128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
3461
1134/2011 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jesús Muñoz Fernández jauna Santiago Ospitaleko zuzendari gerente kargutik kentzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 1442/2005 Ebazpenaren bidez, Jesús Muñoz Fernández jauna Santiago Ospitaleko zuzendari gerente izendatu zen.
Aztertuta geratu dira ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak. Ondoren, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Jesús Muñoz Fernández jauna Santiago Ospitaleko zuzendari gerente kargutik kentzea, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.- Ebazpen honek 2011ko ekainaren 9tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari, Santiago Ospitaleari eta Bilboko Eskualdeari jakinaraztea.
Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.