Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Buscar

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
3207

IRAGARKIA, egiteke dauden betearazteko prozedura-egintzak jakinarazteko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez, ondoren adierazten diren baloreen zehapenak betearazteko egintzen jakinarazpenak egiteko ahaleginak egin dira, baina ezinezkoa izan da ordaintzera behartuta daudenei jakinarazpenak egitea, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei (honi erantsitako zerrendan azaltzen direnei) edo horien legezko ordezkariei -behar bezala egiaztatuak direla- jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak; hau da ordutegia: astelehenetik ostegunera 8:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 8:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaituta aurkeztu ez badira, eransten den zerrendan zehazten den balioari dagokion premiamendu probidentziaren jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, agertzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoak

Oficinas de Recaudación del Gobierno Vasco Helbideak

Direcciones Telefonoak

Teléfonos

Bilbao San Pedro plaza 2, behea, 48014 Bilbao

Pz. San Pedro, n.º 2-Bajo; 48014 Bilbao 902 34 35 36

Donostia-San Sebastián. Vitoria-Gasteiz hiribidea 16, behea, 20018 Donostia-San Sebastián

Av. Vitoria-Gasteiz, n.º 16-bajo 20018 Donostia-San Sebastián 902 34 35 36

Vitoria-Gasteiz. Manuel Iradier kalea 9, behea; 01005 Vitoria-Gasteiz

Calle Manuel Iradier, n.º 9-Bajo; 01005 Vitoria-Gasteiz 902 34 35 36

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 3a.

Finantzetako zuzendaria,

MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala