133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Ekonomia eta Ogasun Saila
3558
IRAGARKIA, ondoko iragarkiaren hutsak zuzentzeko dena: «Iragarkia, EAEko erakundeen esku utzitako artxibo-funtsak eta ondare bibliografikoaren funtsak digitalizatzeko, indexatzeko, eta funts horietarako baliabide digitalak sortzeko administrazio-kontratuaren lizitazioari buruzkoa. Helburua: funts horiek Euskadiren Liburutegi Birtualean eta Irargiren Badator datu-basean zabaltzea (Espedientea: CO2/006/2011)».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak atzeman dira iragarki honetan: «Iragarkia, EAEko erakundeen esku utzitako artxibo-funtsak eta ondare bibliografikoaren funtsak digitalizatzeko, indexatzeko, eta funts horietarako baliabide digitalak sortzeko administrazio-kontratuaren lizitazioari buruzkoa. Helburua: funts horiek Euskadiren Liburutegi Birtualean eta Irargiren Badator datu-basean zabaltzea (Espedientea: CO2/006/2011)». Iragarki hori 2011ko ekainaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 119. zenbakian. Horiek horrela, honako zuzenketa hauek egiten dira:
3276 (2) orrialdean, 6. paragrafoan, honela dio:
«e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko uztailaren 8a».
Baina honela esan behar du:
«e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko uztailaren 26a».
3276 (2) orrialdean, 8. paragrafoan, honela dio:
«a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko uztailaren 11ko 10:00ak arte».
Baina honela esan behar du:
«a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko uztailaren 27ko 10:00ak arte».
3276 (3) orrialdean, 9. paragrafoan, honela dio:
«d) Eguna:
B gutun-azalak: 2011ko uztailaren 27a.»
Baina honela esan behar du:
«d) Eguna:
B gutun-azalak: 2011ko abuztuaren 9a.»
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 30a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.