128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Ekonomia eta Ogasun Saila
3472
LEHIAKETA. Disko kabina baten hornidura eta instalazioa eta SANen birmoldaketa kontratatzeko iragarkia (Espedientea: 15/2011).
1.- Esleipena egiten duen erakundea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) Arlo Juridiko-Administratiboa.
c) Espediente-zenbakia: 15/2011.
2.- Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: disko kabina baten hornidura eta instalazioa eta SANen birmoldaketa.
b) Erlo eta zenbaki bidezko banaketa: ez dago.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea / entregatzeko epemuga: 45 egun natural.
3.- Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: alderdi ekonomikotik abantailatsuena den eskaintza.
4.- Lizitazio oinarriaren aurrekontua.
Lizitazio oinarriaren aurrekontua 312.000 eurokoa da guztira, BEZa barne (264.406,78 euro + BEZa 47.593,22 euro).
5.- Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
6.-Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.
d) Telefonoa: 945 01 75 00.
e) Telefaxa: 945 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko epemuga: ez da ezarri.
7.- Kontratistaren betebehar bereziak.
Administrazio Klausula Berezien Pleguaren azaleko 29.2 klausulan xedatutakoak. Ondoren, eskaintza egiteko gonbidapena jasoko duten enpresak aukeratzeko betekizunak eta irizpideak zehazten dira.
a) Sailkapena: ez dago.
b) Beste betekizun batzuk:
- Gutxienez azken hiru ekitaldietako batean izan den negozio bolumen osoaren zenbatekoa bostehun mila eurokoa (500.000) edo hortik gorakoa izan beharko da.
- Enpresa lizitatzaileari eskatuko zaio kontratu honen antzeko izaera eta zenbatekoa duen kontratu bat egin izana frogatzeko, gutxienez.
Horretarako, hain zuzen, ondokoak aurkeztu behar dira:
- Enpresak azken hiru ekitaldietan izan duen negozio kopuru osoaren eta egin dituen horniduren gaineko adierazpena.
- Azken hiru urteetan egindako hornikuntzen zerrenda, horien zenbatekoa, datak eta xede publikoa nahiz pribatua adierazita.
8.- Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.
a) Aurkezpenaren epemuga: 2011ko abuztuaren 29a, 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausula berezien agirian zehazten denaren arabera.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika Erakundeko (EUSTAT) bulego nagusietan (Donostia kalea, 1 zenbakia, Vitoria-Gasteiz).
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, gutun-azal itxiak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaketen onarpena: ez da aldaketarik onartzen.
f) Prozedura mugatua eginez gero, aurreikuspenen arabera eskaintza aurkezteko gonbidapena jasoko duen enpresa kopurua (edo gehieneko eta gutxieneko kopurua): ez dago.
9.- Eskaintzen irekiera.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Data: 2011ko irailaren 19a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.- Beste argibide batzuk.
a) Esleitzeko irizpideak.
- Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatu daitezkeen irizpideak.
- Aplikatu baino lehen balio-judizioa egitea dakarten irizpideak.
(Ikus .PDF)
Eskaintza ekonomikoa hurrengo formularen arabera hartuko da kontuan: (Esk - Han) / Marjina) * Garrantzia. Non:
Garrantzia = 25 puntu.
Han = 312.000 prezio handiena, BEZa barne.
Esk = «Enpresak aurkeztu duen prezio-eskaintza».
Marjina = Bi balio hauetako handiena:
1.- Geh. % 25 (78.000).
2.- Kenketaren emaitza = Geh - (gutxieneko Esk).
% 25etik gorako beherapena egon bada).
Horrenbestez, inork ez badu Geh % 25etik gora murrizten puntu bat emango da Geh murriztutako 3.120 euroko.
2. eta 3. irizpideetako azpi-irizpideak hobekuntza bakoitzean aplikatu beharreko formula honen arabera beteko dira:
(Hobekuntza / Hobekuntza Marjina) * Hobekuntzaren garrantzia. Honako xehetasunekin:
Hobekuntza = eskatutakotik hobetu dena.
Hobekuntza marjina = Bi balio hauetako handiena:
1.- Marjina zutabeko balioa.
2.- Egin den hobekuntzarik onena.
Hobekuntzaren garrantzia = «Hobekuntzari emandako garrantzia».
Formula guztietan hamarren batera biribilduko da.
- Aplikatu baino lehen balio-judizioa egitea dakarten irizpideak:
(Ikus .PDF)
b) Edozein kontsulta egiteko deitu Eustaten Informatika Arlora (telefonoa: 945 01 75 28).
11.- Iragarkien gastuak: adjudikaziodunak ordainduko ditu lehiaketa honen lizitazioaren eta adjudikazioaren ondoriozko gastuak.
12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2011ko ekainaren 21a.
13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo web gunea: htpp://www.contratacion.info.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 22a.
Zuzendari nagusia,
FRANCISCO JAVIER FORCADA SAINZ.