
116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Ekonomia eta Ogasun Saila
3209
JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozeduraren arloan aurkeztutako errekurtsoak eta eskabideak ebazteko administrazio-egintzei buruzkoak, egiteko daudenak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez, ondoren adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egiteko ahaleginak egin dira, baina ezinezkoa izan da ordaintzera behartuta daudenei jakinarazpenak egitea, administrazio honi egotz ezin zaizkion arrazoiengatik.
Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei, behar bezala egiaztatuak, jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak eta honakoa da ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara.
Epe hori amaituta eta agertu ezean, erantsitako zerrendan jaso espedienteari doakion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatu epea bukatu eta hurrengo egunetik hara.
Halaber, jakinarazten da ezen, eskuordetzarik eginez gero, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera egin beharko dela.
Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoak
Oficinas de Recaudación Ejecutiva del Gobierno Vasco Helbideak
Direcciones Telefonoak
Teléfonos
Bilbao San Pedro plaza 2, behea - 48014 Bilbao
Pz. San Pedro, n.º 2-bajo 48014 Bilbao 902 34 35 36
Donostia-San Sebastián Vitoria-Gasteiz hiribidea 16, behea - 20018 Donostia-Sebastián
Av. Vitoria-Gasteiz, n.º 16-bajo 20018 Donostia-San Sebastián 902 34 35 36
Vitoria-Gasteiz Manuel Iradier kalea 9, behea - 01005 Vitoria-Gasteiz
C/ Manuel Iradier, n.º 9-bajo 01005 Vitoria-Gasteiz 902 34 35 36
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 3a.
Finantzetako zuzendaria,
MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.
(Ikus .PDF)