Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3467

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten gainean bideratutako 203/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Raúl Fernández Méridak, Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizenak,

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, finkak inmatrikulatzeko jabari-espedienteari buruzko 203/11 prozedura bideratu da, Maria Dolores Ortolachipi Perezek eskatuta. Hauek dira finkak:

a) 1. finka, 1990eko abuztuaren 28ko eskriturako 1. puntuko deskripzioaren arabera. landa-finka, La Llana inguruan, Regomedo auzoan, Artzentaleseko udalerrian. Azalera: hektarea bat eta hirurogei area. Mugakideak: iparretik, San Jinésen jaraunsleak; hego eta ekialdetik, Colisa ibaia; eta mendebaldetik, herri-bidea.

Artzentaleseko Katastroko 11. poligonoko 90. partzela da, eta katastro horretan honako datu hauek dituzte: 16.598,52 m2-ko azalera du, eta honako hauekin egiten du muga: iparretik, Kolitzape SL (59 eta 66 zenbakiko partzelak); ekialdetik, Francisco Javier Ilarduya Ahedo (68 eta 69 zenbakiko partzelak), Amalurra Ostatua SL (71 zenbakiko partzela), Guillermo Aldana Iparraguirre (89 zenbakiko partzela) eta Ramón Otaola-Urruchi González (86 zenbakiko partzela); hegotik, Guillermo Aldana Iparraguirre (87, 88 eta 89 zenbakiko partzelak), Ramón Otaola-Urruchi González (86 zenbakiko partzela); eta mendebaldetik, herri-bidea.

b) 2. finka, 1990eko abuztuaren 28ko eskriturako 4. puntuko deskripzioaren arabera. Etxaldea, La Roturako auzo eta leku berean. Berrogeita hamalau area eta laurogeita bost zentiareako azalera du. Mugak: iparretik, Antonio Aldana; hegotik, herri-lurrak; ekialdetik, Antonio Aldana; eta mendebaldetik, herri-lurrak.

Artzentaleseko Katastroko 12. poligonoko 60. partzela da.

Katastroan, 7.280,71 m2-ko azalera du, eta honako muga hauek ditu: iparretik, Angel Artolachipi Soriano (55 zenbakiko partzela), Artzentaleseko udaletxea (70 zenbakiko partzela), Angel Artolachipi Soriano (54 zenbakiko partzela) eta herri-erabilerako bidea; ekitalditik, Guillermo Aldana Iparraguirre (59 zenbakiko partzela); hegotik, Artzentaleseko udaletxea (63 zenbakiko partzela); eta mendebaldetik, Artzentaleseko udaletxea (63 zenbakiko partzela).

Egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat etorriaz, idazki honen bitartez dei egiten zaie ondokoei: Josefa Peña Lanzagortari, bere ezkontideari edo jaraunsleei, bai eta eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei ere, hamar egunean espedientean ager daitezen eta bidezko deritzotena alega dezaten. Epea ediktu hau argitaratzen den egunetik hasiko da.

Balmasedan (Bizkaia), 2011ko maiatzaren 20a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala