Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3552

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 24koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Bizkaiko Lurralde Historikoan, dagokien ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu diren zenbait proiektu jendaurrean jartzeko dena.

Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posible ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horretarako poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntza, muntaia, ustiaketa edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek beren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazioen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen Lehenengo Xedapen Iragankorrak jasotakoaren arabera dauden instalazioen titularrak legeari egokitu behar zaizkie 2007ko urriaren 30a baino lehen, eta egun horretan ingurumen baimen bateratua eduki behar dute.

Ebazpen honen eranskinean agertzen diren enpresek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen baimen bateratua eskatu diote Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoaren arabera.

Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz Gipuzkoako Lurralde Historikoan sustatzen diren ebazpen honen eranskinean agertzen diren jarduerei dagokien ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jarri beharra dago.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta, oro har, eta bereziki aplikagarri den beste legedia ikusita, hurrengoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ingurumen baimen bateratua lortzeko Bizkaiko Lurralde Historikoan sustatzen diren eranskinean agertzen diren proiektuak jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.- Iritzitako arrazoibideak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.- Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektuak dagokien udaletara bidaliko dira Bizkaiko Lurralde-bulegora (Concha Jenerala kalea 23, 7. solairua, Bilbao) bidaliko da hori erakusteko jendaurrean jartzeko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 24a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARÍA ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala