116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Herrizaingo Saila
3206
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea hausteagatik irekitako espedientean -beherago zehaztutakoan- Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpena jakinarazteko dena.
Saiatu izan arren ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoa adierazten zaio:
1.- Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 10 egun balioduneko epea duzu zeure buruaren alde komenigarritzat jotzen dituzun alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko nahiz, hala dagokionean, prozeduran erabili asmo dituzun frogabideak proposatzeko.
2.- Prozedura hasteko Ebazpena dela-eta, epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena eta, beraz, azkenean ebazpena ematen bada ere, ebazpenaren aurretik beharreko izapide guztiak bete direla ulertuko da.
3.- Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
Izen-Abizenak
Apellidos y nombre Esp. zk.
N.º exp. Gertakarien data
Fecha hechos Ebazpenaren data
Fecha resolución
Angulo Lavado, Eduardo 2011/07-K 2011-03-03 2011-03-28
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 20a.
Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunetako zuzendaria,
SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.