128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3465
EBAZPENA, 2011ko ekainaren 14koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Oxfordeko Unibertsitateko St Antony,s College-n ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzen duena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko azaroaren 9ko Aginduaren bidez Oxfordeko Unibertsitateko St Antony’s College delako zentruan ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat emateko deia egin zen.
Eskatzaileen ebaluazioa bukatu ondoren, Aukeratze-batzordeak proposatuta eta Oxfordeko Unibertsitateko St Antony’s College-ko Gobernu Kontseiluaren adostasunarekin,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Oxfordeko Unibertsitateko St Antony’s College-n ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzea Noé Cornago Prieto jaunari 2011-2012 ikasturterako.
Onuradunak 29.250 euroko diru-laguntza jasoko du 2011-2012 ikasturterako, eta honela desglosatuko da:
- Ikertzaile bisitariaren mantenu-gastuak ordaintzeko 24.750 euro: 2.750 euro hileko.
- 4.500 euro, ikertzaile bisitariak mintegi bat antolatu eta garatu dezan.
Halaber, 18.106 euroko dirulaguntza emango da St. Antony’s College-k ematen duen laguntza material edo teknikorako (administrazio-laguntza, lan-espazio baten erabilpena, 12 «High Tables»era sartzea, «Combine Common Room» erabiltzea, hall-a erabiltzea). Izan ere, Eusko Jaurlaritzak S. Anthony’s Collegeri emango dio dirulaguntza hori, hitzartutako lankidetza-hitzarmenean xedatutakoaren arabera.
Halaber, onuradunek istripu eta osasun-laguntza asegurua izango dute. Interesatuaren ezkontidea eta 25 urte baino gutxiagoko seme-alabak atzerrira badoaz onuradunarekin, honek eskatuz gero, aseguru hau luzatu ahal izango da eurentzat ere. Aseguru hau baita ere antolamendu juridikoak edozein frogagirien bitartez onartutako izatezko bikoteentzat izango da.
Dirulaguntza ordaintzeko, honela jokatuko da:
a) St Antony's College-k hitzartutako hilerokoak ordainduko dizkio ikertzaileari. Lehenengo hilerokoa Oxford-era iristean ordainduko zaio.
b) Mintegiak antolatzeak eragindako gastuak ordainduko dizkio ikertzaileari St Antony’s College-k, aldez aurretik azalpen zehatza ikusi eta egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
Bigarrena.- Uko egiten den kasuetarako edo diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzen den kasuetarako edo antzeko beste egoera batzuetarako ordezko hauek izendatzea:
1.- Pedro María Fernández de Larrinoa y de Pablos.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortuko eta beraren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 14a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.