128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
3473
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Larrialdi Zerbitzua Tetra teknologiako terminal eramangarriz hornitzeko espedientearen lizitazioa egiteko irekitako prozedurari dagokiona.
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako entitate publikoa; Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 61 52, faxa: 945 00 63 45.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erakunde Zentrala - Erosketen, Obren eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Espediente-zenbakia: G/150/20/4/1199/OSC1/0000/062011.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Larrialdi Zerbitzua Tetra teknologiako terminal eramangarriz hornitzea.
b) Loteak eta kopurua: bai, 2.
c) Gauzatzeko lekua: hainbat osasun zentro.
d) Gauzatzeko epea: 2011ko abenduaren 31ra arte.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 63.780 euro (BEZik gabe) eta 75.260 euro (BEZa barne).
5.- Behin-behineko bermea: ez.
6.- Agiriak eta argibideak: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Erakunde Zentrala; Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 00 62 76, Telefaxa: 945 00 63 45.
7.- Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez.
b) Bestelako eskakizunak: ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala. ikus oinarriak egiaztatzeko aurkeztu beharreko agiriak zeintzuk diren jakiteko.
8.- Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko uztailaren 22ko 13:30a.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan eskatutakoak.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1. puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.- Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.
Formulen bidez aplikatzekoak diren irizpideak: 90 puntu.
- Irizpide ekonomikoa: 80 puntu.
- Hornitze-epeari buruzko irizpideak: 5 puntu.
- Bermeei buruzko irizpideak: 5 puntu.
Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: 10 puntu.
- Hobekuntzei buruzko irizpidea: 10 puntu.
Ikus irizpideen garapena: administrazio-klausula zehatzen karatulako 30. puntuan adierazitakoa.
10.- Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
Entitatea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Erakunde Zentrala; Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz.
Eguna: 2010eko uztailaren 29a; ordua: 10:00ak.
b) Aplikatzeko formula-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea.
Entitatea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Erakunde Zentrala; Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz.
Eguna: 2011ko abuztuaren 22a.
Ordua: 10:00ak.
11.- Bestelako argibideak.
12.- Iragarkien gastuak: 406,49 euro.
13.- Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 22a.
Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,
ÁLVARO SÁENZ DE VITERI BELLO.