Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
3386

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 8koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu dituen Hirigintzako XXXIII. ikastaroa (Bilbon egitekoa) eta Hirigintzako XXXIV. ikastaroa (Donostian egitekoa) burutzeko deialdia zabaltzen duena. Aldi berean, ikastaro horietan parte hartzeko, 8 matrikula-beka eskatzeko deialdia egiten da.

«Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola-Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos» sortzeko, abian jartzeko eta antolatzeko den martxoaren 11ko 80/1986 Dekretuaren bidez Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen menpe geratu zen Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola (LHIEE). Lantzen dituen gaiak direla-eta, Lurralde Antolamenduaren eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailaren bultzada zuzena jasotzen du eta hirigintzako ikastaroak antolatzen ditu 1992. urtea geroztik, arlo horietan jarduten duten langile teknikoak prestatzeko eta birziklatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan, hirigintza-araubidea nabarmen aldatu da, 2006tik autonomia-erkidegoak berak eta estatuko administrazioak eman dituzten arauen ondorioz (2/2006 Legea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa; 105/2008 Dekretua; 11/2008 Legea, Hirigintza-jarduerez sortutako gainbalioetan erkidegoak izan behar duen parte-hartzea aldatzekoa, 2/2008 Legegintzako Errege Dekretua, Estatuko Lurzoruaren Legearen testu bategina onartu duena; 6/2010 Errege Dekretua; eta 2/2011 Legea, Ekonomia Iraunkorrari buruzkoa).

Bi ikastaroetan zehar aztertzen dira arau horiek guztiak, baina agerikoa da araudien aldaketek behartu egiten gaituela etengabe berritzera egitarauak eta haien edukiak.

Dena dela, hirigintza eta lurralde-antolamendua ez dira arau-multzo soil bat, biztanleriak habitat eta lurralde jakin batean dituen garapena eta bilakaera jakiteko ezagupenen eta horri buruzko tekniken multzoa baizik. Arrazoi horrek bultzatuta, hirigintzako, lurralde-antolamenduko eta ingurumeneko paradigma edo eredu berriak aztertuko ditugu.

Horrenbestez, garrantzi handikoa da, krisi-garaiotan hain justu, herri honen hirigintza eratzen duten proiektuak eta arauak behar bezala aztertzeko jakintzak izatea, eta, horren bidez, egun dauden arazoak eta hirigintzaren etorkizuneko aurreikuspenak aztertzea.

Nabarmendu behar da Bilboko XXXIII. eta Donostiako XXXIV. ikastaro horiek, hirigintza, lurralde-antolamendu eta ingurumenaren arloan lan egiten duten funtzionario, profesional eta akademikoz osatutako aditu-talde batek emango dituela. Ikastaroa hirigintza-jarduera horiek egin edo horien berri izan behar duten administrazioko eta sektore pribatuko eragile tekniko eta juridikoentzat, eta hirigintzaren alorrean lan egin nahi duten profesionalentzat eta graduatuentzat prestatu da, hirigintzaren teoria eta haren alderdi praktikoak ezagutu ditzaten

Hori dela-eta, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Deialdia.

Honen bidez, deialdia egiten da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mende dagoen Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) Bilbon antolatutako Hirigintzako XXXIII. Ikastarorako eta Donostian antolatutako Hirigintzako XXXIV. Ikastarorako. Aldi berean,ikastaro horietan parte hartzeko, 8 matrikula-beka eskatzeko deialdia egiten da.

2. artikulua.- Oinarriak.

Ikastaroak eta 8 matrikula-bekak arautuko dituzten oinarri bereziak finkatuko dira; hain zuzen, I. eranskinean jasota dauden horiek.

3. artikulua.- Eskabideak aurkezteko epea.

Bilbon egingo den ikasturte osoko deialdirako eskabideak aurkezteko, 55 egun naturaleko epea egongo da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; Donostian egingo den ikasturte osoko deialdirako eskabideak aurkezteko, berriz, epea 65 egun naturalekoa izango da.

Moduluren batera bakarrik joateko, modulua hasi baino, gutxienez, 20 egun natural lehenago aurkeztu beharko da eskabidea, lehenengo modulura joateko izan ezik, izan ere, lehen modulurako, aski izango da modulua hasi baino 10 egun natural lehenago eskabidea aurkeztea.

4. artikulua.- Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Ikastaro osoa nahiz haren modulu independenteak eskatu nahi dituzten pertsonek IV. eranskinean jasota dagoen eskabide normalizatua bete beharko dute, eta deialdian aipatzen diren agiriekin batera bidali beharko diote Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari, erakunde horren menpekoa den Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren egoitzara: Errekalde zumarkalea 18, 1.a, 48009 Bilbao, tel.: 94 403 16 00-04, faxa: 94 403 16 01, web orria: www.ivap.euskadi.net, posta elektronikoa: evetu@ivap.es.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu dituen ikastaroen deialdiaren testua eta eskabide-agiriak lortzeko interneteko helbidea: http://www.ivap.euskadi.net.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aipatutako edozein modutan aurkeztu daitezke eskabideak.

Eusko Jaurlaritzako langileek, sare korporatiboko kide direnek, JAKINA/IVAP/PRESTAKUNTZA IKASTAROAK automatrikulazioaren bidez egingo dute izen-ematea.

Toki- eta foru-administrazioetako langileek, berriz, Prestakuntzako koordinatzailearen bidez egin dezakete izen-ematea. Hark emango die onespena eskabideei eta hark igorriko du eskabide-zerrenda IVAPera, ohiko prozeduraren bidez. Prestakuntzako koordinatzailearen figurarik ez dagoen instituzio eta/edo erakunde publikoen kasuan, interesdunak berak helaraz dezake kasuan kasuko eskabidea, IV. eranskinaren arabera, eskabide-orria LHIEE-IVAPera zuzenduz.

Era berean, profesionalek eta graduatu-ondokoek eskabidea egin dezakete, LHIEE-IVAPera igorriz.

Bajaren bat gertatzen bada, interesdunek edo prestakuntzako koordinatzaileek LHIEEri jakinarazi eta egiaztatu egin beharko diote; bestela, matrikulak fakturatu egingo dira.

5. artikulua.- Modulu guztiak osorik egiteko epeak, «Hirigintza Diploma» eskuratzeko modulu teoriko-praktikoren bat, ikerketa-lanen bat edo hirigintzari buruzko goi-mailako ikastaroren bat egitea falta zaien ikasleentzat.

