128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3469
EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 156/11 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratuak, honako hau
Jakinarazten dut: Epaitegi honetan bideratu da, Sofia de Marcos Jiménez, Álvaro Dobarco Lopez, Cristina Dobarco Lopez, Eduardo Dobarco Lopez, Maria de las Mercedes Dobarco Lopez, Marta Dobarco Lopez, Rocio Dobarco Lopez, Maria Luisa Fernández Martinez, Dolores Jiménez Grijalba eta Josefina Martinez Ugartek eskatuta, segidakoko traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen gainean bideratutako 156/11 prozedura, ondoko finkari dagokiona: hiri-finka, Laguardiako kale Nagusiko seigarren zenbakian kokatuta dagoen etxea; koba, solairu planoa, solairu nagusia, bigarren solairua, hirugarrena eta ganbara ditu, eta hamabost metro eta berrogeita zazpi zentimetroko zabalera eta zazpi metro eta hamazortzi zentimetroko sakonera ditu. Honako hauek ditu mugakide: sartu eta eskuinera José Gamarra eta beste batzuk, ezkerretara José Ignacio Bezares eta beste batzuk eta atzealdean Lucía Velar.
Finkaren egungo inskripzioa honela dago jasota: zatitu gabeko laurden bat Mariano Victoriano Juarreroren izenean, erosketa alargun zelarik egina, mila zortziehun eta laurogeita bederatziko apirilaren hogeita zazpian Plácido Aragón Logroñoko notarioaren aurrean baimendutako eskrituraren arabera, zeinek mila zortziehun eta laurogeita hamahiruko apirilaren hamaikako 6. inskripzioa eragin baitzuen; zatitu gabeko laurden bat Mariano Victorino Juarreroren izenean, betiere hipotekako 7. inskripziotik ondorioztatzen denaren arabera, non honako hau esaten duen hitzez hitz laurden bat Vicente bere aitarengandik jasotako jaraunspen gisa, betiere hiri honetako hamaseigarren liburu zaharreko laurogeita hamalaugarren orrialdeari eginiko ehun eta hogeita bosgarren oharpenaren arabera; zatitu gabeko bi hamaseiren Mariano Victorino Juarreroren izenean, jaraunspena dela medio, Felipe Barrena Gasteizko notarioaren aurrean mila, zortziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hamabian baimendutako eskrituraren arabera, mila bederatziehun eta bederatziko irailaren 15eko 14. inskripzioa eragin zuena.
Probidentzia bidez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bitartez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei bai eta Mariano Victoriano Juarreroren jaraunsle ezezagunei ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 6a.
IDAZKARIA.