Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
3210

IRAGARKIA, 2011ko apirilaren 26koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde-ordezkariarena, ondorengo instalazio elektrikoa jendaurrean jartzeko den: Larraskitu TZ - Alonsotegi TZ 132 kv-ko aireko linea elektrikoa berrindartzea, Larraskitu TZren eta 16. euskarriaren artean, Bilbao udalerrian.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 27. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako; eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, jendaurrean jartzen dira Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk egindako eskabideari doakion instalazioa eta enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.

Erref.: L-7.610 ASS/SM.

Esp.: AT-H-2011/44.

Kokapena: Bilbao udalerria.

Aurrekontua: 238.947,92 euro.

Xedea: zonaldean energia elektrikoaren zerbitzua ematea eta hobetzea.

Ezaugarriak:

Larraskitu TZ - Alonsotegi TZ linean, Larraskitu TZ eta 16. euskarriaren artean, eta linea horretako 4. euskarrian, CU-152 kobrezko egungo eroalearen ordez aluminio-altzairuzko LA-280 (HAWK) motako eroalea jartzea.

- Zerbitzuko tentsioa: 132 kV.

- Eroaleak: AL-AC-ko 3, LA-280 mota (HAWK).

- Euskarriak: metalikoak.

- Luzera: 3.729,88 m.

- Hasiera: Larraskitu TZ.

- Amaiera: Larraskitu TZ-Alonsotegi TZ lineako 16. euskarria.

- Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea, 23-5.a, Bilbao) proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak aurkez daitezen (bi ale).

Bilbao, 2011ko apirilaren 26a.

Lurralde-ordezkaria,

AINTZANE IZAGUIRRE.


Azterketa dokumentala