Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
3468

EDIKTUA, 19/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 19/2011 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Manuel Beroz Larburu.

Abokatua: Herreros Ibarra German.

Prokuradorea: Amunarriz.

Demandatua: Xavier Caraciolo Irazu.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da, eta honakoa da epaitza:

Zati batean baiesten da Manuel Beroz Larburuk Xavier Caraciolo Irazuren aurka aurkeztutako demanda, eta demandatua kondenatzen da demandatzaileari 2.823,78 euro ordaintzera.

Zenbateko horrek diruaren legezko interesa sortuko du, 2011ko urtarrilaren 13tik epai hau ematen den arte, eta egun horretatik hasi eta erabat ordaindu arte, berriz, bi puntu gehiagoko interesa sortuko du.

Ez da ezer erabaki prozesuko kostuak ordaintzeari buruz; hortaz, alderdi bakoitzak bereak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1890 0000 13 0019 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria). Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Demandatu Xavier Caraciolo Irazuren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2011ko maiatzaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala