133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Justizia eta Herri Administrazio Saila
3550
EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 19koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, joan den martxoan Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena.
Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 12.2, 29., 38., 39. eta 40. artikuluetan agindutako ondorioetarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honek, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 4.2 artikuluan ematen zaizkion ahalak erabiliaz, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duen otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren 5. artikuluari lotuta "zeinek 472/2009 Dekretuari 26. artikulua gehitzen baitio", hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Bazkunen Erroldan martxoan sartu diren elkarteak eta federazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan agertzen diren moduan. Eranskin horietan, helbidea, lurralde-eremua eta hurrenkera zenbakia adierazten dira.
Bigarrena.- Erroldaren funtsezko oinarri bat argibideak ematea denez gero, erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edo federazioen zerrendak argitaratzea, erakunde horien egoeraren berri guztiek izan dezaten. Aldaketak jadanik Erroldari jakinarazi zaizkio, bertan jasota geratzeko edo hirugarrenekiko ondorioetarako. Zerrenda horiek aurreko idatz-zatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, III., IV., V. eta VI. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 19a.
Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria,
JOSÉ IGNACIO PARIENTE PRADA.
(Ikus .PDF)