124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3369
133/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, osatu egiten da irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez gauzatutako unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren arloan Estatuko Adminiztrazioa Euskal Autonomia Erkidegoari egindako zerbitzuen eskualdaketa, zerbitzu horiei atxikitako bitartekoak gehituz (erlijio-irakasleak).
Dekretu honen xedea bikoitza da: alde batetik, ekainaren 24ko 892/2011 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako akordioa onartzea eta argitaratzeko agintzea; eta, beste aldetik, eskualdatutako zeregin eta zerbitzuak dagokionari atxikitzea. Akordio horren arabera, osatu egiten da irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez unibertsitatez kanpoko hezkuntzan Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari egindako eskualdaketa, zerbitzuei atxikitako bitartekoak gehituz (erlijio irakasleak). Hori guztia, gainera, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak onartutako Akordioaren 2. artikuluaren arabera eta Errege Dekretu horretan agintzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera.
Horregatik guztiagatik, Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea den Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko ekainaren 28an egindako bileran kontu hori aztertu eta onartu zuela ikusita, honakoa
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.- Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako akordioa onartzea, ekainaren 24ko 892/2011 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera. Akordio horrek osatu egiten du irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez unibertsitatez kanpoko hezkuntzan Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari egindako eskualdaketa, zerbitzuei atxikitako bitartekoak gehituz (erlijio-irakasleak).
Era berean, agintzen da aipatutako Errege Dekretua, dekretu honen eranskin gisa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila osorik.
2. artikulua.- Eskualdatutako zeregin eta zerbitzuak gai horretan eskumena duten sailei atxikita geldituko dira.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 28an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Herrizaingoko sailburua eta Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea,
RODOLFO ARES TABOADA.
EKAINAREN 28KO 133/2011 DEKRETUAREN ERANSKINA
892/2011 ERREGE DEKRETUA, EKAINAREN 24KOA, IRAILAREN 26KO ETA ABENDUAREN 30EKO 2808/1980 ETA 3195/1980 ERREGE DEKRETUEN BIDEZ GAUZATUTAKO UNIBERTSITATEZ KANPOKO HEZKUNTZAREN ARLOKO ZERBITZUEN ESKUALDAKETA ZERBITZU HORIEI ATXIKITAKO BITARTEKOAK GEHITUZ (ERLIJIO-IRAKASLEAK) OSATZEKO DENA.
Konstituzioaren 149.1.30. artikuluak dio estatuaren eskumen esklusiboa dela «titulu akademikoak eta lanbide-tituluak eskuratu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzea, eta Konstituzioaren 27. artikulua garatzeko oinarrizko arauak ematea, botere publikoek alor horretan dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzeko».
Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutako Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak 16. artikuluan xedatzen du irakaskuntza bere zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena dela, Konstituzioaren 27. artikuluari eta hura zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-ikuskaritzari kalterik egiteke.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan, hau xedatzen du: «funtzionario irakasleen kidegoetakoak ez diren eta ikastetxe publikoetan erlijioen irakaskuntza ematen duten irakasleek administrazio eskudunekiko lan-kontratazioko erregimenean jardungo dute, Langileen Estatutuari jarraiki» eta «Lan-erregimena irakasleen ordezkarien parte-hartzearekin arautuko da». Ekainaren 1eko 696/2007 Errege Dekretuak 2/2006 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako erlijio-irakasleen lan-harremana arautzen du.
Horrez gain, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako funtzioak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion, irailaren 26ko 2808/1980 eta abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretuen bidez, baina ez zen bildu haur- eta lehen-hezkuntzako ikastetxe publikoetako erlijio-irakasleak eskualdatzerik.
Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dituzte Estatuaren Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modua eta prozedura.
Horiek horrela, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak aurreikusitako Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22ko osoko bilkuran akordioa lortu zuen irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez gauzatutako unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren arloko zerbitzuen eskualdaketa osatzeko, zerbitzu horiei atxikitako bitartekoak gehituz (erlijio-irakasleak). Akordio hori gauzatzeko Gobernuak errege-dekretu bidezko onarpena eman behar du.
