Espainiako konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. Eskubide eta eginbeharren bermea eta etetea. Konstituzio Auzitegia eta Herri Defendatzailea.

2.- Estatuaren lurralde-antolaketa Konstituzioan. Toki-administrazioa: probintzia eta udalerria. Autonomia-erkidegoak. Autonomia-estatutuak: edukia eta eskumenak.

3.- EAEko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua. Estatuaren eta EAEren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. EAE-ko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak.

4.- Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Printzipio orokorrak. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

5.- 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa: Aurrekariak. Legearen xedeak. Printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak. Zerbitzu elektronikoak.

II.- Administrazio-zuzenbidearen iturriak eta administrazio-prozedura.

6.- Administrazio-zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak Erregelamendua: Arauen arteko hierarkia. Legezkotasunaren printzipioa herri-administrazioan.

7.- Administrazio-antolaketa. Administrazioko organoak. Herri-administrazioen antolamendu-egitura. Bere burua antolatzeko ahala. Kide anitzeko organoak. Administrazioko organoen inpartzialtasun-printzipioa: parte ez hartzea eta errefusatzea.

8.- Administrazio-prozedura. Printzipio orokorrak. Herritarrak eta interesdunak. Herritarren eskubideak Administrazioarekiko harremanetan. Administrazio-erregistroak

9.- Administrazio-egintza: kontzeptua, produkzioa, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzen legezkotasun-presuntzioa. Administrazio-egintzaren eraginkortasuna. Administrazio-egintzen baliotasuna eta baliogabetasuna.

10.- Administrazio-prozeduraren aldiak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazioaren isiltasuna.

11.- Administrazio-egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Printzipio orokorrak. Errakuntza materialak zuzentzea. Kargak ezartzen dituzten egintzak eta inoren kalterako diren egintzak errebokatzea. Administrazio-errekurtsoak.

12.- Herri-administrazioen eta herri-administrazioetako agintari eta langileen erantzukizuna: erantzukizun-motak; herri-administrazioaren ondarezko erantzukizunaren kontzeptua eta printzipio orokorrak. erantzukizun-motak; herri-administrazioaren ondarezko erantzukizunaren kontzeptua eta printzipio orokorrak.

13.- Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.

III.- Herri-administrazioko langileak.

14.- Herri-administrazioetako langileak: Arau-esparru orokorra. Tipologia. Eskubide eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-erregimena.

15.- Euskararen erabileraren normalizazioa herri-administrazioan: Printzipio orokorrak. Lanpostuaren hizkuntza-eskakizunak eta hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

IV.- Herritarrenganako komunikazioa eta arreta.

16.- Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko teknikak.

17.- Komunikazioa Administrazioan: administrazio-hizkeraren erabilera zuzena, administrazio-hizkera ez-sexista.

18.- Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: Alderdi orokorrak, agiri motak, agirien diseinua eta sarri erabiltzeko agiriak

V.- Lan-arriskuen prebentzioa.

19.- 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, lan-arriskuen prebentzioari buruzkoa: prebentzio-jardueraren xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak.

20.- Honako jarduera hauei lotutako lan-arriskuen prebentzioa: 1) soro landuetan egotea (erreferentzia berezia egingo zaie arrisku fitosanitarioei), 2) haziak aztertzeko laborategiko lana egitea, 3) motordun ibilgailuetan mugitzea eta 4) datuak ikusteko pantailak (DIP).

21.- Lehen laguntza: oinarrizko nozioak.

BERARIAZKO ATALA

I.- Arau esparru orokorra.

1.- Lurralde Historikoen Legea. Eskumen arazoak hazien, mintegiko landareen eta landare osasunaren gaietan; autonomia erkidegoen eta Europar Batasuneko estatu kideen arteko koordinazioa.

2.- Landare osasunari buruzko 43/2002 Legea. Berrogeialdiko gaixotasunak eta hazien kalitatea.

3.- 30/2006 Legea, uztailaren 26koa, mintegiko haziei eta landareei nahiz baliabide fitogenetikoei buruzkoa. Mintegiko hazi eta landareak kontrolatzeko eta ziurtatzeko Araudi Tekniko Orokorra.

4.- Hazkuntzen ikuskaritza eta mintegiko hazi eta landareen ziurtagiriak. Hazkuntza eta uzten ikuskaritzan aintzat hartzeko alderdiak. Zigilatze eragiketak eta arau orokorrak. Etiketa motak. Ikuskaritzako akta ereduak.

II.- Mintegiko haziak eta landareak.

5.- Landa ingurunea Euskal Autonomia Erkidegoan. Ustiategien egitura lurralde historikoka. Laborantza, abelazkuntza eta basogintza azpisektoreak. Bakoitzaren garrantzia.

6.- Lurraren osagaiak, ehundura, egitura, ezaugarri fisikoak eta kimikoak. Lurraren azterketa biologikoa. Gai organikoaren garrantzia: lurrean izan duen bilakaera.

7.- Ongarri mineralen premia. Ongarri unitatearen kontzeptua. Ongarriak: nitrogenodunak, fosforodunak, potasiodunak. Laboreetan duten eragina.

8.- Laboreen ur premiaren zehaztapena. Ureztatzeen maiztasuna eta iraupena. Ureztatze sistemak: abantailak eta eragozpenak.

9.- Zerealak lantzea: garia, garagarra eta oloa. Lantzeko betebeharrak eta faseak. Laborantza zereginak, aldaera nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoan jasaten dituzten izurri eta gaixotasunak.

10.- Hazitarako erremolatxaren hazkuntza. Lantzeko betebeharrak eta faseak. Laborantza zereginak, aldaera nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoan jasaten dituzten izurri eta gaixotasunak. Industria erabilerak.

11.- Ereiteko patataren hazkuntza. Lantzeko betebeharrak eta faseak. Laborantza zereginak, aldaera nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoan jasaten dituzten izurri eta gaixotasunak. Gizakiaren kontsumoarekin lotutako alderdiak.

12.- Patataren biltegiratzea eta kontserbazioa. Baldintzak eta erabilera, patataren helburuaren arabera. Fase honetan garatzen dituzten gaixotasunak eta horien kontrola. Uzta eta biltegien neurketa.

13.- Beste hazkuntza batzuk; mahastiak eta plastikopeko hazkuntzak (tomatea, letxuga, piperra, pipermina, babarruna, etab.). Baratzeko produktuak lantzeko betebeharrak eta faseak. Laborantza-zereginak, aldaera nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoan jasaten dituzten izurri eta gaixotasunak.

14.- Hazkuntza arau berriak; nekazaritza ekologikoa, ingurumen inpaktua, ekoizpen integratuko arauak eta trazabilitatea. Nekazaritzako jardunbide egokiak eta ekosistemen jasangarritasuna. Kalitate labelak.

15.- Baso landatzeak espezie konifero eta hostozabalekin. Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren espezie nagusiak. Mintegiak: lurraren prestaketa, landatze esparrua eta dentsitatea hektareako. Mantentze zainketak eta zuhaitz aprobetxamenduak. Basoen osasun zainketa.

16.- Euskal Autonomia Erkidegoko labore alternatiboak. Koltza, ilar proteaginosoa, soja, leka, beste batzuk. Lantzeko alderdi nagusiak. Kontserbazio zereginak.

17.- Hazia. Botanika kontzeptua eta nekazaritzakoa, motak, morfologia eta fisiologia. Manipulazioa eta tratamendua. Aleak eta tuberkuluak kontserbatzeko baldintzak. Tratamendu fitosanitarioak.


Azterketa dokumentala