Lehen «Hirigintza Zuzenbideko Ikastaroa» izenburupean 1992tik 2005-2006 deialdietara bitartean (XXI. eta XXII. Hirigintza Ikastaroak) eman ziren ikastaroetan parte hartu zuten ikasleek -2006. urtekoa egin zutenak ere hor sartzen dira, urte horretan aldaketa handi bat izan baitzen hirigintza-araubidean- 2011-2012 ediziotako ikastaroak («XXXIII. eta XXXIV.» Hirigintzako Ikastaroak) soilik izango dituzte, «Hirigintzako Diploma» eskuratzeko falta zaizkien modulu teoriko-praktikoak gainditu, ikerketa-lan indibiduala aurkeztu edo hirigintzari buruzko goi-mailako ikastaroa egiteko.

Ikasle horiek ez badituzte baldintza guztiak betetzen 2011-2012 deialdia amaitzean, ikasle berriak direla usteko da hortik aurrera; horrenbestez, modulu guzti-guztiak egin eta deialdietan eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

6. artikulua.- Datu pertsonalen tratamendua.

Deialdi honetako parte-hartzaileen datu pertsonalak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen fitxategi automatizatu batean sartuko dira; fitxategi horren helburua IVAPek antolatutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak kudeatzea izango da. Fitxategi honen arduraduna IVAPeko zuzendaria da. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak arautu duen moduan, datuetara heltzeko, datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, eta datuen aurka egiteko eskubideak baliatu nahi izanez gero, jo ezazu IVAPen Idazkaritza Orokorrera: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari.

Bigarrena.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 8a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.

I. ERANSKINA

HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN (IVAP) MENDE DAGOEN LURRALDE ETA HIRI IKASKETETARAKO EUSKAL ESKOLAK (LHIEE) BILBON ANTOLATUTAKO HIRIGINTZAKO XXXIII. IKASTARORAKO ETA DONOSTIAN ANTOLATUTAKO HIRIGINTZAKO XXXIV. IKASTARORAKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK. ALDI BEREAN, IKASTARO HORIETAN PARTE HARTZEKO, 8 MATRIKULA-BEKA ESKATZEKO DEIALDIA EGITEN DA.

Lehenengoa.- Helburuak.

Hiriko eta lurraldeko arazoak arautzen dituzten lege-arloko teknikak aztertzea. Hirigintzari eta lurralde-antolamenduari buruzko oinarrizko ezagupenak aztertzea, bai teorian eta bai praktikan. Funtzionarioak, profesionalak eta graduatu-ondokoak ondo prestatzea, lurraldeko nahiz hiriko plangintzaren oinarri diren araubide juridikoak eta teknikoak eta bestelako gaiak hobeto jakin ditzaten. Hirigintzan eta lurralde-antolamenduan erabiltzen den metodologia aztertzea, ikasleei baliabide teknikoak eta juridikoak hobeto ezagutzen lagunduko baitie. EAEn eragina duten hirigintza- zein lurralde-antolamenduko arauak eta Ingurumeneko araudia ezagutzea eta aztertzea.

Bigarrena.- Norentzat.

Izendapen politikoko karguak, zuzendariak, A taldeko enplegatu publikoentzat, eta, salbuespenez, B taldeko langileentzat, hirigintzaren eta/edo lurralde-antolamenduaren alorrean lan egiten badute. Profesionalentzat, baldin eta goi-mailako unibertsitate tituluren bat badute, hirigintzarekin eta/edo lurralde-antolamenduarekin lotuta. Leku batzuk gordeko dira goi-mailako unibertsitate-graduatuentzat, lizentziatuentzat, ingeniarientzat eta arkitektoentzat. Azken horien kasuan, hirigintzaren alorrean egin behar dute lan.

Lehentasuna izango dute, lehendabizi, izendapen-karguek, zuzendariek, A taldeko enplegatu publikoek eta, azkenik, B taldekoek. Horien atzetik hartuko dira aurretiaz moduluak eginak dituzten eskatzaileak, eta, horien artean, modulu gehien egin dituztenak. Azkenik, ikastaroa lehen aldiz egiten duten profesional eta graduatuak sartu ahalko dira.

Espainiar unibertsitate-titulu ofizialen bat eduki behar da, edota Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko goi-mailako erakunde batek emandako titulua, titulua jasotako herrialdean master, gradu edo graduatu-ondoko ikasketetan sartzea ahalbidetzen duena. Halaber, Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrukoak ez diren heziketa-sistemen araberako tituludunak ere onartu ahal izango dira, euren tituluak homologatu beharrik izan gabe, baldin eta Unibertsitateak aurrez konprobatzen badu espainiar unibertsitate-titulu ofizialei dagokien prestakuntza maila berdina egiaztatzen dutela eta titulua jasotako herrialdean gradu-ondoko ikasketetan sartzea ahalbidetuta dutela, unibertsitate ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.- Ikastaroaren egitura akademikoa.

Ikuspegi akademikotik, hirigintzako XXXIII. eta XXXIV. ikastaroek honako osagai hauek dituzte:

1) Sei eskola-modulu teoriko-praktiko, nahitaez egin beharrekoak.

2) Praktikak, aukerakoak.

3) Norberaren azken ikerlana edo hirigintzako goi-mailako ikastaroa, nahitaez egitekoa.

4) Hirigintzako Diploma.

Moduluaren zk. Izena Iraupena Matrikula

I. Oinarrizko administrazio-zuzenbidea 68 ordu 442

II. Lurralde-antolamenduari buruzko araudia eta sektoreko eta ingurumenari buruzko legeria 68 ordu 442

III. Hirigintzako antolamendua eta plangintza 68 ordu 442

IV. Hirigintza-antolamendua egikaritzea (Hirigintza-kudeaketa) 84 ordu 642

V. Hirigintza-antolamenduaren bermea eta babesa (Hirigintza-Diziplina) 64 ordu 442

VI. Lanbide batean jarduteko proiektua 48 ordu 370

Ikastaro teoriko-praktikoa 400 ordu 2.674

VII. Erakundeetako edo enpresetako praktikak (aukerakoak) 600 ordu 0

VIII. Norberaren ikerlana edo Hirigintzako goi-mailako ikastaroa (nahitaez egitekoa)

Hirigintzako Diploma

A.- 6 eskola-modulu teoriko-praktikoak, nahitaez egin beharrekoak.

6 eskola-modulu teoriko-praktikoak 400 ordu

Lehenengo bost moduluak teoriko-praktikoak dira, eta, modulu bakoitza bukatzean, azterketa edo banakako ebaluazioa egiten da, ikasleak gainditu beharrekoa. Seigarren modulua, berriz, praktikoa da; bera bukatzean, taldeka egindako lanaren ebaluazioa egiten da, eta hori ere gainditu beharra dago. Modulu hori egin ahal izateko, ikasleak gaindituta izan beharko ditu, gutxienez, III. modulua, Hirigintzako antolamendua, eta plangintza eta IV. modulua, Hirigintza-antolamendua egikaritzea (Hirigintza-kudeaketa). Seigarren modulua egitetik salbuetsiko diren bakarrak hauek izango dira: 1992. eta 1993. urteetako deialdietan ezarri ziren 5 moduluetatik gutxienez 4 egin zituzten ikasleak. Modulu guztietan, modulu bakoitza ongi baliatu dela ziurtatzeko agiria eskuratzeko, beharrezkoa da modulu bakoitzari dagokion azterketa gainditu izana, moduluen ikastorduen % 80an eskolan egon izana eta dagokion matrikula ordaindu izana.

B.- Praktikak aukerakoak.

Erakundeetako edo enpresetako praktikak (aukerakoak) 600 ordu

Ikasleek praktikak egin ahal izango dituzte, hala nahi izanez gero.Onuradunak Hirigintzako XXXIII. Ikastaroko (Bilbao) eta Hirigintzako XXXIV. Ikastaroko (Donostia-San Sebastián) ikasleak izango dira, betiere, deialdi hauetako edo aurreko deialdietako sei moduluetatik gutxienez bost gainditu badituzte eta hirigintza-arloko hamabi hileko lanbide-eskarmenturik ez badute.

Praktikak egiteko ikasleak aukeratzerakoan, bost moduluetan, edota dagokionean sei moduluetan guztira batu dituzten puntuaziorik onenak hartuko dira aintzakotzat. Dena dela, praktikak egin ahal izateko, instituzioek edota erakundeek praktikako langileak edukitzeko eskabidea aurkeztu beharko dute aurrena. Aurreko deialdian betebehar guztiak bete arren haurdunaldia zela-eta praktikak egin ezin izan zituzten ikasleek ere izango dute aukera oraingo deialdi honetan egiteko.

Praktika-aldiak bost hilabeteko iraupena izango du gutxi gorabehera, hau da, 600 ordu iraungo du gutxi gorabehera (kodea: 2011-cu-37, Bilbao, eta 2011-cu-67, Donostia-San Sebastián). Ikasleak hartzen dituen erakundeak eta/edo enpresak eta LHIEEk egingo dute praktika-aldien ebaluazioa. Praktikak egiteko esleipendun izan den ikasleak praktika horiek bukatzeko konpromisoa hartu behar du.

Ikasleei erakundeak edo enpresak esleitzeko, moduluetako azterketak balioestean eskuratu duten puntuazioa hartuko da aintzat.

Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen bat izan duten pertsona fisikoak ezin dira deialdi honetara aurkeztu, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehazpenak ere barne direla.

IVAPeko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez arautuko dira praktikak eta bide hori erabiliko da haien esleipena egiteko. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Ebazpena emango du, eta bertan finkatuko du zein enpresak edo/eta erakundek hartuko dituzten praktika-aldian diren pertsona horiek. Erakunde eta enpresa horiek eskabidea noiz egin duten, horren arabera izango da esleipena; horrez gain, praktika-aldian diren ikasleek aukeratutako bost moduluak (edo seiak, hala badagokio) batuta puntuaziorik onenak lortu dituztenek lehentasuna izango dute. Berdinketarik badago, zozketa egingo da. Ebazpen horren berri dagokion jakinarazpena eginda emango da.

C.- Norberaren azken ikerlana edo hirigintzako goi-mailako ikastaroa.

Norberaren azken ikerlana

«Hirigintzako goi-mailako ikastaroa»

Ikastaroa osorik amaitzeko, ikasleek, sei modulu teoriko-praktikoak gainditu ondoren, ikerlan bat aurkeztu beharko dute banaka (2011-cu-38, Bilbao, eta 2011-cu-68, Donostia-San Sebastián), ikastaroari lotutako gai bati buruz, eta deialdi honetan edo hurrengo batean defendatu beharko dute. Hori dela eta, maiatzean, ikerketa-lana egiteko eskabidea aurkeztuko du, eta epaimahaiaren aurrean aurkeztuko du, abenduan edo hurrengo deialdi batean.

Nahi izanez gero, lan hori homologatu edo ordezkatu ahal izango da, urtero deituko den hirigintzako goi-mailako ikastaroa eginez eta gaindituz.

Ikasleek Norberaren azken ikerlana egiteko irakas-modulu guztiak gainditu behar dute eta, gainera, praktikak egitea aukeratu badute, gaindituak eduki behar dituzte.

D.- Hirigintzako Diploma.

Hirigintzako Diploma

Sei eskola-moduluak gainditu, banakako ikerlana amaitu eta, hala behar denean, hirigintzako goi-mailako ikastaroa eta praktikak egin ondoren, ikasleak Hirigintzako Diploma jasoko du, eta diploma hori Hirigintzako Zuzenbideko Diplomarekin homologatua egongo da.

Laugarrena.- Ikastaro osoa deialdi bakarrean edo bat baino gehiagotan egitea.

Aldi batean, hirigintzako XXXIII. eta/edo XXXIV. ikastaroak deialdi bakar baten barruan egin ahal izango dira oso-osorik edo hainbat deialditan moduluka, betiere, ikastaroaren baldintzak beteta.

Kasu guztietan, bai modulu osoa eginda, bai eta moduluak banaka eginda ere, ikasleek 6 moduluak gainditu beharko dituzte (asistentzia eta ebaluazioa), ikerlana aurkeztu edo, hala behar denean, hirigintzako goi-mailako ikastaroa egin beharko dute, eta, aukeran izango dute (horrela hautatu badute) praktikak egitea eta gainditzea.

Bosgarrena.- Hirigintzako Diploma eskuratzeko eskakizun guztiak betetzeko denbora-mugak ikastaroa beste urte batzuetan egin duten ikasleentzat (1992 eta 2005-2006 bitarteko deialdiak).

1992tik 2005-2006 deialdira bitartean (XXI. eta XXII. Hirigintza Ikastaroak) eman ziren ikastaroetako moduluetan matrikulatu ziren ikasleek 2011-2012 edizio honetako ikastaroa (Hirigintzako «XXXIII. eta XXXIV.» Ikastaroak) soilik izango dute, «Hirigintzako Diploma» eskuratzeko falta zaizkien modulu teoriko-praktikoak gainditzeko.

Seigarrena.- Hirigintzako XXXIII. eta XXXIV. Ikastaroen helburuak, programa eta irakasleak.

I. modulua.- Oinarrizko Administrazio-Zuzenbidea: 68 ordu.

Helburuak:

1.- Administrazio-zuzenbideko oinarrizko kontzeptuak aztertzea, hirigintza-alorra zuzentasunez lantzeko ezinbestekoak diren heinean.

2.- Hirigintzari buruzko terminologia adostu bat finkatzea teknikarien eta juristen artean.

3.- Oinarri juridiko bat ematea teknikariei, arauen garrantziaz jabe daitezen eta haien tratamendu-moduaren berri izan dezaten. Juristak administrazio-zuzenbideak hirigintzaren jardun-esparruan duen aplikazioa gogoratu edo sakon dezaten lortzea.

Programa:

- Ikastaroaren hasiera.

- Herri-administrazioa eta administrazio-zuzenbidea.

- Administrazio-prozedura erkidea eta hirigintza-zuzenbidea.

- Hizkera juridikoa eta Planoak irakurtzea.

- Ordenamendu juridikoa, herri-administrazioa eta administrazio-zuzenbidea.

Administrazio-jarduera.

- Herri-administrazioen araubide juridikoa.

- Administrazio-prozedura.

- Zehatzeko ahala.

- Toki-araubidea.

- Administrazio-kontratazioa.

- Nahitaezko desjabetzea.

- Administrazio-erantzukizuna.

- Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa.

- Hainbat administrazio-arau aztertzea.

- Praktikak.

Irakasleak: Angel Zurita Laguna (Bilboko Udaleko letradua) eta M.ª Teresa Iribarren Goicoecheandia (Gipuzkoako Foru Aldundiko letradua) izango dira koordinatzaileak.

II. modulua.- Lurralde-Antolamenduari Buruzko Araudia, eta Sektoreko eta Ingurumenari Buruzko Legeria: 68 ordu.

Helburuak:

1.- Lurralde-antolamenduaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, eta, batik bat, Euskal Autonomia Erkidegokoak, lurraldea egituratzen duten arauak diren aldetik; hala nola, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak - LAA, eta haiek garatzeko tresnak (Lurralde Zatiko Planak - LZP eta Lurralde Plan Sektorialak - LPS).

2.- Udalerriz gaindiko eskala aztertzea, udal-eskumenen kalterik gabe.

3.- Lurraren antolamendu fisikoa egitea lurraldearen antolamenduaren bidez.

4.- Diziplinako eredu berriak aztertzea: iraunkortasuna, plangintza estrategikoa eta Europako eskalan hausnartzea lurraldeari buruz.

5.- Lurralde-antolamenduaren egitura orokorra aztertzea, beste autonomia-erkidego batzuekiko azterketa konparatuaren bidez.

6.- Lurraldean eragina duten ingurumen-alderdi nagusiak aztertzea.

Programa:

- Lurralde-antolamendua. Eskala-aldaketaren beharra. Kontzeptua.

- Lurralde-antolamendua Europan.

- Lurralde-antolamenduaren figurak Lurralde Antolamenduko 4/1990 Legearen arabera (LAL).

- Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak (LAA).

- Lurralde Plan Partzialak (LPP).

- Lurralde Plan Sektorialak (LPS).

- Lurraldearen eta hirigintzaren antolamenduan eragina duten arau juridiko sektorialak, autonomía-erkidegoko administrazioek, foru-administrazioek eta estatuko administrazioak emandakoak.

- Ingurumen-alderdien ikuspegi orokorra.

- Ingurumen-babeseko legedi orokorra.

- Naturaren zaintzari buruzko legedia eta Batasunaren Intereseko Guneei buruzkoa.

- Urak, zarata, lurzoru kutsatuak, airea.

- Ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioa lurralde-planeamenduan.

- Planen eta programen ingurumen-inpaktuko ebaluazioa.

- Garraioa eta iraunkortasuna.

- Etxebizitza.

- Kultura-ondarea.

- Lurralde-antolamenduko beste esperientzia batzuk.

- Praktikak.

Irakasleak: Jesús M.ª Erquicia Olaciregui (Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamenduko zerbitzu-burua) eta Alfonso Sanz Araujo (abokatua, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendurako zuzendaria) izango dira koordinatzaileak.

III. modulua.- Hirigintzako Antolamendua eta Plangintza: 68 ordu.

Helburuak:

1.- Hiriaren izaera eta haren konplexutasuna aztertzea, aintzat hartuta haren alderdi morfologikoak, funtzionalak, eta, batik bat, lurralde-antolamenduaren faktore sozioekonomikoak.

2.- Faktore horiek ulertzea eta hiria eratu eta egituratzeko egiten duen lana aintzat hartzea. Lurraldearen eta hiriaren planeamendua egiteak gizarte osoarentzat eta gizabanakoentzat duen garrantziaz jabetzea.

3.- Hiria antolatzeko mekanismoak eta planeamendu-kontzeptuak ulertzea.

4.- Lurzoruaren egiturazko antolamendua, antolamendu xehakatua, kalifikazioa eta sailkapena aztertzea. Antolamenduaren helburuak planteatu eta areen eta sektoreen banaketak aztertzea. Planeamendu-estandarrak aztertzea. Sistema orokorrak eta tokikoak bereiztea.

Programa:

- Hirigintzaren historia: sarrera. Hiri-espazioa antolatzeko moduen ezaugarri nagusiak eta haien bilakaera historikoa.

- Antolamendu fisikoa eta araubide juridikoa. Hirigintzaren printzipio orokorrak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean eta Legegintzako 2/2008 Errege Dekretuan, Estatuko Lurzoru Legearen testu bategina onartzekoan.

- Hirigintza-antolamendua. Aurretiazko kontzeptuak. Hirigintza-antolamenduaren kategoriak.

- Hirigintzaren antolamendu fisikoa eta horrek hiriaren antolamenduan eta forman duen eragina.

- Lurzoruaren kalifikazioa.

- Lurzoruaren sailkapena. Lurzoru-moten araupena eta haien arteko harremanak, EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea eta Estatuko Legegintzako 2/2008 Errege Dekretuko oinarrizko egoerak aintzat hartuta.

- Planak eta hiria antolatzeko gainerako tresnak.

Egiturazko planeamendua:

- Hiri-antolamenduko plan orokorra.

- Plangintza orokorrarekin bateragarri egiteko plana.

- Sektorekatze-plana.

Antolamendu xehakatuko edo garapeneko antolamendua.

- Plan partziala.

- Plan berezia.

- Hirigintza antolatzeko gainerako tresnak: xehetasunezko azterketa, udal-ordenantza eta katalogoa.

- Plan berezien berariazko azterketa.

- Birgaitze Integratuko Plan Berezien ezaugarriak.

- Hirigintza-antolamendu xehakatua: plan partziala.

- Planak onartzeko prozedura. Planak berrikustea eta aldatzea. Planeamendua onartzearen efektuak.

- Hirigintza-planeamendu orokorra: ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioa.

- Hirigintza-planeamenduaren gizarte-ikuspegiak.

- Praktikak.

Irakasleak: Javier Gatón Pérez de Albeniz (arkitektoa) eta Juan Ramón Lombera García (arkitektoa, profesional liberala) izango dira koordinatzaileak.

IV. modulua.- Hirigintza-Antolamendua Egikaritzea (Hirigintza-Kudeaketa): 84 ordu.

Helburuak:

1.- EAEko eta estatuko legedien arteko artikulazio-moduak ulertzea: eskubideak, betebeharrak eta lurzoruaren oinarrizko egoera juridikoak. Eragile publikoek eta pribatuek lurzoruan esku hartzeko dituzten moduak ulertzea.

2.- Eraikigarritasunaren balioa, salmenta-prezioak eta sustapenen kostuak ezagutzea. Urbanizazio-kargak, eta, oro har, hirigintza-balorazioak aztertzea.

3.- Jarduketa integratuak eta isolatuak, hirigintza-jarduketako planak, egikaritza-unitateak eta jarduketa-sistemak aztertzea.

4.- Birpartzelatze bat egiteko aukera izatea.

Programa:

- Kalifikazioa, egiturazko antolamendua eta antolamendu xehakatua, eta sistema orokorrak eta tokikoak.

- Antolamendu, programazio eta egikaritzako eremuak. Dotazioen adskripzioa. Egikaritza-modalitateak: jarduera integratuak eta integratu gabeak.

- Eraikitzeko eskubidea.

- Eraikigarritasunaren balioa.

- Eraikigarritasun haztatua. Haztapen-koefizienteak.

- Batez besteko eraikigarritasuna.

- Eraikuntzaren balioa.

- Urbanizazio-kargak.

- Jarduera isolatu eta integratuak.

- Dotazio-jarduerak.

- Hirigintza-jarduerako programa.

- Jarduera-sistema pribatuak eta publikoak.

- Exekuzio- edo egikaritze-unitateak mugatzea.

- Birpartzelatzeak.

- Kudeaketa-sistemak.

- Hirigintzaren eta jabetza-erregistroaren arteko elkarreragina.

- Antolamendu egokitu gabea.

- Hirigintza-hitzarmenak.

- Praktikak.

Irakasleak: Jose Ignacio Tejerina González (Barakaldoko Udaleko letradua), Antón Agirregoitia Arechabala (arkitektoa, profesional liberala), David Rebollo (Hirigintza. Donostiako Udala) eta Pilar Ochoa Gómez (abokatua, profesional liberala) izango dira koordinatzaileak.

V. modulua.- Hirigintza-Antolamenduaren Bermea eta Babesa (Hirigintza-Diziplina): 64 ordu.

Helburuak:

1.- Hirigintza-legedia betearazteko Herri Administrazioak dituen ahalmenak eta mekanismoak ezagutzea: prebentziozkoak (baimenak, lizentziak, ardurapeko aitorpenak eta aurretiazko komunikazioak) eta zuzentzaileak edo medeatzekoak (leheneratzeko eta zehatzeko ahalmenak).

2.- Hirigintza-diziplinaren arloan Administrazioaren jardunaren aurrean errekurtsoak jartzeko sistema eta jarduteko moduak aztertu eta erabiltzea.

3.- Administrazioak hirigintzaren alorrean duen funtzionamendu ohikoaren edo ez-ohikoaren zeharkako efektuak aztertzea: ondare-erantzukizuneko araubidea.

Programa:

- Hirigintza-lizentzien araubide juridikoa: ezaugarriak, prozedura.

- Hirigintza-lizentzien eta ingurumen-baimenen araubide juridikoa. Jarduera-lizentziak. IPPC. Plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa.

- Estatuko jabariaren araubidea eta sektoreko mugapenak.

- Eraikitzeko betebeharra eta nahitaez eraikitzeko araubidea.

- Lurzorua, eraikinak eta eraikitako ondarea zaintzeko betebeharra: betearazteko aginduak eta eraikinen ikuskapen teknikoa.

- Aurriaren araubide juridikoa: suposamenduak, prozedurak eta irtenbideak.

- Hirigintza-legezkotasunaren babesa. Hirigintza-ikuskapena. Legezkotasuna berrezartzea. Zehapen-araubidea.

- Hirigintza-hitzarmenen araubidea.

- Hirigintza-jardueren ondoriozko ondare-erantzukizuna.

- Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa.

- Hirigintza-zuzenbidearen eta jabetza-erregistroaren arteko elkarrekintza.

- Praktikak.

Irakasleak: Pilar Ochoa Gómez (abokatua, profesional liberala) izango da koordinatzailea.

VI. modulua.- Lanbidean jarduteko proiektua: 48 ordu.

EAEko udalerri bati buruzko simulazio profesionaleko proiektu bat egingo da talde-lanean, eta, horren bidez, hirigintza-arloko gai bati buruzko azterketa sakona egingo da, bai eta plangintzan, kudeaketan eta hirigintza-arloan dituen ondorioak aztertu ere.

Helburuak:

1.- Planeamendu edo antolamendu orokor bat aztertzea. Egiturazko planeamendua egitea. Hiri-ingurune osoa eta antolamendu-proposamena aztertzea. Lurraldearen egitura orokorra eta organikoa ezartzea. Lurzoruaren sailkapena finkatzea.

2.- Planeamendu xehakatua egiteko ariketa bat burutzea, dagozkion estandarrak ezarriz.

3.- Aztertutako udalerria birpartzelatzeko proiektu bat egitea.

Irakasleak: Bilbon Jesús M.ª Erquicia Olaciregui (Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamenduko zerbitzu-burua), Jose Ignacio Tejerina (Barakaldoko Udaleko letradua) eta Antón Agirregoitia (arkitektoa, profesional liberala) izango dira koordinatzaileak, eta Donostian Mikel Iriondo (abokatua, Donostiako Plan Orokorraren Bulegoko zuzendarikidea), Jon Chavarri (arkitektoa) eta Pedro Izaskun (arkitektoa).

Zazpigarrena.- Metodologia. Ikastaroaren balorazioa. Ebaluazioa. Moduluak aprobetxatu izanaren ziurtagiria. Hirigintzako diploma.

A.- Metodologia.

Presentziazkoa, eta irakasleen eta ikasleen partaidetza aktiboa behar duena. Azalpen praktikoak emango dira, adibide errealetan oinarritutakoak.

B.- Ikastaroaren balorazioa.

Ikasleen asebetetze-inkesta eta irakasleen balorazio-inkesta.

C.- Moduluen ebaluazioa.

Ebaluazioaren helburua da egiaztatzea zer norainokoan lortu dituzten helburuak ikastaroko partaideek eta zer-nolako mailan eskuratu dituzten planteatu diren gaitasunak.

Ebaluazioa egiteko metodoa izango da zenbait galdera teoriko egitea eta suposamendu praktiko bat edo bi garatzea, egiaztatzeko nolakoa izan den ikastaroaren eduki teorikoen eskurapen-maila. Ebaluazio-proba gainditzeko, zuzen erantzun behar dira galderen % 50. Ikasleek bi aukera izango dituzte ebaluazioa gainditzeko. Lehen aukera izango da modulu bakoitzaren azken egunean egingo den azterketa. Gerora erabakiko da zein izango den bigarren azterketaren data.

Taldeka ebaluatuko da VI. modulua.

D.- Modulua aprobetxatu izanaren ziurtagiriak.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egingo ditu moduluen aprobetxamendua ziurtatzeko agiriak.

Moduluak gainditu izanaren ziurtagiriak emateko, baldintza hauek bete beharko ditu ikasleak:

Asistentziaren % 80ra iristea gutxienez.

Matrikula ordaintzea.

Aprobetxamendu-proba gainditzea.

E.- Hirigintzako diploma.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak «Hirigintzako Diploma» emango die baldintza guztiak bete dituzten pertsonei. Honako hauek dira baldintzak:

1.- Irakas-modulu guztiak gainditu behar dira.

2.- Banakako ikerlana defendatuta eta onetsita izango du, edo, bestela, horren ordez, Hirigintza Goi-Ikastaroa gaindituta izan beharko du.

3.- Ikastaro osoaren zenbatekoa eta/edo moduluei dagokiona osorik ordainduta eduki beharko du.

4.- Gainera, praktikak instituzioetan eta/edo enpresetan egin baditu, erakunde hartzaileak emandako aldeko balorazioa eta, orobat, LHIEEko koordinatzailearen aldeko txostena eduki beharko ditu.

«Hirigintzako Diploma» «Hirigintza-zuzenbideko Diploma»-rekin homologatu da.

Zortzigarrena.- Bilbon garatzekoa den Hirigintzako XXXIII. Ikastaroaren (Kodea: 2011-cu-30) eta Donostian garatzekoa den Hirigintzako XXXIV. Ikastaroaren (Kodea: 2011-cu-60) tokia, lokalak, datak, ordutegiak eta plazak.

Ikastaroa Hirigintzako XXXIII. Ikastaroa Hirigintzako XXXIV. Ikastaroa

Kodea 2011-cu-30 2011-cu-60

Non Bilbao Donostia-San Sebastián

Lokala IVAP

Lurralde eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskola (LHIEE) (Errekalde Zumarkalea 18-1., 48009 Bilbao) IVAP (San Bartolomé kalea 28,28007 Donostia)

Datak Asteazkena eta osteguna (asteartean azterketak) Asteazkena eta osteguna (asteartean azterketak)

Ordutegia 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara.

Azterketak: asteartea, 15:00etatik 19:00etara 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara.

Azterketak: asteartea, 15:00etatik 19:00etara

Plazak Ikastaro osoa: 20

Moduluka: 15 Ikastaro osoa: 15

Moduluka: 15

Bederatzigarrena.- Datak, iraupena, matrikula, onarpena eta matrikularen ordainketa.

A.- Bi ikastaroen datak, iraupena eta matrikularen prezioa.

Izenburua Kodea Hasiera Amaiera Orduak Prezioa €

«Hirigintzako XXXIII. ikastaroa» (Bilbao, 2011-2012) 2011-cu-30 2011-10-05 2012-06-19 400 2.674

I. modulua. Oinarrizko administrazio-zuzenbidea 2011-cu-31 2011-10-05 2011-11-29 68 442

II. modulua. Lurralde-antolamenduari buruzko araudia eta sektoreko eta ingurumenari buruzko legeria 2011-cu-32 2011-11-16 2012-01-17 68 442

III. modulua. Hirigintzako antolamendua eta plangintza 2011-cu-33 2012-01-18 2012-03-20 68 442

IV. modulua. Hirigintza-antolamendua egikaritzea (Hirigintza-kudeaketa) 2011-cu-34 2012-02-29 2012-05-15 84 642

V. modulua. Hirigintza-Antolamenduaren bermea eta babesa (Hirigintza-diziplina) 2011-cu-35 2012-04-25 2012-06-18 64 442

VI. modulua. Lanbide batean jarduteko proiektua 2011-cu-36 2012-06-05 2012-06-19 48 370

«Hirigintzako XXXIV. ikastaroa»

(Donostia-San Sebastián, 2011-2012) 2011-cu-60 2011-10-19 2012-06-21 400 2.674

I. modulua. Oinarrizko administrazio-zuzenbidea 2011-cu-61 2011-10-19 2011-12-13 68 442

II. modulua. Lurralde-antolamenduari buruzko araudia eta sektoreko eta ingurumenari buruzko legeria 2011-cu-62 2011-11-30 2012-02-21 68 442

III. modulua. Hirigintzako antolamendua eta plangintza 2011-cu-63 2012-02-08 2012-03-27 68 442

IV. modulua. Hirigintza-antolamendua egikaritzea (Hirigintza-kudeaketa) 2011-cu-64 2012-03-14 2012-05-22 84 642

V. modulua. Hirigintza-antolamenduaren bermea eta babesa (Hirigintza-diziplina) 2011-cu-65 2012-05-08 2012-06-19 64 442

VI. modulua. Lanbide batean jarduteko proiektua 2011-cu-66 2012-06-05 2012-06-21 48 370

B.- Egutegia.

Bilbon egingo den ikastaroaren egutegia Hirigintzako XXXIII. ikastarorako II. eranskinean ezarrita dago eta Donostian egingo den ikastaroaren egutegia Hirigintzako XXXIV. ikastarorako III. eranskinean ezarrita dago.

C.- Matrikula.

Matrikula atxikia dago Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen prezio publikoei buruz indarrean dagoen agindura. Egun, 2007ko uztailaren 18ko Agindua da, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zerbitzuek betetzen dituzten jardueren prezio publikoak finkatzen dituena (2007ko irailaren 5eko EHAA, 171. zk.).

D.- Matrikula onartzea eta matrikula-saria ordaintzeko modua.

Prestakuntzako koordinatzaileari eta eskatzaileari idatziz jakinaraziko zaio onartua izan dela; era berean, posta elektronikoaren bidez eman ahal izango zaio aditzera, edota telefono bidez ere bai. Horrelakorik ezean, eskabidea atzera bota dela jo beharko da. Eskaera egiten duen pertsonak berariaz adierazi behar du eskaeran nork ordainduko duen matrikula: eskaera egin duen pertsonak ala persona hori partaide duen erakunde eta/edo enpresak (azken kasu horretan haien IFK eta zerga-helbidea adierazi behar ditu), eta hala adierazi behar du eskaeran.

Organo eskudunak (Zerbitzu Zuzendaritza edo Alkatetza) funtzionarioei joateko edo parte hartzeko baimena ematen dienean, baimentzearekin batera, dagokion administrazio publikoak matrikula-saria ordaintzeko beharra ere hartuko du bere gain, baldin eta ez bada kontrakorik xedatzen.

Ordainketa egiteko jardunbidea hau izango da:

Pausuak:

1.- IVAPek ordainketa-gutuna prestatu arte ez da ordainketarik egingo. Ordainketa-gutunak hura identifikatzeko barra-kode bat izango du, eta eskura emango dizugu behin ikastaroa hasita edo postaz. Emandako ordainketa-gutunean adieraziko da non ordain dezakezun (Internet bidez, transferentzia bidez, hitzartutako banketxeen bidez). Ez da beharrezkoa ordainagiria gero ematea.

Ordainketa internet bidez edo banketxeraino bertaraino joanda egin ahal izango da. Ordainketa-gutunean agertuko da horretarako beharrezko informazio guztia. Edonola ere, ezin da edozein banketxe erabili, finantza-entitate laguntzaileen zerrendako bat aukeratu behar da (ordainketa-gutunaren beheko ezkerraldea).

Ordainketa-gutunean beste hainbat datu interesgarri dago, esate baterako, interneteko web orria, eta ordainketa egiteko azken eguna. Egun horretatik aurrera eta kasuan-kasuan, konpentsazio edo premiamendu-bidean sartuko gara.

2.- Internetez eginez gero, Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidearen, www.euskadi.net/nireordainketa, posta elektronikoaren bitartez ordaintzeko era hau eguneko 24 orduetan erabil daiteke. Visa, Maestro edo Mastercard txartelekin ordaindu daiteke edo, bestela, erakunde hauen banka elektronikoko zerbitzuaren bidez: BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), Caja Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa eta BBVA. Hala ere, ondorengo paragrafoan adierazitako banku- sukurtsaletan bertan ere egin daiteke ordainketa.

3.- Ordainketa banku-sukurtsaletan bertan egiteko, erakunde hauetara joan behar da: BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), Caja Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Euskadiko Kutxa. Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa eta BBVA. Ordainketa egiteko, ordainketa-agiria aurkeztu beharko da. Ordainketa-agiriek barra-kodea ere badaukatenez, irakurgailu optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo eskuzko datu-eskuratzearen bidez ordaindu daiteke.

Ikastaro osoan matrikulatzen direnek bi epetan ordaindu ahalko dute matrikula: Lehen ordainketa, matrikularen prezioaren % 50, 2011ko urriaren 31 baino lehen egin beharko dute, eta bigarrena, gainontzeko % 50a, 2011ko abenduaren 15a baino lehen.

Hamargarrena.- Eskaera egin duten guztiek, ikastaro osorako nahiz moduluetarako izan, aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.- Eskari-orria, ereduaren araberakoa. IV. eranskina.

2.- NANaren fotokopia eta 2 argazki, karnetekoak.

3.- Eskatzailearen ikasketa eta lanbide-curriculuma; eta, curriculum vitaerekin batera, tituluaren eta ikasketa-egiaztagiriaren fotokopiak.

4.- Unibertsitate-karrerako batez besteko nota jasotzen duen erantzukizunpeko aitorpena. (Ikasketa-espedientean ikasgaien notak puntuka agertu ezean, baliokidetzako taula hauen arabera aterako da batez besteko nota: ohorezko matrikula, 10 puntu; bikain, 9 puntu; oso ongi, 7,50 puntu; nahiko, 5,50 puntu. Batez besteko nota kalkulatzeko ez dira kontuan hartuko ikasketa-planen arabera «gai» kalifikazio hutsa duten ikasgaiak edo kredituak.

5.- Txostena: ikastarora joateko arrazoiak azalduko dira, eta, edukiz gero, hirigintza-arloan daukan esperientzia ere bai.

6.- Behar den baimena egiaztatzea, administrazio publikoetako funtzionarioek lan-orduetan joateko eskatzen dutenean.

7.- Erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileak adieraz dezan ea hamabi hilabete baino gehiago hirigintza-zerbitzuetan edo horri loturiko lanetan aritu den.

Hamaikagarrena.- Gastuak.

Jardueretako edozeinetan parte hartu dutela-eta, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Lurralde- eta Hiri-ikasketetarako Euskal Eskolak ez dituzte inola ere beren gain hartuko bertaratuen gastuak, ezta kalte-ordainak ere.

Hamabigarrena.- Bilbon egitekoa den Hirigintzako XXXIII. ikastaroaren eta Donostian egitekoa den Hirigintzako XXXIV. ikastaroaren matrikula ordaintzeko bekak.

Behar adina dirurik ez duten 8 lagun ikastaro osoaren matrikula ordaintzeko bekak deitzen dira, 4 lagun Hirigintzako XXXIII. ikastaroan (Bilbao) eta beste 4 lagun eta Hirigintzako XXXIV. ikastaroan (Donostia-San Sebastián), baliabide ekonomiko nahikorik ez dute graduatu-ondokoek ere parte hartzen dutela ziurtatzeko. Horretarako, zuzkidura ekonomikoa 21.392 eurora iristen da. Beka horiek ikastaroko matrikula ordaintzeko balio dute, eta, hori dela eta, bekaren banakako zuzkidura 2.674 eurokoa izango da.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaritzari dagokio, LHIEE haren mende baitago, deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak gauzatzea.

