116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
3202
EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 20koa, Lurzoru eta Hirigintzako zuzendariarena, Errenteriako (Gipuzkoa) Gaztaño Berri 13/2 esku-hartze unitatean, 3.3 bizitegi-erabilerako lurzatian, araubide orokorreko babes ofizialeko 30 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak eraikitzeko itunpeko sustapenerako onurak esleitzeko dena.
Erreferentziako sustapena esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak 2010eko irailaren 1eko EHAAn argitaratu ziren (168. zenbakia).
Proposamenak irekitzeko ekitaldia 2010eko azaroaren 8an egin zen, goizeko 11:00etan. Proposamen ekonomikoak irakurri ondoren, aurkeztutako 17ak onartuak izan ziren.
Onartutako eskaintzak aztertu eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek aginduzko txostena egin ondoren, proposatu zen aipatutako onurak Gedi, Grupo de Promoción e Infraestructuras SAri esleitzea.
Organo honek du esleipena egiteko eskumena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 10.m) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Abenduaren 30eko 3854/1970 Dekretuaren bidez onartutako estatuko obrak kontratatzeko administrazio-klausula orokorren agiriak 6. klausula betez, sustatzaileak Administrazioari jakinarazi beharko dio non duen egoitza, eta klausula horretan ezarritako moduan finkatu beharko du egoitza.
Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legeak eta Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak xedatutako prozedura jarraitu da. Era berean, Administrazioarentzako proposamen onuragarriena zehazteko irizpideei dagokionean, Dekretu horretan ezarritako irizpideak hartu dira kontuan eta kontratu honek beteko duen administrazio-klausula partikularren agiriak 5.3 klausulan xedatutakoaren arabera baloratuko dira.
Aipatutako xedapenak eta gai horretan oro har erabilgarri diren gainerakoak aztertuta, eta proposamenak irekitzeko ekitaldiko akta eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek egindako txostena kontuan hartuta, honako hau
EBATZI DUT:
Errenteriako (Gipuzkoa) Gaztaño Berri 13/2 esku-hartze unitatean, 3.3 bizitegi-erabilerako lurzatian, araubide orokorreko babes ofizialeko 30 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak (eta merkataritzako lokalak, halakorik balego) eraikitzeko itunpeko sustapenerako onurak esleitzea ondoren adierazten den moduan:
1.- Sustapenak eskaintzen dituen onurak:
- Azalera-eskubidea eratu beharko da eta horren truke: Azalera-eskubidea sortzen duen eskritura publikoa egiten den egunean sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimoko (6.010,12 euro) zenbatekoa eta dagokion BEZa ordainduko zaizkio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari (BEZa kalkulatzeko, azalera-eskubidearen eraketaren zerga-oinarria lagatako lur urbanizatuaren kostuaren zati proportzionala izango da, lagatako urbanizazioaren amortizazioa barne hartuta. Zati proportzional hori % 70ean finkatuta dago).
Sustapena Lurzoruaren kostua + urbanizazioa % 70,00
Errenteriako (Gipuzkoa) Gaztaño Berri 13/2 esku-hartze unitatean, 3.3 bizitegi-erabilerako lurzatian, araubide orokorreko babes ofizialeko 30 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak (baita merkataritza lokalak, halakorik balego) eraikitzeko itunpeko sustapena. 1.046.086,65 732.260,65
Sustapena kokatuta dagoen lurren gaineko azalera-eskubidea formalizatzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren aginduarekin batera doan baldintzen agiriari jarraituko zaio.
Gedi, Grupo de Promoción e Infraestructuras SA sozietateak berariaz egiten dio uko diru-laguntzen % 100i.
2.- Esleipen edo lehenengo eskualdaketarako gehienezko prezioak etxebizitza, trasteleku eta atxikitako garajeko metro koadro erabilgarriko:
Babes ofizialeko etxebizitzen eta horiei atxikitako eranskinen prezioa -esleipendunak erosleei aplikatu beharrekoa- Behin Behineko Kalifikazioa emateko unean indarrean dagoen gehieneko prezioa izango da, betiere kalifikazio hori esleipenari buruzko ebazpenean ezarritako epearen barruan eskatzen bada. Bestela, esleipenari buruzko ebazpenaren datan indarrean dagoen gehieneko prezioa aplikatuko da.
Sustatzaileari metro koadroko eman beharreko mailegu kualifikatuaren gehieneko kopurua: etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoa aplikatzearen emaitzazkoa.
3.- Gauzatzeko epea:
Lehiaketa publikoa esleitu eta 3 hilabeteko gehieneko epean, Behin Behineko Kalifikazioa lortzeko Oinarrizko Proiektua aurkeztu beharko du azaleradunak. Kalifikazio hori lortzeko ezin izango da 6 hilabeteko epea gainditu (esleipenaren egunetik hasita).
Behin Behineko Kalifikazioa jasotzen duenetik hasita, azaleradunak, gehienez ere 30 hilabeteko epean, eraikinak egiteko obrak amaitu beharko ditu, baita Babes Ofizialeko Etxebizitzen Behin Betiko Kalifikazioa eskatu ere.
4.- Sustapenaren ezaugarri teknikoak.
Baldintza tekniko eta juridikoen agiriari eta administrazio-klausulen agiriari atxikiz aurkeztutako eskaintzan zehaztutakoak.
5.- Lehen eskualdaketako etxebizitzen hartzaileek bete beharreko baldintzak:
Lehen eskualdaketako etxebizitzen hartzaileek bete beharreko gutxieneko baldintzak eta aukeraketa-prozesua babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduan adierazitako prozeduraren bidez finkatuko dira.
6.- Honako hau dago ezarrita deialdi publikoaren oinarrietan: «Sailkapena dagokion sustapena gauzatzeko aurrekontuaren araberakoa izango da».
Gedi, Grupo de Promoción e Infraestructuras SA sozietateak aurkeztutako eskaintzan, gauzatzeko aurrekontua 4.761.466,80 eurokoa da. Eskatutako sailkapena C2e da.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitzako sailburuordeari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 20a.
Lurzoru eta Hirigintzako zuzendaria,
RAFAEL BERNARDO FARIAS BLANC.