116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun eta Kontsumo Saila
3213
IRAGARKIA, Florentino Viorel, Autopaf SA izeneko establezimenduaren titularrari kontsumoaren arloko 20A001/1/2011 zehapen-prozeduran 2011ko apirilaren 27an emandako ebazpena jakinarazteko dena.
2011ko apirilaren 27an, kontsumoaren arloko 20A001/1/2011 zehapen-espedientean Kontsumoko zuzendariak emandako ebazpenaren bitartez, Florentino Viorel, Autopaf izeneko establezimenduaren titularrari (IFK: X-6587330-S; helbidea: General Ricardos kalea 151, Madril 28019) 800 euroko diruzko zehapena ezarri zitzaion, kontsumoaren arloko arau-hauste arin baten erantzule delako, betiere Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legeko 50.5.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Interesatuari aipatu ebazpena jakinarazteko ahaleginak ez du izan aldeko emaitzarik; beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriaz, iragarki hau argitaratzen da. Halaber, jakinarazten zaio eze, aipatu ebazpenak ez duela amaitzen administrazio-bidea, eta Osasun eta Kontsumoko sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan.
Hileko 1etik 15era bitartean egiten bada delako ebazpenaren jakinarazpena, jakinarazpen egunetik hurrengo hileko 5. egunaren bitartean egin beharko da ordainketa, eta egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitartean. Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean egin beharko da ordainketa, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera bitartean.
Zehapenaren titularraren izena eta espedientearen zenbakia aipatuaz egin beharko da diru-sarrera, ondoko banketxe eta kontu korrontean:
Euskadiko Kutxa
Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusia
30350060470600900359 k/k.
Zehapena adierazitako borondatezko epe horretan ordaindu ezean, premiamendu-bidean ordainaraziko da bere ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 25a.
Kontsumoko zuzendaria,
ANA COLLÍA POSADA.