Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Herrizaingo Saila
3547

AGINDUA, 2011ko uztailaren 5koa, Herrizaingoko sailburuarena, emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko laguntzen deialdia egiten duena.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna ezinbestekoa da emakumeen aurkako indarkeria, giza eskubideen urratze larrienetako bat, erabat ezabatzeko. Arazo konplexua da eta gizartetik guztiz ezabatzeko nahitaezkoa da koordinaturik jardutea, batetik, indarkeria-egoerak, haien kausak eta indarkeria darabiltenen jarreren aurkako aurreneurriak ikertzen eta, bestetik, profesionalak trebatzen eta laguntza- eta harrera-zerbitzuak biktimen beharrizanetara egokitzen.

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu; bada, dekretu horrek jardun-arlo berria ezarri dio Herrizaingo Sailari, hain zuzen, genero-indarkeriaren biktimez arduratzeko politikak zuzendu eta koordinatzea.

Gauzak horrela, Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren bidez sortu zen Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, eta besteak beste, hauek dira horren eginkizunak: prebenitzeko programa integralak eta genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko programak, hainbat organismo eta administrazio publikoren artean, sustatzea eta koordinatzea eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baitan garatutako proiektuak gainbegiratzea, baita horien jarraipena egitea ere.

Deustuko Unibertsitateak eta Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren arteko lankidetza-ildoei jarraituz, hain zuzen emakumeen kontrako indarkeria errotik kentzen lagunduko duten neurriak bilatzen hasi dena, prestakuntza-esperientziaren bidez, laguntzen deialdi publikoa egin dute 2011-2012 ikasturterako, emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofizialaren edizio hau finantzatzeko.

Aurreko guztiaren ondorioz, 4/2005 Legearen 53. artikuluak ezartzen duena betetzeko asmoz, hain zuzen: euskal herri-administrazioek sustatu behar dute herri-administrazio horietako langileen prestakuntza, baita erakunde pribatuetako langileen prestakuntza ere, baldin eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen eta ezabatzen, bai eta biktimak zaintzen eta haiei laguntzen badihardute; eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 10. artikuluan izendatutako eginkizunak kontuan hartuz,

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Eremua eta xedea.

Agindu honen xedea da emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate master ofiziala egiteko laguntzen deia egitea, hain zuzen Deustuko Unibertsitatean egingo da 2011-2012 ikasturtean. Aipatu masterra 60 ECTS (Europako kredituak) dituen master ofiziala eta bost modulutan egituratzen da:

<BOPVLista>I. modulua: Gizarte mailako eta diziplina arteko parte hartzea.</BOPVLista> <BOPVLista>II. modulua: Lanbide-tresna espezifikoak gizarte mailan parte hartzeko.</BOPVLista> <BOPVLista>III. modulua: Genero- eta etxeko indarkerian esku hartzea. </BOPVLista> <BOPVLista>IV. modulua: Kanpoko praktikaldiak.</BOPVLista> <BOPVLista>V. modulua: Masterreko amaierako lana.</BOPVLista> <p>2. artikulua.- Diru-baliabideak.

Aurreko artikuluan ezarritako xederako erabiliko diren diru-baliabideak Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrekontuetan ondorio horretarako ezarritako aurrekontuko kredituetatik etorriko dira eta, guztira, berrogeita sei mila ehun eta berrogeita hamar (46.150) euro dira.

3. artikulua.- Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Horretarako, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskabideak erkatuko dira 10. artikuluan finkatutako irizpideak aplikatuz, lehentasunaren araberako hurrenkeran jartzeko asmoz, eta puntu gehien lortzen dituzten eskaerei soilik emango zaizkie diru-laguntzak.

4. artikulua.- Pertsona onuradunak.

1.- Gehienez ere hamabost onuradun egongo dira.

2.- Laguntza eskatzeko jarraian aipatuko diren baldintza orokorrak bete behar dira:

a) Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar da, gutxienez laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik.

b) Lizentziatu edo diplomatu titulu akademikoa eduki behar da.

3.- Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko trebakuntza jaso duten pertsonek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, baldin eta trebakuntza hori beste herri-administrazio batek finantzatu badu eta 150 ordukoa edo gehiagokoa izan bada.

5. artikulua.- Diru-laguntzak izapidetzea eta ebaztea.

1.- Interesa duten pertsonek prozedura honen izapide guztiak baliabide elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta gauzatu ditzakete.

2.- Hauek arautzen dute izapidetze elektronikoa: administrazioaren prozeduretan baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak nola erabili behar diren arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretua; Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua; eta PLATEA - E - Administraziorentzako Plataforma Teknologikoa ezartzen duen dokumentua onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioen zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena.

3.- Laguntza horiek izapidetzen erabiliko diren baliabide elektronikoen jarraibideak argitaratuko dira Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaritzaren helbide elektronikoan.

4.- Eskabide egitean bide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren ondorengo izapideetan ere erabili behar direnik eta, halaber, interesdunak adierazi ahal izango du ez duela jakinarazpena bide telematikoen bidez egitea nahi; kasu horretan, organo eskudunari horren berri eman beharko dio eta jakinarazpenak non egin adierazi, administrazio-prozeduretan bide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeko abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuaren 4.4 eta 21.2 artikuluetan xedatutakorekin bat.

5.- Jakinarazpena izapidetze presentzial eta telematikoan egitea:

1) Izapidetze presentzialaren kasuan, pertsona baimenduak Correoseko hartu-agiria sinatzen duenean jakinarazpena burututzat joko da, eta pertsona horrek jakinarazpena jaso eta biharamunean hasiko da kasu bakoitzean ezarritako epea.

2) Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, interesdunak berau jaso izana elektronikoki sinatzen duenean jakinarazpena burututzat joko da, administrazio-prozeduretan bide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeko abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuaren 4.4 eta 21.2 artikuluetan xedatutakorekin bat. 23. artikuluan aipatzen den helbide elektronikoan, jakinarazpena interesdunari helarazi eta hamar egun natural igarota, interesdunak ez baditu edukiak atzitu, jakinarazpena ezetsi duela ulertuko da. Izapidetzea egintzat joko da eta prozeduran aurrera jarraituko, non eta ez den egiaztatzen, ofizioz edo hartzaileak eskatuta, ezin izan direla edukiak atzitu arrazoi tekniko edo materiak direla medio.

6. artikulua.- Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

1.- Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.

2.- Eskabideak -eredua agindu honen eranskinean eta jarraian adieraziko den helbide elektronikoan dago- Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari helaraziko zaizkio eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea, Vitoria-Gasteiz) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako edozein egoitzatan aurkeztu beharko dira.

Era berean, eskabideak aurkez daitezke baliabide elektronikoen bidez. Eskabide-orria eskuragarri dago helbide elektroniko honetan:

http://www.interior.ejgv.euskadi.net/r42-avvg0004/eu/contenidos/ayuda_s ubvencion/avvg_ayudas_master_deusto/eu_masterud/avvg_ayudas_master_deusto. html

3.-. Eskatzaileek eskabidea, erantsitako egiaztapenekin batera, aurkez dezakete aukeratuko duten hizkuntza ofizialean. Halaber, eskabideko jardueretan eta prozedura osoan zehar, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, hala ezartzen baitute Euskararen erabilera arautzeko den azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek.

7. artikulua.- Eskakizunak egiaztatzea.

1.- Laguntza-eskabidearekin batera -curriculum europarra II. eranskinean argitaratzen da- agiri hauek ere aurkeztuko dira:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzea (NAN, pasaportea edo parekoa).

b) Laguntza eskatzen den prestakuntza-arloan (aukera-berdintasuna, emakumeen kontrako indarkeria, etab.) eskatzaileak duen esperientzia egiaztatzea.

c) Egoitza datuak egiaztatzea (laguntza eskatu aurretik eskatzailea urtebete gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egon dela frogatzen duen ziurtagiria).

d) «Hirugarren interesdunaren datuen alta». Eredua hemen:

http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/eu/contenidos/autorizacion/a lta_terceros/eu_7999/hirugarrenaren_alta.html

e) Eskatzaileak genero-indarkeriako esku-hartzearen arloan prestakuntza jasotzeko zer nolako interesa duen azaltzea (azalpen-memoria).

f) Deustuko Unibertsitatean onartua izana egiaztatzea (hori izan ezean, onarpen-eskabidearen kopia).

2.- Eskakizunak egiaztatzeko modua helbide elektroniko honetan zehaztuko da:

http://www.interior.ejgv.euskadi.net/r42-avvg0004/eu/contenidos/ayuda_s ubvencion/avvg_ayudas_master_deusto/eu_masterud/avvg_ayudas_master_deusto. html

3.- Eskabideek aukera hau ere izango dute: eskatzaileak baimena emango du berariaz diru-laguntza kudeatzen duen organoak agirien zati bat lor edo egiazta dezan eta horrek ez du galaraziko Administrazio Publikoarenak diren egiaztapen, kontrol eta ikuskapen ahalmenak gauzatzea.

4.- Jarraian zehazten diren laguntza hauen eskatzailearen betebeharrak erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egin ahal izango dira -eskabidean dago eredua-:

Eskabidearen berri ematea eta, hala badagokio, beste administrazio, erakunde publiko edo erakunde pribaturen batek xede bera duten diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman izana jakinaraztea.

Eskatzaileak egiaztatzea ez zaiola ezarri laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko administrazio-zehapenik edo zigor penalik eta ez duela horretarako gaitasunik gabe uzten duen inolako lege-debekurik.

Eskubide hau izateko, indarrean den legedian ezarritako eskakizunak betetzea, laguntza jaso ahal izateko eskakizunak egiaztatu ahal izatea eta laguntzaz baliatzen den artean eskakizunok beteko direla hitz ematea.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz, eskatzaileak ez duela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik adieraziko da.

Erantzukizunpeko adierazpenarekin batera doan edo sartzen den edozein datu, adierazpen edo agiriren oinarrizko zehaztasunik ezak, faltsukeriak edo ez aipatzeak prozeduran jarraitzeko ezintasuna zehaztuko du horren berri dagoen momentutik, eta horrek ez die kalterik eragingo gerta litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administraziokoei.

Halaber, gisa horretako egoera dagoela adierazten duen Administrazio Publikoaren ebazpenaren bidez, interesdunak itzuli beharra duela adierazi ahal izango da, eta denbora jakin batean, ezin izango duela helburu bererako prozedura hasteko eskatu; guzti hau aplikatzekoak diren arauetan xedatutakoaren arabera.

5.- Beharrezkoa dela uste izanez gero, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak informazio gehiago eskatu ahal izango du.

6.- Laguntza ukatuz gero, aurkeztutako agiriak berreskuratu egin ahal izango dira, eta horretarako hilabeteko epea egongo da Herrizaingoko sailburuaren agindua argitaratzen denetik, baldin eta ebazpen horren aurkako errekurtsorik jartzen ez bada. Izan ere, errekurtsoa jartzen bada, epea errekurtsoa ezesteko ebazpena jakinarazten denetik aurrera zenbatuko da.

8. artikulua.- Aurkeztutako eskabideetako akatsen zuzenketa.

Diru-laguntzetarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 7. artikuluan eskatutako agiriren bat falta izanez gero, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko du, eta hamar laneguneko epea emango du horretarako, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita. Horrez gain, eskatzaileari ohartaraziko zaio eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela; ezesteko, aurretiaz, ebazpena emango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan agindutakoari jarraiki.

9. artikulua.- Hautaketa Batzordea.

Aurkezten diren eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, Hautaketa Batzordea eratuko da eta kide hauek izango ditu:

Batzordeburua:

- Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

Mahaikideak:

- Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

- Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

- Idazkaria: Herrizaingo Saileko letratu bat.

10. artikulua.- Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

Diru-laguntzak emateko, jarraian adieraziko diren irizpideak hartuko ditu kontuan Hautaketa Batzordeak, bakoitzari emandako puntuen arabera:

a) Unibertsitateko prestakuntza egokia izatea Masterraren edukietarako. 20 puntu gehienez.

b) Curriculumaz kanpoko prestakuntza osagarria. 20 puntu gehienez.

c) Arlo akademikoan egindako lanak: irakaskuntzan laguntzea, ikerlanak, etab. 10 puntu gehienez.

d) Boluntario zein profesional gisa egindako lanak. 20 puntu gehienez.

e) Hizkuntzak. 10 puntu gehienez.

f) Masterra egiteko arrazoi eta zio pertsonalak (eskuz idatzitako gutunean). 20 puntu gehienez.

11. artikulua.- Diru-laguntzen zenbatekoa.

Diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa gutxienez matrikulak duen balioaren % 50 izango da.

4. artikuluan aurreikusten diren hamabost onuradun baino gutxiago badaude, dotazio-soberakina onuradunen artean banatuko da modu proportzionalean, baina ezin izango da matrikularen % 100 baino gehiago jaso.

12. artikulua.- Bateragarritasuna beste laguntza batzuekin.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, gain-finantzaketarik gertatu ezean. Gain-finantzaketarik izanez gero, diru-laguntza gehieneko mugaraino murriztuko da.

13. artikulua.- Ebazpena.

1.- Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu eskaerak, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, bere proposamena bidaliko dio Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari. Horrek ebazpen adierazia emango du. Ebazpen horrek amaiera emango dio lehiaketari eta diru-laguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko du. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Orobat, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jendeak horren berri izan dezan.

2.- Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak ez du azkenduko administrazio bidea eta beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabete pasatu baino lehen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

3.- Agindu honen itzalpean aurkezten diren eskaerak ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriaren Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan interesdunari ez bazaio ebazpenik jakinarazi, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko da, hala ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikulua.

4.- Ebazpenean, pertsona onuradunen zerrenda jasotzeaz gain, ordezkoen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko.

14. artikulua.- Onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun diren pertsonek betebehar hauek izango dituzte, betiere:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Horrelakoetan, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean onuradunek ukoa berariaz adierazten ez badute, diru-laguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza xede jakin bat betetzeko ematen denez, xede horretarako erabili behar da, eta prest egon behar da Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak diruz lagunduko diren jarduerak noiznahi begizta ditzan onartzeko.

c) Kontrol Ekonomiko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan dihardutela deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen duten informazioa eman behar diete.

15. artikulua.- Diru-laguntza ordaintzea.

Diru-laguntza zatika ordainduko da, bi alditan: lehenik, emandako diru-laguntzaren ehuneko laurogei, 14.a) artikuluan aurreikusitako epea igarota, berariaz uko egiten ez bada, eta, ondotik, gainontzeko % 20a, ikasturtearen lehen seihilekoan onuradunak zer nolako asistentzia eta aprobetxamendua izan duen azaltzeko Deustuko Unibertsitatearen jarraipen-txostena helarazi eta gero ordainduko da.

16. artikulua.- Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

1.- Diru-laguntza emateko baldintzaren bat aldatzen bada, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatuz gero eta, betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada, edo bestelako entitate publikoren edo pribaturen batek, aldi berean, laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da.

2.- Aurreko artikuluan aipatutako agiriak edo, bestela, artikulu honetako aurreko paragrafoan aipatutakoa, jaso ondoren, eta agiriak aztertu eta ebaluatu ondoren, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez, emandako diru-laguntza aldatu eta/edo likidatuko du; horrez gainera, hala badagokio, diru-laguntzen zenbatekoak egokituko ditu; beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabete pasatu baino lehen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

17. artikulua.- Baldintzak ez betetzea.

Diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetako bat betetzen ez dela jakinez gero, eta, batez ere, Masterreko klaseetara arrazoirik eman gabe joan ezean edo hura bertan behera utziz gero, jasotako zenbatekoa eta hari dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Gainera, bidezko ekintzak abiarazi ahal izango dira.

18. artikulua.- Dirua itzultzeko prozedura.

Ezarritako baldintzak eta/edo betebeharrak betetzen ez direla eta, emandako diru-laguntza ezeztatu eta, hala badagokio, diru-laguntza itzultzeko jarraituko den prozedura abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoari lotuko zaio. Dekretu horrek hau ezartzen du:

a) Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak interesdunari jakinaraziko dizkio prozeduraren hasiera eta hori oinarritzeko arrazoiak eta 15 egun balioduneko epea emango dio, interesdunak egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko.

b) Alegazioak jaso edo alegaziorik egin gabe epea pasa ondoren, prozedura amaitutzat joko da, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea eta beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Herrizaingoko sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ebazpenean adierazten bada ez direla baldintzak bete, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat joko da eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta ezarri behar zaizkion legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko aginduko da. Dirua bi hileko epea amaitu baino lehen itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko epealditzat joko da.

c) Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin ahal izateko, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoaren arabera.

d) Ezar daitezkeen arauak ez betetzeagatik, emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura betetzeko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, artikulu honetan arautzen denari jarraikiz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Herrizaingo sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 5a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala