133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
3561
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan lehiakortasuna hobetzen laguntzeko «Compite» laguntza-programa aldatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, erakunde autonomoen eta sektore publikoko gainerako erakundeen 2011ko aurrekontuaren defizitaren euspenerako jarraibideak ematen dituen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2011ko ekainaren 7ko Agindua betetzeko, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAren Administrazio Kontseiluak, 2011ko ekainaren 17ko bileran erabaki zuen egun indarrean dauden programen araudiak burutzeko beharrezko diren aldaketen onarpena zuzendari nagusiaren esku uztea.
Horretan oinarri hartuz, zuzendari nagusiak erabaki du, eskabideak aurkezteko epea aurreratzeko eta laguntzen ordainketa aurreratuak handitzeko, ondokoak aldatzea: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko «Compite» Programaren Araudiaren 8. artikulua «Laguntza-eskabideak aurkezteko epea», 12. artikuluaren 2. idatzi-zatia eta 21. artikulua «Laguntza likidatu eta ordaintzeko eskabidea» (2011ko urtarrilaren 31ko EHAA). Honela idatziak gelditu dira:
8. artikulua.- Laguntza-eskabideak aurkezteko epea.
Laguntza-lerro honetarako eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasiko da, programa hau indarrean dagoen urte bakoitzean, eta urriaren 15ean amaituko da, salbu eta laguntza-lerro horretarako urteko funtsak lehenago agortzen badira. Salbuespen gisa, 2011rako, eskabideak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da.
Laguntza-araubide hau 2013ko urriaren 15era arte egongo da indarrean.
12. artikulua.- Laguntza likidatu eta ordaintzeko eskabidea.
2.- Ordaintzeko modua. Emandako laguntzaren % 40 laguntza-eskabidea onartu den unean ordainduko da, ezar daitekeen berme-araubideari jarraituz, eta gainerakoa, ordainketa bakarrean emango da, proiektua amaitutakoan, eta aurreko atalean azaldu dugun likidazio-eskabidea eta justifikatzeko agiriak behar bezala aurkeztu ondoren.
21. artikulua.- Laguntza likidatu eta ordaintzeko eskabidea.
2.- Ordaintzeko modua. Oro har, emandako laguntzaren % 40 laguntza-eskabidea onartu den unean ordainduko da, ezar daitekeen berme-araubideari jarraituz, eta gainerakoa, ordainketa bakarrean emango da, proiektua amaitutakoan, eta aurreko atalean azaldu dugun likidazio-eskabidea eta justifikatzeko agiriak behar bezala aurkeztu ondoren.
Hala ere, laguntza emateko ebazpenean ordainketa aurreratuak egiteko aukera aipatu ahal izango da, bai eta horrelakoetan bitarteko eragile onuradunak zer nolako berme-araubidea bete beharko duen ere.
Bilbao, 2011ko ekainaren 29a.
Zuzendari nagusia,
TOMAS ORBEA CELAYA.