Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3555

EDIKTUA, 864/10 adostasunik gabeko dibortzioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 864/10, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Alazne Izulain Berasarte.

Abokatua: Gema García Sarmiento.

Prokuradorea: Covadonga Cienfuegos-Jovellanos Romero.

Demandatua: Adrian Michael O´Connor O´Connell.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan epaia eman zen 2011ko apirilaren 13an, eta honako hau da bere epaitza:

«Ebatzi dut: Baietsi egiten dut osorik, Covadonga Cienfuegos-Jovellanos Romero prokuradoreak Alazne Izulain Berasarte andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Adrian Michael O´Connor jaunaren aurkakoa, eta ondorioz,

Alazne Izulain Berasarte andrearen eta Adrian Michael O´Connor jaunaren arteko ezkontza -2003ko azaroaren 15ean burututakoa- dibortzio bidez desegindakotzat deklaratzen dut. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

Ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako baimen eta ahalordeak. Aurkako itunik izan ezean, amaitu egiten da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotzeko duen aukera.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen prozesuko kosturik.

Epai hau irmo bihurtzen denean, Idazkaritza Judizialak erabakiko du Erregistro Zibila Zentralari ofizioz jakinaraz dakiola, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua); horretarako, auzi-jartzaileari eskatzen zaio ezkontza horren inskripzio-datuak eman diezaion Erregistro Zibil Zentralari».

Adrian Michael O´Connor demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001 274; kontzeptu-zenbakia: 1847 0000 00 0864 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko apirilaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala