Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
3462

1137/2011 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Ignacio Armentia Fructuoso jauna Debagoieneko Ospitaleko zuzendari gerente kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 2966/2010 Ebazpenaren bidez, Juan Ignacio Armentia Fructuoso jauna izendatu zen Debagoieneko Ospitaleko zuzendari gerente.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Juan Ignacio Armentia Fructuoso jauna Debagoieneko Ospitaleko zuzendari gerente kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.- Ebazpen honek 2011ko ekainaren 9tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesatuari eta Debagoieneko Ospitaleari jakinaraztea.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala