Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3553

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 24koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Gipuzkoako Lurralde Historikoan ingurumen baimen bateratua lortzeko sustatzen ari diren zenbait proiektu jendaurrean jartzeko dena.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta halakorik ezin bada, poluzioa murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentziokoeta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua hauxe da: araua bete behar duten instalazioek beren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten herri-administrazioen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak dioenez, dauden instalazioen titularrak legeari egokitu behar zaizkio 2007ko urriaren 30a baino lehenago, egun horretarako ingurumen baimen bateratua eduki behar baitute.

Ebazpen honen eranskinean agertzen diren enpresek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen baimen bateratua eskatu diote, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea betez.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz, jendaurrean jarri beharra dago Gipuzkoako Lurralde Historikoan sustatzen diren jarduerei dagokien ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu diren proiektuak. Ebazpen honen eranskinean agertzen dira proiektu horiek.

Aztertuta geratu da zer dioten Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuak eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak. Aztertuta geratu da, orobat, oro har eta bereziki aplikagarri den beste legedia, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ingurumenaren baimen bateratua lortzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoan sustatzen diren proiektuak jendaurrean jartzea (eranskinean agertzen dira), 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe horretan, bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.- Alegazioak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea, 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.- Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea, 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektuak dagokien udaletara eta Gipuzkoako lurralde-bulegora (Infanta Cristina kalea, z.g., Donostia-San Sebastián) bidaliko dira, jendaurrean jartzeko epean erakusgai egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 24a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARÍA ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala