133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3546
26/2011 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, hiru urtetik beherako haurren eskolak eta horientzako asistentzia- eta hezkuntza-arreta kudeatzeko Haurreskolak Partzuergoa eratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmenen eredua argitaratu zuen urriaren 20ko 16/2003 Ebazpena aldatzeko dena.
2003ko uztailaren 29an egindako bilkuran, Jaurlaritzaren Kontseiluak hiru urtetik beherako haurren eskolak eta horientzako asistentzia- eta hezkuntza-arreta kudeatzeko Haurreskolak Partzuergoa eratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmenen eredua onartu zuen, eta 2003ko abenduaren 26ko EHAAn (252. zenbakia) argitaratu zen, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urriaren 20ko 16/2003 Ebazpenaren bidez.
Bestalde, ordura arte, aipatu hitzarmena izenpetua zuten udalen zerrenda aldatu egin da; ondorioz, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urriaren 20ko 16/2003 Ebazpenaren II. eranskina aldatu behar da.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urriaren 20ko 16/2003 Ebazpenaren II. eranskina aldatzea, honela, hiru urtetik beherako haurren eskolak eta horientzako asistentzia- eta hezkuntza-arretaren kudeaketa eratzeko Haurreskolak Partzuergoa izenpetu duten udalen zerrenda berria argitaratzen delarik (ebazpen honen eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 23a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
(Ikus .PDF)