133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
3557
EDIKTUA, 672/10 judizio arruntaren ondoriozkoa.
Tolosako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).
Judizioa: 672/10 judizio arrunta.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.
Prokuradorea: Iñigo Navajas Saiz.
Demandatua: Valentin Octavian Vidican eta Calderería y Montajes Industriales Goimetal SL.
Gaia: judizio arrunta.
Judizio horretan epaia eman zen 2011ko maiatzaren 5ean, eta honakoa da bere epaitza:
EPAITZA
Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez Iñigo Navajas Saiz epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta ondokoak batera eta modu solidarioan ordaintzera kondenatzen ditut Calderería y Montajes Industriales Goimetal SL eta Valentin Octavian Vidican jauna: hogei mila bostehun eta laurogeita hamasei euro eta berrogeita bat zentimo (20.596,41), tronkoarenak; bederatziehun eta hirurogeita hamahiru euro eta hogeita hemeretzi zentimo (973,39), hitzartutako % 17,25eko interesei dagozkienak, 2010eko uztailaren 30etik -alegia, kontua itxi zen egunaren biharamunetik- demanda aurkeztu zen egunera arte sortutakoak; eta demandaren egun horretatik aurrera guztiz ordaindu arte sortutako interesak.
Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.
Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 00 0500 1274; eta kontzeptua: 1865 0000 04 067210. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Tolosa (Gipuzkoa), 2011ko maiatzaren 12a.
IDAZKARI JUDIZIALA.