Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3545

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2011ko ekainaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, gutxieneko produkzio-eta negozio-bolumenak eta gutxieneko ekoizle elkartekide kopurua ezartzen dituena, hain zuzen ere, haragitarako behi-aziendaren sektorean Ekoizpena Elkarrekin Merkaturatzen duten Nekazari Elkarte eta horien Batasunak delako izendapena jasotzeko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluak honako hau ezartzen du: «Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta».

Horrelako hutsak atzeman dira Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko ekainaren 10eko Aginduan, zeinen bidez gutxieneko produkzio-eta negozio-bolumenak eta gutxieneko ekoizle elkartekide kopurua ezartzen baitziren, hain zuzen ere, haragitarako behi-aziendaren sektorean Ekoizpena Elkarrekin Merkaturatzen duten Nekazari Elkarte eta horien Batasunak delako izendapena jasotzeko. Agindu hori 2011ko uztailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 125. zenbakian. Hona hemen zuzenketa:

Aginduaren lehenengo ebazpen-puntuan, 3394 (2) orrialdean, gaztelaniazko bertsioan, honela esaten du.

(Ikus .PDF)

Baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala