116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
3204
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko iragarkiarena: «Iragarkia, Bermeoko portuan Artzako dartsena dragatzeko eta Erroxape kaiaren pareko haitz-irtenguneak kentzeko obratarako lehiaketa egiteko dena (Espedientea: 9/11)».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Gisa horretako akatsak atzeman dira Bermeoko portuan Artzako dartsena dragatzeko eta Erroxape kaiaren pareko haitz-irtenguneak kentzeko obratarako lehiaketa egiteko den iragarkian (Espedientea: 9/11). Iragarki hori 2011ko ekainaren 6ko EHAAn argitaratu zen (106. zk.). Beraz, zuzendu egiten dira:
2011/2985 orrialdean (2/4), 7. puntuan «Kontratistaren betebeharrak»,
Honela dioenean:
«Eskatutako sailkapena:
Taldea: F. Azpitaldea: 6. Kategoria: e».
Honako hau esan behar du:
«Eskatutako sailkapena:
Taldea: F. Azpitaldea: 1. Kategoria: e».