Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
3470

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 1693/10 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian 1693/10 judizio monitorioa bideratu da, Financiera El Corte Inglés EFCSAk eskatuta, Maria Purificacion Larrea Zatonen aurka, kontratu batzuk direla-eta. Prozedura horren gainean ebazpena eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

83/2011 DEKRETUA

Eman duen idazkari judiziala: Cristina Rubio Domingo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaikako otsailaren hamazazpia.

XEDAPENAK

1.- Jarduketa hauek artxibatzea erabaki da.

2.- Eman bedi Financiera El Corte Inglés sozietateari 320 euro itzultzeko agindua.

3.- Jakinaraz bekio Financiera El Corte Inglés sozietateari, behar izanez gero, betearazpena abiarazteko eska dezan -ordaintzeko dauden 0,83 eurori dagokionez-, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, baldin eta eskatutako zenbatekoa 900 eurotik gorakoa bada.

Aurka egiteko modua: epaitegi honetan berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena eteterik (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 25 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, diru-kopuru hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. Kontuaren zenbakia da. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuskapena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Maria Purificacion Larrea Zaton demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako maiatzaren hamahiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala