128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
Euskal Herriko Unibertsitatea
3456
ERABAKIA, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, 2011ko maiatzaren 26koa, UPV/EHUko Euskal Kriminologiaren Euskal Institutuaren arautegia aldatzeko dena.
1.- Kriminologiaren Euskal Institutuaren Arautegiko 12.1 artikuluak honakoa dio:
«1.- KREIko Ohorezko Batzordea Zuzendariak, Zuzendariordeek, Idazkariak, KREIko Kontseiluak izendatutako pertsona batek, eta Kriminologiaren Euskal Institutuko Ohorezko Kideek aukeratutako lau ordezkarik osatuko dute.»
2.- Institutuko Kontseiluak erabaki zuen, 2009ko irailaren 16an, Kriminologiaren Euskal Institutuaren Arautegiko 12.1 artikulua aldatzea, honako hau xedatzeko: KREIko Kontseiluak bost ordezkari hautatutako ditu Kriminologiaren Euskal Institutuko ohorezko kideen artetik, KREIko Ohorezko Batzordeko kide izan daitezen.
3.- UPV/EHUko Ikerketa Institutuen Oinarrizko Arautegiak dio Gobernu Kontseiluari dagokiola ematea behin betiko onespena institutuen arautegietan egindako aldaketei.
Adierazitakoa kontuan harturik, idazkari nagusiak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak
ERABAKI DU:
Lehenengoa.- Kriminologiaren Euskal Institutuaren Arautegiko 12.1 artikuluaren edukia aldatzea. Artikulu hori honela geratuko da:
«1.- KREIko Ohorezko Batzordea honako hauek osatuko dute: KREIko zuzendariak, zuzendariordeek, idazkariak, eta KREIko Kontseiluak Kriminologiaren Euskal Institutuko ohorezko kideen artetik hautatutako bost ordezkarik.»
Bigarrena.- Agindua ematea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Leioa, 2011ko maiatzaren 26a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.
Idazkari nagusia,
EVA FERREIRA GARCÍA.