Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
3392

IRAGARKIA, Giza Eskubideei buruzko 2011ko publizitate-kanpainarako, telebistan, prentsan eta irratian publizitate-espazioak planifikatu eta erosteko zerbitzuak kontratatzeko dena (Espedientea: A-027/DJAP/2011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-027/DJAP/2011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: klausula administratibo zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hilabete (azaroaren 11tik abenduaren 10era), kontratua gauzatu eta biharamunetik 2011ko abenduaren 31ra.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen-irizpide:

Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak:

- Eskaintza ekonomikoa: 50 puntu.

Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

- Baliabideen plana: 50 puntu.

Karatulan azaldutako azpi-irizpide eta haztapenen arabera.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: Lizitaziorako gehienezko aurrekontua: ehun eta bost mila bederatziehun eta hogeita hamabi euro eta hogei zentimo (105.932,20) + hemeretzi mila eta hirurogeita zazpi euro eta laurogei zentimo (19.067,80), BEZari dagozkionak. Guztira: ehun eta hogeita bost mila (125.000) euro, BEZa barne.

5.- Behin-behineko bermea: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96. Faxa: 945 01 90 29.

e) Helbide elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko uztailaren 15a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Eskatzen den sailkapena: T taldea, 1 azpitaldea eta C kategoria.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: klausula administratibo zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko uztailaren 15a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehazten den edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1.- Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

2.- Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua.

3.- Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioaren araberako haztapena duten irizpideei buruzkoa («C» gutun-azala irekitzea).

- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

- Helbidea: Donostia kalea 1, erdiko M eraikina, 2. solairua.

- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Eguna: 2011ko uztailaren 21a.

- Ordua: 11:00ak.

b) Formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez baloratu daitezkeen alderdiei buruzkoa, ekonomikoa («B» gutun-azalak irekitzea).

- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

- Helbidea: Donostia kalea 1, erdiko M eraikina, 2. solairua.

- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Eguna: 2011ko uztailaren 28a.

- Ordua: 11:00ak.

10.- Bestelako argibideak: pleguetan zehaztuta daude.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net/contratacion edo www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 16a.

Justiziako sailburuordea,

MARÍA VICTORIA CINTO LAPUENTE.


Azterketa dokumentala