Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osasun eta Kontsumo Saila
3477

IRAGARKIA, Kontsumoko zuzendariak 2011ko maiatzaren 17an 48A001/68/2010 zehapen-prozeduran emandako ebazpena Campus Formacion Orientada SLri jakinarazteko dena.

48A001/68/2010 zehapen-prozeduran, Kontsumoko zuzendariak 2011ko maiatzaren 17an emandako ebazpenaren bitartez, Campus Formacion Orientada SLri (IFK: B-64464639; helbidea: Erroma hirib. 157-behea, Bartzelona) 1.000 euroko diru-zehapena ezarri zaio, izan ere, kontsumo arloko arau-hauste arin baten erantzule da, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50,4.a) artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Interesdunari aipatu ebazpena jakinarazteko ahaleginak ez du izan aldeko emaitzarik; beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriaz, iragarki hau argitaratzen da. Halaber, jakinarazten zaio eze, aipatu ebazpenak ez duela amaitzen administrazio-bidea, eta Osasun eta Kontsumoko sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada delako ebazpenaren jakinarazpena, jakinarazpen egunetik hurrengo hileko 5. egunaren bitartean egin beharko da ordainketa, eta egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitartean. Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean egin beharko da ordainketa, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera bitartean.

Zehapenaren titularraren izena eta espedientearen zenbakia aipatuaz egin beharko da diru-sarrera, ondoko banketxe eta kontu-korrontean:

BBK

Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusia

20950611013239068030 K/K

Zehapena adierazitako borondatezko epe horretan ordaindu ezean, premiamendu-bidean ordainaraziko da bere ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 6a.

Kontsumoko zuzendaria,

ANA MARÍA COLLIA POSADA.


Azterketa dokumentala