Matrikula ordaintzeko beka esleipen-erabakia IVAPeko zuzendariaren ebazpenaren bidez hartuko da. Berariazko ebazpena eman ezean, ezetsi dela joko da. Beka horiek ikastaroko matrikula ordaintzeko balio dute, eta, hori dela eta, bekaren banakako zuzkidura 2.674 eurokoa izango da.

a) Baldintza orokorrak:

1.- Eskabide-egileek 2011ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eduki behar dute administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan.

b) Ikasketa-baldintzak:

1.- Karrerako notarik baxuenak hauek izango dira: ingeniari- eta arkitekto-titulazioa lortzeko ikasketak egin dituzten ikasleentzat, 5,75 puntu; eta, gainerako tituludunentzat, 6,75 puntu. Kalifikazioen batez besteko nota kalkulatzeko, ikasgaietan lortutako notak hartuko dira aintzat; eta, hortaz, ikasketa-egiaztagiriaren kopia eta batez besteko nota adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dira.

2.- Aurreko baldintza bete eta puntuaziorik altuena lortu duten eskatzaileei esleituko zaie matrikula ordaintzeko beka. Berdinketa kasuetan, diru-baliabide gutxien daukanari emango zaio.

3.- Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen bat izan duten pertsona fisikoak ezin dira deialdi honetara aurkeztu, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutakoa barne dela.

c) Baldintza ekonomikoak:

1.- Ez egitea lanik diru-trukean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren txartela aurkeztu beharko da. Beka hauek bateraezinak izango dira bestelako sariak jasotzearekin, ikerketa-bekak izan ezik

2.- Oro har, matrikula ordaintzeko beka hau jaso ahal izateko, oinarri honen gainerako paragrafoetan ezarritakoari kalterik egin gabe, azken urte fiskalean (2010. urtea), familiaren errenta garbia ezin izango da hurrengo zenbateko hauek baino handiagoa izan:

Kontuan hartzen diren familiako kideak Muga (euroak)

1 14.000

2 22.000

3 27.000

4 32.000

5 35.000

6 41.000

7 45.000

8 50.000

Familiaren errenta kalkulatzeko, kontuan hartzen diren kide guztien azken ekitaldi fiskaleko diru-sarrera gordinak batuko dira, diru-sarrera horien jatorria zeinahi ere den. Jabeek edo gozamendunek erabilitako hiri-ondasunak etekin gisa hartuko dira. Hori guztia, kontuan hartu gabe diru-sarrera horiek aitortu behar diren ala ez, edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan edo familiako kide horiek aitorpena aurkezteko beharra duten ala ez.

Estimazio Objektiboko edo Zuzeneko Estimazioko zerga-erregimenei atxikitako enpresa- eta lanbide-jardueren kasuan, ez dira kontuan hartuko diru-sarrera gordinak. Benetako errentagarritasuneko irizpideak aplikatuz lortuko da errendimenduen balioespena.

3.- Eskatzaileak independentzia familiarra eta ekonomikoa alegatzen duenean, daukan egoera zibila daukala ere, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako Zuzendaritza Batzordearen aurrean egiaztatu beharko du bai egoera hori, bai eta helbidea, jabetza-titulua edo alokairuaren ordainketa, eta bizimodua ateratzeko dauzkan diru-baliabideak ere. Ez baditu egiaztatzen xehetasun horiek, ukatu egingo da eskabidea.

d) Matrikula ordaintzeko beka jaso duten onuradunen betebeharrak:

1.- Matrikula ordaintzeko bekaren esleipendunek behar bezala frogatu beharko dute bekaren xedea bete dutela, ikastarora modu jarraituan bertaratu direla, eta etekina atera diotela. Bidegabe jasotako diru-kopuruak itzultzeko beharra ezartzen duen erregimen orokorrari lotzen zaizkio onuradunak; era berean, dagozkien berandutza-interesak ordaindu behar dituzte, eta berezkoak dituzten eginbeharrak ez betetzeagatik finkaturiko zigorrak ezarriko zaizkie.

Hamahirugarrena.- Matrikula-beka eskuratzeko eskaria egiten dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Hamargarren oinarrian adierazitako agiriez gain, hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

1.- Administrazio-egoitzaren ziurtagiria, eskatzailearen helbidean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko duena eta 2011ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik erroldatuta dagoela egiaztatzen duena.

2.- Erantzukizunpeko aitorpena, diru-trukean inolako lanik egiten ez duela eta inolako bekarik edo laguntzarik jaso ez duela dioena, ikerketa-bekak izan ezik.

3.- Erantzukizunpeko aitorpena, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen batean sartuta ez dagoela egiaztatzen duena (emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla).

4.- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren txartelaren fotokopia.

5.- Familiako eusle nagusiaren eta, hala badagokio, beste kide konputagarri batzuen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpen osoaren fotokopia erkatua, 2010eko ekitaldiari dagokiona edo aitorpena egin ez dela baieztatzen duen ogasun-egiaztagiria.

6.- Diru-sarrerak enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozenean, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren urteko aitorpen laburtuaren fotokopia erkatua, betiere, aurkezteko beharra badago.

Hamalaugarrena.- Matrikula-beken esleipena. Esleipendunen betebeharrak. Matrikularen diru-laguntzaren ordainketa.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzari buruzko ebazpena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak emango du, EVETUko Kontseilu Errektorearen proposamena ikusita, gehienez bi hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie banan-banan, eta, era berean, jendeak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, epe hori amaitu ondoren interesdunari ebazpenaren berri eman ez bazaio, eskabideari uko egin zaiola ulertuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartuak) ezarritako betebehar guztiak bete behar dituzte adjudikazio-hartzaileek.

Orobat, diru-laguntzak duen helburua bete beharko dute, eta, praktiketara joateaz gain, etekina atera beharko diete.

Ebazpen honen matrikula-bekek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua zorrotz bete beharko dute bidegabe jasotako diru-kopuruak itzultzeko beharra ezartzen duen araubide orokorra; eta, era berean, dagozkien berandutza-interesak ordaindu beharko dituzte, eta berezkoak dituzten eginbeharrak ez betetzeagatik finkatutako zigorrak ezarriko zaizkie.

Hargatik, ikastaroa egin bitartean arazoren bat sortzen bada eta, hori dela-eta, ikasleak ikastaroa egiten jarraitzerik ez badu, horren berri eman beharko dio Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako koordinatzaileari gehienez egutegiko hamar eguneko epean. Jakinarazpena idatziz egingo du. Hamar eguneko epean berariazko jakinarazpenik egin ezik, emandako adjudikazioa baliogabetuta geratuko da.

Behin esleipenaren jakinarazpena jaso eta hilabete pasata uko egin ez bazaio, matrikula-beken esleipendunek aldez aurretiko ordainketa (2.674 euro) jasoko dute. Diru horrekin 2011ko abenduaren 15aren aurretik beharrezkoa izango da ikastaroko matrikula osoa ordaindu izana.


Azterketa dokumentala