Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3476

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren zerrendatzen diren espedienteei buruzkoa (118/2007 Dek./Zuz.2011-05-17).

M.ª Dolores García Garcíak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ediktu hau egin du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da eskatzaileei (ediktu honen bukaeran agertzen dira) berariaz jakinaraztea uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuan jasotzen diren diru-laguntzei buruzko ebazpenak (118/2007 Dekretua, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena).

Aipatutako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri dute interesdunek Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzan (Donostia kalea z.g., 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ukatzeko ebazpenak direnez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.

Ebazpen horrek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 17a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala