128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3459
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «116/2009 Dekretua, ekainaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordea kargutik kentzea xedatzen duena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Horrelako hutsak atzeman dira ekainaren 7ko 116/2009 Dekretuaren testuan (2011ko ekainaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 110. zenbakia). Dekretu horren bidez, Ingurumeneko sailburuordea kargutik kentzea xedatzen da. Honela zuzendu da:
Laburpenaren 110 (2) orrialdean, eta xedapenaren idazpuruan, 3059 orrialdean,
honela dio:
«116/2009 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordea kargutik kentzea xedatzen duena».
Baina honela esan behar du:
«116/2011 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordea kargutik kentzea xedatzen duena».