Hori dela-eta, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, Lurralde Politika eta Administrazio Publikoko ministroaren proposamenez eta Ministroen Kontseiluak 2011ko ekainaren 24ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.- Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22ko osoko bilkuran onartutako akordioa onartzen da. Akordio horren arabera, osatu egiten da irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez gauzatutako unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren arloko zerbitzuen eskualdaketa, zerbitzu horiei atxikitako bitartekoak gehituz (erlijio-irakasleak). Errege-dekretu honen eranskin gisa dator akordioaren testua.
2. artikulua.- Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geratzen da Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioan agertzen den pertsonala, bertan zehazten diren moduan eta baldintzetan.
3. artikulua.- Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioan adierazitako egunetik aurrera izango du eragina osatze honek.
AZKEN XEDAPENA.- Indarrean sartzea.
Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da «Estatuko Aldizkari Ofizialean» eta «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» eta argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
EKAINAREN 24KO 899/2011 ERREGE DEKRETUAREN ERANSKINA
TRANSFERENTZIEN BITARIKO BATZORDEAREN 2011KO EKAINAREN 22KO AKORDIOA
Antonio Lopez Soto eta Juan Ignacio Urresola Arechabala jaunek, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariek honako hau
ZIURTATZEN DUTE
Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22ko osoko bilkuran akordioa lortu zuela irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez gauzatutako unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren arloko zerbitzuen eskualdaketa osatzeko, zerbitzu horiei atxikitako bitartekoak gehituz (erlijio-irakasleak). Osatze hori honela egin beharko da:
A) Eskualdaketaren oinarri diren arauak.
Konstituzioaren 149.1.30. artikuluak dio estatuaren eskumen esklusiboa dela «titulu akademikoak eta lanbide-tituluak eskuratu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzea, eta Konstituzioaren 27. artikulua garatzeko oinarrizko arauak ematea, botere publikoek alor horretan dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzeko».
Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutako Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak 16. artikuluan xedatzen du irakaskuntza bere zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena dela, Konstituzioaren 27. artikuluari eta hura zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.130. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-ikuskaritzari kalterik egiteke.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege organikoak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan, hau xedatzen du: «funtzionario irakasleen kidegoetakoak ez diren eta ikastetxe publikoetan erlijioen irakaskuntza ematen duten irakasleek administrazio eskudunekiko lan-kontratazioko erregimenean jardungo dute, Langileen Estatutuari jarraiki» eta «Lan-erregimena irakasleen ordezkarien parte-hartzearekin arautuko da». Ekainaren 1eko 696/2007 Errege Dekretuak 2/2006 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako erlijio-irakasleen lan-harremana arautzen du.
Horrez gain, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako funtzioak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion, irailaren 26ko 2808/1980 eta abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretuen bidez, baina ez zen biltzen haur- eta lehen-hezkuntzako ikastetxe publikoetako erlijio-irakasleak eskualdatzerik.
Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dituzte Estatuaren Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modua eta prozedura.
Konstituzioko eta Estatutuko aurreikuspen hauek oinarri hartuta, eskualdaketa egin behar da irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez eskualdatutako giza baliabideak gehituta.
B) Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatuko zaizkion bitartekoak.
Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio Autonomia Erkidegoko haur- eta lehen-hezkuntzako ikastetxeetan lan-kontratupeko erregimenean erlijio-eskolak ematen dituzten langileak.
C) Eskualdaketa honek zein aurrekontu-kreditutan izango duen eragina.
Estatuko Administrazioari atxikita dauden baina Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zaizkion bitartekoak gehitzeari lotutako estatu-mailako guztizko kostua, 2011ko ekitaldian, 1. zerrendan biltzen da.
D) Eskualdatzearen eraginkortasun-data.
Akordio honen xede den bitartekoak gehitzea 2011ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.
Eta jasota gera dadin, ziurtapen hau ematen dute.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 22an.
Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariak,
ANTONIO LÓPEZ SOTO.
JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.
1. ZERRENDA
Zerbitzuek estatu mailan guztira duten kostua (2011ko ekitaldiko aurrekontu-zuzkidurak)
Mila eurotan
Estatu-mailako urteko guztizko kostua 264.416,65
Kopuru horretatik, 1. eta 2. kapituluak eta hurrengoak Hezkuntza Ministerioarenak dira:
Kapitulua
18.01.322A 1 104.248,49
18.01.321M 2 15.637,27