133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
3562
IRAGARKIA, ETE-etan eta enpresa- eta profesional-elkarteetan IKTak sartzeko «+Digital@» Pograma aldatzeari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, erakunde autonomoen eta sektore publikoko gainerako erakundeen 2011ko aurrekontuaren defizit publikoari eusteko jarraibideak ematen dituen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2011ko ekainaren 7ko Agindua betetzeko, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAren Administrazio Kontseiluak, 2011ko ekainaren 17ko bileran, erabaki zuen zuzendari nagusiaren esku uztea, egun indarrean dauden programen araudietan egin beharreko aldaketen onarpena.
Horretan oinarrituz, eta eskabideak aurkezteko epea aurreratze aldera, zuzendari nagusiak erabaki du honako hauek aldatzea: batetik, «+Digital@» Programaren 11. artikulua, «Likidazio eta Ordainketa eskaria» izenekoa, eta bestetik, Programaren Araudiko Azken Xedapenetako 1. paragrafoa; «+Digital@» Programa, ETE-etan eta enpresa- eta profesional-elkarteetan IKTak sartzeari buruzkoa, 2011ko urtarrilaren 24ko EHAAn argitaratu zen. Ondorioz, aldatutako atalak honela idatzita geratuko dira:
11. artikulua.- Likidazio eta ordainketa eskaria.
1.- Erakunde eskatzaileak behar bezala bete beharko ditu «Likidazio Eskaria» egiteko www.spri.es web guneko inprimakiak, sinadura elektronikoaren bidez sinatuko du laguntza eskaria eta, ondoren, informazio hau biltzen duten fitxategiak helaraziko dizkio SPRI SAri aplikazio informatikoaren bidez:
- Proiektuari buruzko Memoria, egindako lanak eta lortutako emaitzak behar bezala egiaztatzen dituena.
- Proiektuan diruz laguntzekoak diren gastuen fakturen fotokopia.
- Diruz lagundu daitezkeen gastuak ordaindu izanaren banku-frogagirien kopia («Mejora +Digital@» - «Hobeki +Digital@» ekimeneko proiektuen kasuan bakarrik aurkeztuko da)
- Egiaztagiri eguneratua (egiaztagiriaren data ezin da izan likidazio eskaria aurkeztu den data baino 3 hilabete lehenagokoa), enpresa zerga betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duena.
- Egiaztagiri eguneratua (egiaztagiriaren data ezin da izan likidazio eskaria aurkeztu den data baino 3 hilabete lehenagokoa), Gizarte Segurantzako Altxortegi Orokorraren Zuzendaritza Probintzialarena, enpresak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duena.
- Erakunde Finantzarioaren egiaztagiriaren fotokopia, bankuko kontuaren titulartasuna enpresa onuradunaren izenean dagoela egiaztatzen duena.
2.- Likidazio-eskaera aurkezteko epea 30 egunekoa da, enpresak laguntza-eskaeran adierazi duen proiektuaren bukaera-datatik zenbatzen hasita.
3.- Diru-laguntzak gehienez ere 120 eguneko epean ordainduko dira, betiere enpresak likidazio-eskaeran ezarritako agiri guztiak aurkezten dituen egunetik hasita, eta behin SPRIk proiektua behar bezala amaitu dela egiaztatu eta oniritzia eman ondoren.
Diru-laguntza jaso dezakeen gastua enpresak laguntza-eskaeran aurkeztutako aurrekontutik beherakoa bada, diru-laguntza proportzioan egokituko zaio proiektua gauzatzeko ehunekoari.
AZKEN XEDAPENAK
1.- «+Digital@» Programaren laguntzak indarrean egongo dira ETE-entzat (Hobeki + Digital@ ekimena) 2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko irailaren 16ra, eta enpresa- edo profesional-elkarteentzat (Lankidetza + Digital@ ekimena) 2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko urriaren 31ra, eta jakinarazten da aurkezten diren eskabideak hurrenkera kronologikoaren arabera aztertuko direla bi kasuetan, behar bezala bete badira, eta betiere urtean helburu horretarako gaitu den kredituaren mugaraino. Kreditua agortu eta gero, ez da eskabiderik aztertuko, nahiz eta aurkezturik egon.
Bilbao, 2011ko ekainaren 29a.
Zuzendari nagusia,
TOMAS ORBEA CELAYA.