Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Euskal Herriko Unibertsitatea
3457

ERABAKIA, 2011ko maiatzaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Ekonomia Aplikatua I Sailaren Arautegia aldatzeko dena.

1.- Ekonomia Aplikatua I Sailaren Arautegiko 6. artikuluak honako hau dio:

«1.- Ekonomia Aplikatuak I Sailak bi sail-atal ditu:

a) Bizkaiko Campuseko Sail Atala, egoitza Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean daukana. Bizkaiko Campuseko ikastegietara atxikitako Ekonomia Aplikatua I Saileko irakasleak daude aipatutako sail-atalaren barruan.

b) Gipuzkoako Campuseko Sail Atala, egoitza Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan daukana. Gipuzkoako Campuseko ikastegietara atxikitako Ekonomia Aplikatua I Saileko irakasleak daude aipatutako sail-atalaren barruan.

2.- Saileko Kontseiluak erabaki zuen, 2010eko ekainaren 22an, bere araudiaren 6. artikulua aldatzea, Arabako sail-atala sortzeko.

3.- Ekonomia Aplikatua I Sailaren Arautegiak dio Gobernu Kontseiluari dagokiola ematea behin betiko onespena sailaren arautegian egindako aldaketei».

Adierazitakoa kontuan hartuta, idazkari nagusiak hala proposaturik, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.- Ekonomia Aplikatuaren I Sailaren Arautegiko 6. artikuluaren edukia aldatzea. Artikulu hori honela geratuko da:

«1.- Ekonomia Aplikatuak I Sailak hiru sail-atal ditu:

a) Arabako Campuseko Sail Atala, egoitza Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan daukana. Arabako Campuseko ikastegiei atxikitako Ekonomia Aplikatua I Saileko irakasleak daude aipatutako sail-atalaren barruan.

b) Bizkaiko Campuseko Sail Atala, egoitza Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean daukana. Bizkaiko Campuseko ikastegiei atxikitako Ekonomia Aplikatua I Saileko irakasleak daude aipatutako sail-atalaren barruan.

c) Gipuzkoako Campuseko Sail Atala, egoitza Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan daukana. Gipuzkoako Campuseko ikastegiei atxikitako Ekonomia Aplikatua I Saileko irakasleak daude aipatutako sail-atalaren barruan».

Bigarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Leioa, 2011ko maiatzaren 26a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

EVA FERREIRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala