133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
3563
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan berrikuntza laguntzeko «+Innova» laguntza-programa aldatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, erakunde autonomoen eta sektore publikoko gainerako erakundeen 2011ko aurrekontuaren defizitaren euspenerako jarraibideak ematen dituen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2011ko ekainaren 7ko Agindua betetzeko, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAren Administrazio Kontseiluak, 2011ko ekainaren 17ko bileran erabaki zuen egun indarrean dauden programen araudiak burutzeko beharrezko diren aldaketen onarpena zuzendari nagusiaren esku uztea.
Horretan oinarri hartuz, zuzendari nagusiak erabaki du, eskabideak aurkezteko epea aurreratzeko eta laguntzen ordainketa aurreratuak ezartzeko, ondokoak aldatzea: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen berrikuntza laguntzeko «+Innova» Programaren Araudiaren 7. artikuluaren «Lehiakortasun eta Berrikuntza Ibilbidea Definitzeko laguntzak kudeatzeko prozedura» 1. idatzi-zatia «Prozedurari hasiera ematea. Eskabideak eta epea», 30. artikulua «Epea» eta 36. artikuluaren 1. idatzi-zatia «Laguntzen ordainketa» (2011ko urtarrilaren 26ko EHAA). Honela idatziak gelditu dira:
7. artikulua.- Laguntzak kudeatzeko prozedura Lehiakortasun eta Berrikuntza Ibilbidea definitzeko.
1.- Prozedurari hasiera ematea. Eskabideak eta epea.
Eskatzaileek internet bidez bete beharko dituzte eskabideak, SPRIk horretarako https://www.spri.es/+innova-itinerarios web gunean prestatuko duen helbidean.
Eskabideak web gune horretan ezarririko bitartekoen bidez igorritakoan, inprimatu eta sinatuta igorri beharko dituzte SPRIren helbidera (Urkixo zumarkalea 36-4., Bizkaia Plaza eraikina, 48011 Bilbao), 10 eguneko epean.
Eskabidean honako hauek jasoko dituzte:
- Enpresaren identifikazio-datuak eta ETE gisa sartzeko beharrezkoak diren beste batzuk, baita posta elektronikoko helbide bat ere, hori izango baita jakinarazpenetarako onartuko den bitarteko bakarra. Kontu-zenbaki bat ere eman beharko du enpresak, diru-laguntza bertan ordaintzeko, eta, kontu hori justifikatu behar izanez gero, emandako zenbakia egiaztatzen duen banku-ziurtagiria.
- Zinpeko aitorpena, honako hauek ziurtatzeko:
Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako zerga betebeharrak zein diren badakiela.
ETEa bada, haren ezaugarriak bat datozela Europako Erkidegoko arauei jarraiki jasotzen den ETEaren definizioarekin.
Ez daudela herri-administrazioekin lotuta edo haien mende, eta ez direla Administrazio Instituzionalekoak.
Diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin kontratuak egiteko debekurik edo gaitasungabetzerik ez dutela.
- Proiektu berarentzat beste erakunde publiko zein pribatu batzuetan onartu edota eskatu diren laguntzak.
SPRIren Enpresa Eraldaketarako Departamentuak egoki irizten dion dokumentazio osagarria eskatzeko eskubidea beretzat gordeko du, betiere laguntza-lerro hau aplikatzeko beharrezkoa dela irizten badio.
Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasiko da, programa hau indarrean dagoen urte bakoitzean, eta urriaren 15ean amaituko da, laguntza-lerro horretarako urteko funtsak lehenago agortzen ez badira. Salbuespen gisa, 2011rako, eskabideak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da.
Laguntza-araubide hau 2013ko urriaren 15era arte egongo da indarrean.
30. artikulua.- Epea.
Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasiko da, laguntza-lerro hau indarrean dagoen urte bakoitzean, eta urriaren 15ean amaituko da, laguntza-lerro horretarako urteko funtsak lehenago agortzen ez badira. Salbuespen gisa, 2011rako, eskabideak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da.
Laguntza-araubide hau 2013ko urriaren 15era arte egongo da indarrean.
36. artikulua.- Laguntzen ordainketa.
1.- Emandako laguntzaren % 40 laguntza-eskabidea onartu den unean ordainduko da, ezar daitekeen berme-araubideari jarraituz, eta gainerakoa, ordainketa bakarrean emango da, proiektua amaitutakoan, eta diruz lagundutako jarduerak benetan gauzatu direla eta helburuak zenbateraino lortu diren egiaztatu ahal izateko justifikatzeko agiriak behar bezala aurkeztu ondoren. Proiektua amaitu ondoko lehenengo hiruhilekoan aurkeztu behar den dokumentazioa honako hau da:
1.1.- Lehenengo eta behin, aplikazio informatikoaren funtzionalitateak baliatuta, bertan honako dokumentu hauek erantsiko dira:
- Memoria tekniko bat; nolanahi ere, eskabidea egiteko, laburpen exekutibo bat bete beharko da.
- Behin betiko fakturek bat etorri behar dute eskabidea egiteko bete beharreko faktura-koadroan zehaztatutakoekin.
- Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuko gastuak ordaindu izanaren bankuko frogagirien kopia.
- Ziurtagiri eguneratuak (ziurtagirien datak likidazio-eskabidearen aurkezpen-data baino hiru hilabete lehenagokoa izan behar du gehienez ere), eragiten dioten administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko tributu-betebeharrak betetzeari dagokionez enpresa egunean dagoela ziurtatzen dutenak.
- Finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia, banku-kontuaren titulartasuna enpresa onuradunaren izenari dagokiola egiaztatzen duena (enpresak kontua aldatu badu, hau da, eskabidean agertzen dena ez bada).
1.2.- Behin aurreko guztia beteta, bide informatikoz bidaliko da eskabidea eta, ondoren, 10 egun balioduneko epean, ondoko dokumentua sinatu eta igorriko da:
- Likidazio-eskabidea/ziurtagiri ekonomiko bat; SPRI SAk www.spri.es/+innova-aldatu web gunean horretarako prestatuko duen aplikazioan eskuratu ahal izango da.
Eskabideak web helbide horretako funtzionaltasunen bitartez igorri ondoren, eskabideak inprimatu eta sinaturik igorri beharko dituzte SPRIren helbidera (Urkixo zumarkalea, 36-4. solairua. Bizkaia Plaza Eraikina, 48011 Bilbao), 10 egun balioduneko epean.
Halaber, laguntzak ordaindu aurretik, SPRIk beharrezko deritzon informazio osagarria eskatu ahal izango dio enpresari.
Bilbao, 2011ko ekainaren 29a.
Zuzendari nagusia,
TOMAS ORBEA CELAYA.